Morga da metro karratuko izen berezi gehien dituen herria.
http://www.ikasbil.net/audio/03104.mp3
Solasaldi honetan tabernen ixteko ordua eta batez ere gauetako parrandak biztaleengan duen eraginari buruzko iritziak azaltzen dituzte.
Azpian dituzun lokailuak testuan bertan txertatu. |
Irlandako gaelikoa da arriskuan dauden hizkuntzetako bat. 1........................., eskoletan irakasteaz gain, soilik gaelikoa erabiliko zuen komunikabide bat sortzea erabaki zuten garai batean: -La Nua du izena gaur egun-. Herritarrek sortu zuten, beren diruarekin. Baina aurrera jarraituko badu, ezinbestekoa du Irlandako gobernuen laguntza. Orain, 2.................... , desagertzeko arriskuan dago. 3..................., Irlandako iparraldeko agintariek diru laguntza murriztea erabaki dute.
Argitaratzen jarraitzeko behar dituen 100.000 liberak lortu ezean, hilaren bukaeran ateak itxiko ditu kazetak. 4........................, nazioarteko kanpaina hasi dute arduradunek sostengua biltzeko eta Irlandako iparraldeko agintariei presio egiteko. Asmo horrekin zabaldu dute www.petitiononline.com atari elektronikoa.
hori dela eta | izan ere | horregatik | ordea |
Iturria: www.berria.info
Horrenbeste ordu jatetxe batean lan egin ostean eta zure bizitzan batere alaitasunik ez dagoenean, zure senarra egun guztian sofan etzanda dagoen zerri bat denean eta zure ama, berriz, atso zahar posesiba bat, zure ihesbide bakarra nagusiari sakelako telefonoa lapurtu eta lehiaketa batean parte hartzea izan daiteke. Gauzak horrela, Pepik eta Txelok Kaliforniarako bidaia zoragarri batekin amets egiten dute eta haien atsekabe, itxaropen eta nahiak atzean usteko ahalegina egingo dute, nahiz eta itzulerarik gabeko bidaia batean murgildu.

Euskaraz ligatu nahi dutenentzat, martxan da Internet bidez bikotekide aurkitzeko modua. Gune berezi honi buruzko azalpenak ematen dituzte irratsaio honetan. Gainera, erabiltzaile baten iritzia ere entzungo duzue.
http://www.ikasbil.net/audio/kaixo_maitia_071212_1449.mp3
1. Zer da kaixomaitia.com?.
2. Noiztik dago martxan?.
3. Zertarako balio du?.
4. Zenbat bisita izan ditu azken hilabete hauetan?.
5. Zer da lehendabizi egin behar den gauza kaixomaitia.com orrian sartzean?.
6. Zein da bigarren urratsa?.
7. Zeintzuk dira eskeini behar diren derrigorrezko datuak?.
8. Errazagoa da Internet bidez ligatzea?.
9. Zenbat urte ditu gonbidatuak?.
10. Naturaltasunez hartzen du gizarteak Internet bidez ligatzea?. Eta zuk?.
Iturria: www.kaixomaitia.com

Jende askok izaten du sentsazio hau: “lehendik egon naiz egoera honetan, nahiz eta jakin ezinezkoa dela”. Orain azalpen zientifiko bat eman diote; gure garunaren akats bat da. Entzun ezazu hurrengo elkarrizketa eta esan esaldi hauetatik zeintzuk diren EGIA eta zeintzuk GEZURRA.
Oso ezagunak diren Bilboko txokoak aukeratu dituzte bai elkarrizketa egiteko, bai bideo klip-a burutzeko. "Argiak" (Oihuka, 2007) izena du Ken Zazpi talde gernikarraren laugarren lanak. Izan ere, boskoteak lainoak uxatzeko asmoz itzuli direla aitortzen du. Diskoak hamabi kantu berri jasotzen ditu energiaz beterik, nahiz eta oso melodikoak izan. Diskoari azken ukituak emateko Los Angelesera abiatu ziren, Rafa Sardinaren estudiora. Badira, hala ere, hamaika urte Ken zazpi izeneko proiektuaren oinarriak jartzen hasi zirela. Geroztik, gauza asko gertatu dira, baina bat argi dago: euskal musikagintzaren erreferente nagusietako bat bilakatu da Ken Zazpi taldea.
Iturria: Habe aldizkaritik moldatua
Sarri askotan, norbera, nor bere eta antzekoen ordez, bakoitza erabiltzeko joera handia dugu. Erabilera hori, berez, ez da okerra, baina bai neurririk gabea, eta norbera baztertzea ekarri du.
Hona hemen adibide batzuk:
- Norberak ikus dezala zer egin.
- Norbera da egokiena hori erabakitzeko.
- Hori norberak esan behar du.
- Zenbat balio du horietako bakoitzak?.
- Gauza bakoitzak bere tokia dauka.
- Fotokopia bakoitzeko bost zentimo dira.
Esanguraz oso antzekoak badira ere, ez dira erabat baliokideak. Izan ere –T(Z)EAN egiturak aldiberekotasuna adierazten duen bitartean, -T(Z)ERAKOAN formak gehienetan oso hurbileko aurrekotasuna adierazten du; hau da ekintzak ia-ia aldiberekoak dira, baina ez guztiz. Hona hemen adibide batzuk:
Atea zabaltzean Elena ikusi dut: zabaldu dudan unean.
Atea zabaltzerakoan Elena ikusi dut: zabaltzera joan naizenean.

