Jaiegunetan saltokiak zabaldu egin behar ote dira? Telebistako saio honetan gai hau dute eztabaidagai. Zein da zure iritzia?.
1. Ondo ala gaizki ikusiko zenuke merkatal guneak zabalik egotea?
2. Zergatik lan egin behar dute kazetariek edo tabernariek jaiegunetan eta igandeetan?
3. Jaiegunetan zabalduz gero zer bultzatuko dute saltoki handiek?
4. Zeintzuk izango lirateke langileen lan baldintzak?
5. Langabetuek eta etorkinek ezkertuko lukete egoera berri hau?
6. Zer gertatuko zen denda txikiekin?
7. Gizartearen, agintarien ala merkatalguneen eskaera da?
8. Zure auzoko dendatan ala merkatal guneetan egiten dituzu erosketak?
Ikerketa baten arabera amak haurdun geratzerakoan zuen dietak erabakitzen du haurraren sexua. Kaloria askoko dietak mutila sortuko du, gutxikoak, ordea, neska. Irratsaio honetan unibertsitateko irakasleak azalpenak ematen ditu.

http://www.ikasbil.net/audio/ama_dieta_haurra_sexua_080507_1041.mp3
Esan hurrengo baieztapenak EGIA ala GEZURRA diren:
Normalean juntagaiak perpaus osoak direnean, juntadura ez da pluraltzat hartzen; hau da, aditza singularrean jartzen da. Horixe gertatzen da juntagaiak aditz-izenak direnean:
Hala ere, hau ez da aditz-izenarekin bakarrik gertatzen, perpaus osagarriekin, oro har, beste hainbeste gertatzen da:
Ahoz aho dabil hipoteka berezi hauen kontua eta ekonomian eragiten ari diren krisia. Irratsaio honetan adituak zer gertatzen ari den azaltzen digu. Entzun azalpenak eta erantzun galderak.
http://www.ikasbil.net/audio/subprime_hipotekak_080508_1322.mp3

