Henrike Knörr euskaltzain eta filologoa hil da. Euskaltzaindiko Iker sailburua zen, eta EHUko katedraduna. Tarragonan sortu zen 1947an, baina Gasteizen bizi zen umetatik. Argitalpen ugari utzi ditu. Onomastika eta toponimia ziren Knörren iker eremu maiteetako batzuk.
2004ko azaroaren 11n Henrike Knörrek “Un paseo cultural por el País Vasco” hitzaldia aurkeztu zuen Pontificia Universidad Católica de Chile-n eta hurrengo egunean “España después de la dictadura:1975-2004: Una pespectiva sociocultural” berbaldia eskaini zuen Pontificia Universidad Católica de Valparaiso-n. Euskaltzaindiaren lehendabiziko bisita ofiziala izan zen hura eta niretzat estreinako aldiz euskaltzain oso bat ezagutzen nuela. Nahiz eta Onomastikan aditua izan Henrikek ez zuen ezagutzen nire izenaren esanahia. Beraz, lasaitasun ederra hartu nuen hori entzutean, jende askok galdetzen baitit nondik datorren eta zer esanahi duen. Nire bidaian jende asko ezagutu nuen, baina Knörr eta bere emaztearen bisitak indarra eman zidan aurrera egiteko. Eskerrik asko bikote!!!.

Centro de Extensión de la Pontificia Universidad Católica de Chile
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||