Bost urte pasa eta gero berriz bisitatu dut Madrileko “Reina Sofia Museoa” eta berriz liluratuta geratu naiz "Gernika" artelana ikustean. Otsailaren 6tik maiatzaren 5era arte ikusgai egongo dira Picasso margolariaren 400ren bat lan.
Itxuraz, behintzat, berdin samarrak izan arren, ezberdinak dira esanahiari dagokionez. Azter ditzagun hirurak:
1. Aditzekin erabil daiteke ezik:
- Zuk lagundu ezik/ezean, ez dut lana inoiz bukatuko (laguntzen ez badidazu, alegia).
2. Salbuespen-adieran izan ezik erabili behar dugu beti.
- *Denak joan ziren bilerara, kulturako zinegotzia ezik.
- Denak joan ziren bilerara, kulturako zinegotzia izan ezik.
3. Bestalde, ez ezik bereizita idatzi: *ezezik. Ez bakarrik... baita... esan nahi du eta beharrezkoa du ere partikula.
Gramatikako zuzentasuna ez ezik/ez eze, egokitasuna ere ziurtatu behar da.
Mari Carmen: Edurne, zer prestatuko dugu gaur afaltzeko?
Edurne: Bada, atzo Euskadi Irratiko Aperitifa saioa entzun nuen eta Igor Zalakain sukaldariak errezeta bat eman zuen patata-tortilla berezia egiteko.
Mari Carmen: Orduan, horixe egingo dugu, gure betiko tortilla, baina era berezi batean. Ea bada, has gaitezen!!.
http://www.ikasbil.net/audio/zalakain_patatatortila%20zatia_080125_1256.mp3
http://www.ikasbil.net/audio/083%20ARAZI_061024_1327.mp3
K.- Zalantza franko sortzen zaigu sarri euskaraz idazten dugunoi, eta "arazi" aditz-forma da horietako bat. Nola idatzi, lotuta ala bereizita? "Arazi" ala "erazi"?
N.- Lehenik eta behin, "arazi" aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak euskara baturako. Ondorioz, "erazi" baztertu egingo dugu. Nolanahi ere, "adierazi" da salbuespen bakarra, Hegoalde osoan lortu duen erabiltze zabalagatik.
Bestalde, aditz-oinari lotua idatziko da beti, hau da, hitz bakarrean: "betearazi", "geldiarazi", "jasoarazi", "ulertarazi"...
K.- Azken ohar bezala, zer esan zenbait aditzen aldaera t-dunari buruz; hau da, "sorrarazi" ala "sortarazi"?
N.- Bi formak dira zuzenak: "sortarazi" nahiz "sorrarazi", "agertarazi" zein "agerrerazi", "ikustarazi" eta "ikusarazi".
Nire ikasleek iruzkin zoragarriak idatzi dituzte Sommer jaunaren istorioaren gainean eta haietako bat jarraian irakurtzeko aukera izango duzue:
“Urtarrilaren 18an, ikusi genuen antzerkia oso dibertigarria izan zen, nahiz eta momentu batzuetan ia ezin nuen nire begiak zabalik mantendu, oso ilun zegoelako eta bestetik soinua galtzen zelako. Ikusi genuen bakarrizketa, oso kritika gogorra zen, gure gizartean denok gaude kezkatuta besteek egiten dutenagatik. Hantza denez, Sommer jaunak nahi zuena zen bakean, bakarrik eta bere kabuz bizitzea, inori ezer esan gabe , baina bere ondoan bizi zirenek beti jakin nahi zuten zerbait. Nora joaten zen ?. Zergatik joaten zen bakarrik ?. Zer egiten zuen ?. Sommer jaunak behin eta berriro ohiukatzen zuen "utz nazazue bakean behingoz " eta dirudienez azken momentuan nahi zuena lortu zuen . Hau guztia ikus dezakegu gure protagonistaren oroitzapenetan. Azpimarratuko nituzke haren lana malenkoniaz eta umorez beteta dagoela eta hauen bidez erakusten digula bere bizitza”.
Egilea: Elena
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | ||