Ikusi bideoa, eta arretaz entzun eskolan uniformea erabiltzearen aldeko arrazoiak.
Zurrungak egiten al dituzu? Zuk ezetz diozu, baina galdetu al diozu zure ohekideari?. Saio honetan sendagileak zurrungari buruzko azalpenak ematen dizkigu eta baita osasunean duen eragina aztertu ere. Entzun ezazu hurrengo elkarrizketa eta esan esaldi hauetatik zeintzuk diren EGIA eta zeintzuk GEZURRA.
Ekonomian zikloak omen daude, gauza jakina da. Azken urteotan behi gizenen aroan gaude. Irratsaio honetan ekonomilari baten iritzia emango digute. Etorkizuna beltz omen dator.

http://www.ikasbil.net/audio/pello_ziklo_080211_080311_1337.mp3

Bizkaiko meatzaritzak XIX. mendearen amaieran jo zuen goia, baina hurrengo mendera arte itxaron behar izan zuten trapagarandarrek Escontrilla eta Larreineta auzoak lotuko zituen funikularraren proiektua martxan jartzeko. 1921ean hasi ziren mendiko trena eraikitzen, eta bost urte behar izan zituzten abiatu arte; 1926. urtean inauguratu zuten, irailaren 24an. Meatzaldea, halabeharrez, eskualde menditsua zen eta, horregatik, bailaratik Triano inguruetara langileak eta materiala batetik bestera eramateko beharra zeukaten. Ordura arte, zortzi kilometroko errepide bat besterik ez zegoen Zugaztietara igotzeko, eta ordu eta erdi behar zuten bidea egiteko.
Iturria: www.berria.info
Martxoaren 8a dela eta, hainbat eta hainbat ikuskizun eta ekintza antolantzen dira Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan eta urtero bezala “Baginaren bakarrizketak” antzezten da hainbat lekutan, aurten Basauri eta Ondarroa izan dira aukeratuak. Eve Ensler (New York,1953) antzerkigile, aktore eta feminista sutsua oso ospetsua bilakatu zen 1996an idatzitako “The Vagina Molologues” testuari esker. Ensler-ek 5 urtez 200 bat emakume elkarrizketatu zituen eta zirriborro haietatik 22 bakarrizketa idatzi zituen. Dagoeneko 35 hizkuntzatara itzulita dago testua. Hemen duzue behin egin zioten erreportaje-elkarrizketaren zatitxo bat.
Erreportaje honetan bideo kameren bidezko zaintzari buruz argibideak ematen dizkigute.
Bideo erreportaje labur honetan, Bizkaiko azken burdin meategia ikusiko dugu. Gainera, “aliron” hitzaren jatorria ere ezagutuko dugu.
2003an Jordi Galcerán (Barcelona, 1964) zuzendariak “El método Grönholm” antzezlana idatzi zuen eta 2005ean Marcelo Piñeyro (Buenos Aires,1953) zinemagileak, zinemarako bertsioa “El método” zuzendu zuen eta 2 Goya lortu zituen publikoaren oniritziaz gain. Carlos Zabala zuzendariak berriz, Itziar Ituño (Basauri,1974), Asier Hormaza (Getxo,1970), Ramón Agirre (Donostia,1954) eta Joseba Apaolaza (Urretxu, 1960) aktoreak zuzendu ditu “Grönholm metodoan”.
Multinazional garrantzitsu batean exekutibo lanpostu bat lortzekotan dauden azken lau hautagaiak bilera batera deituak izan dira. Bilera horretan hautaketa prozesuaren azken probak egingo dituzte eta hautagaien adimenaren sormena neurtzeko asmoz, ez hain absurduak diren proba batzuk egin beharko dituzte.
Grafologoak bere ofizioari buruzko azalpenak ematen ditu. Zertan erreparatzen diren eta nola atera ditzaketen izaerari buruzko datuak. Ordenadore bidezko testuetatik ere atera omen daitezke izaerari buruzko datuak.
http://www.ikasbil.net/audio/02187.mp3
1. Zer erakusten du gure idazkerak?.
2. Idazki batean idazlearen nortasunari buruzko informazioa ondorioztatzeko, zeri erreparatu beharko genioke?.
3. Lehenengo begirada arin baten bidez zerbait ondoriozta genezake?.
4. Nolako testuak behar dira nortasunari buruzko azterketa egin ahal izateko?.
5. Testu bakarrarekin nahikoa litzateke azterketa sakona egiteko?.
6. Ordenagailuz idatzitako testuen azterketa zerbait esan liezaguke?.
7. Testuetan eginiko irudiek, zirriborroek eta horrelakoek zerbait adierazten dute?.
Antzokira kezkatuta sartu naiz eta erabat liberatuta irten naiz bertatik. Nire kezkak oso txikiak ziren, baina azken batean kezkak ziren: “Sarrerak izango ditugu?”, “Non utzi dut nire sakelako telefonoa?”, “Etxeko giltzak ohe gainean utzi ditut berriro, nola sartuko naiz gero?”. Pertsonaiei ere gauza bera gertatu zaiela uste dut. Ohera kezkaz josita sartu arren itxaropentsu irten dira gau osoko sexu sesio sutsu baten ostean. “En la cama” filma txiletarra 2005ean estreinatu zen eta garai hartan zinema txiletarra baino ez nuen ikusten, batez ere bizi nintzen herrialdea ezagutu nahi nuelako artearen adierazpen guztien bidez. Hona hemen Matías Bize zuzendariaren jatorrizko lanaren ataltxo bat.
Nire bi ikasle argentinarren bisitari esker Guggenheim museoan berriki inaguratu den Surrealismoaren gauzak erakusketa ikusteko aukera izan nuen zapatuan. Surrealismoak diseinuaren mundu zabalean -antzerkia, barne-disenua, moda, arkitektura eta publizitatean- izan zuen eragina. Lehenengo aldiz, mundu osoko bilduma publiko eta pribatuetako 250 objektu inguru ikusgai jarri dira museoaren hirugarren solairuan. Surrealismoaren gauzak altzariak, pinturak, eskulturak, jantziak, bitxiak, zeramika, ehunak, argazkia eta zinema elkartzen ditu gaika banatutako bost ataletan: Balleta, Surrealismoa eta objektua, Natura bitxi bihurtzen da, Gorputza erakustea eta Ametsezko barnealdea. 250 objektu horietatik Dalí-k 1936an egindako “Otarrain-telefonoa” erakutsi nahi dizuet.
Iturria: http://www.guggenheim-bilbao.es
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 | ||||||