1. Subprime hipotekak izendatzeko zein beste izen erabiltzen da?
2. Non hasi ziren subprime motako hipotekak ematen?
3. Nolakoa zen hipoteka mota hau hartu zuen jendea?
4. Zergatik eman zituzten horrelako hipotekak banketxeek?
5. Aspaldikoa al da krisia?
6. Nolako interesa ordaindu behar zuten hipoteka hauen hartzaileek?
7. Zer gertatu da etxebizitzen sektorearekin Estatu Batuetan?
8. Estatu Batuetan eman ziren subprime motako hipotekak ugariak izan al ziren?
9. Bankuek nondik eskuratzen zuten dirua hipoteka hauek emateko?
10. Hipotekekin sortutako inbertsio funtsen helburua zein zen?
11. Funts horietan dirua jarri dutenei zer gertatu zaie?
12. Elkarri ezin ordaindu kate horrek zer sortu du?
Ordena itzazu hurrengo paragrafoak.
"Irudimena boterera!" oihukatuz, gazteek gizarte burgesak ezarritako giza baloreak ezabatu nahi izan zituzten. Ikasleentzat gizakiaren sormena, askatasuna eta atsegintasuna zapuztuta zeuden. Gizabanakoaren eskubideak eskuratu nahi zituzten. Autoritatearen aurkako mugimendu hark sexu askatasuna aldarrikatzen zuen. "Zenbat eta maitasun handiagoa izan, orduan eta gogo handiagoa dut iraultza egiteko", idatzi zuten Nanterreko unibertsitateko hormetan.
Ikasleen errebolta Berlinen hasi zen. Apirilean, Rudi Dutschke ikasle ezkertiarra manifestazio batean tiroz zauritua izan zen. Gertaera hark Alemaniako unibertsitateetan izugarrizko haserrea eragin zuen. Paris inguruan zegoen Nanterre unibertsitateko ikasleek, gertaera hura salatzeko greba deialdia egin zuten. Poliziak ikasle-sail bat atxilotu egin zuen. Parisko beste unibertsitateetako ikasleak Nanterrekoekin bat egin zuten. Ikasle talde batek Nanterreko nesken unibertsitateko bizilekua hartu zuen harreman sexual libreak aldarrikatuz. Hezkuntza ministerioak poliziari agindu zion mutilak egoitza hartatik kanporatzeko. Honela hasi zen udaberriko iskanbila eta horrela berotu 68ko ikasleen errebolta.
68ko ikasle-protesta haiek zer izan ziren aztertzen saiatuko gara 40. urteurren honetan. Batzuentzat etxe oneko gazteen umekeria izan zen, besteentzat udaberrian naturan ematen den bizi-indarraren jaialdi antzeko bat. Badira uste dutenak, huts egin zuen iraultza bat izan zela. Batez ere hiru tokitan bizi izan zen errebolta giro hura: Berlinen, Parisen eta Kalifornian. Italian, ikasleek ez zuten hainbeste hauts harrotu, Espainian eta Ingalaterran ez zuen arrakastarik izan. Eta Euskal Herrian Parisko "iraultza" zibilizatu hark ez zuen oihartzunik izan.
Maiatzaren bukaeran, erreboltaren ahultzea etorri zen: De Gaulle presidentearen aldekoek milioi bat manifestari bildu zituzten Les Champs-Elysées hiribidean, gobernua babestuz. Handik astebetera Sorbonne unibertsitatea okupatzen zuten ikasle guztiak kaleratu zituen poliziak. Handik aurrera, ikasleen artean hasierako beroaldia itzaltzen joan zen: unibertsitate askotan azterketak irailera pasa zirela ikustean, ikasleek oporrak hartu zituzten.
Autoritate guztien aurkako mugimendu hura ez zen besterik gabe sortu. 60ko hamarkadan gertaera garrantzitsu batzuk izan ziren: marxismoak kapitalismoaren alternatiba zirudien gizakien bizimodua hobetzeko. Ezkertiarrek idealizatutako Sobiet Batasuna hura Marcusek, Sartrek eta beste zenbait pentsalarik gogor kritikatu zuten. Che Guevara, Martin Luther King eta Robert Kennedy senatariaren hilketak gertatu ziren -lehenengo biak iraultzaile askorentzat benetako idolo zirenak-. Vietnamgo gerra sutan zegoen eta Praga hiria sobietar soldaduen menpe. ETAren lehen hilketa Billabonan eta Espainian, Franco eta eliza agintean. Joko Olinpikoak ospatu aurreko egunetan, Diaz Ordaz, Mexikoko lehendakariak Hiru Kulturen plazan manifestariei tiro egiteko agindua eman eta hilketa beldurgarria eragin zuen. Hippyen mugimendua maitasunaren alde eta gerraren aurka hasita zegoen. Musikaren arloan rock and rolla modan eta Beatles eta Rolling Stones taldeek arrakasta handia gazteen artean. Eta abar.
Ezin esan mugimendu hark ondorengo urteetan inolako eraginik izan ez zuenik. Gizabanakoaren eskubideek onarpen soziala izan zuten. Geroz eta pentsalari gehiagok salatu zuten erregimen komunistaren egoera politiko-ekonomikoa. Ondorioz, Frantziako Partidu Komunistak nabarmen egin zuen atzera. Maiatzeko borrokak Frantziako gizarteari benetako astindua eman zion eta zirrara hura nabaria izan zen egitura sozialetan. Alain Badiouk pentsalariak duela gutxi zioen telebistan, 68ko maiatzak frantziarrei beraien egoeraren kontzientzia hartzen lagundu ziela.
Irakaskuntza alorreko protestaren lidergoa Daniel Chon-Bendit, Jacques Sauvageot eta Alain Geismar-ek hartu zuten. Lehenengo biak ikasleak ziren, Geismar, irakasleen sindikatuko idazkaria. Borroka giroa Sorbonne unibertsitatearen inguruko kaleetara zabaldu zen, "Quartier Latin" auzora. Saint Michel eta Saint Germain bulebarrean eta Gay Lussac kalean, maiatzean zehar, izugarrizko liskarrak izan ziren polizia eta gazteen artean. Polizia, gasak eta gomazko pilotak jaurtiz, ikasle eta langileak kaleetatik egotzi nahi izan zituen. Gazteek galtzada-harriekin eta autoekin barrikadak altxatu zituzten, poliziaren erasoei aurre egiteko. Sorbonne unibertsitatea, Odeon antzokia eta zenbait lantegi ikasle eta langileek okupatu zituzten, eta asteetan komuna herrikoiekin antzera funtzionatu zuten. Ikasle, irakasle eta pentsalari askoren artean etengabeko eztabaidak izan ziren. Sona handia izan zuen, besteak beste, Daniel Cohn-Bendit eta Jean Paul Sartreren artean izandako eztabaidak iraultzaren inguruan.
Ikasleen helburu asko desioen munduan geratu ziren. Zenbait langile eta ikaslek uste izan zuten gobernuak kale borrokaren aurrean beldurturik atzera joko zuela baina, hori ez zen gertatu. Uhin handiak gainean zeraman apar zuri hura berehala desegin zen. Iraultza politikorik ez zen eman. Ekonomiaren arloan gauzak ez ziren ia aldatu. Frantzian gaullistek jarraitu zuten boterean eta De Gaulle jeneralaren ondoren, Pompidou bere ministroak, irabazi zituen hauteskundeak.
Egilea: Juanjo Dorronsoro

Ezinezkoa irudituko zaio hainbati, baina badira bankuak zeinetan helburu nagusia ez den dirua irabaztea. Jarduera horren ezaugarri nagusiak azaltzen dizkigu honelako banku bateko arduradunak irratsaioko pasarte honetan .
http://www.ikasbil.net/audio/banku_etikoak_080418_0842.mp3
40 urte pasa dira 1968ko maiatzetik. Zer geratu zaigu udaberri hartatik? Dokumental labur honetan bildu ditugu urte hartan Parisen ikasle ziren hiru pertsonaren testigantzak.

Irungo guraso batzuek beraien sema-alabak eskolatik atera eta etxean hezteko erabakia hartu dute. Hezkuntza araututik ateratzea, ordea, ez da edozein modutan egin daitekeena. Izan ere, gurasoek zigorra jaso dezakete. Irratsaio honetan gertaera eta bi iritzi kontrajarri entzuteko aukera duzu.
http://www.ikasbil.net/audio/heziketa_etxean_080424_1201.mp3
1. Gurasoek arduragabekeriaz jokatu al dute?.
2. Etxean ala eskolan hezi behar ditugu gure seme-alabak?.
3. Desobedientzia ala hezteko askatasuna adierazten du kasu honek?.
4. Aukera hau legez aratu behar da?.
5. Emaitzak ezberdinak izaten dira?.
6. Eskolaratzea gizarteratzeko era bakarra al da?.
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |