Askotan, gaztelaniazko egituran oinarrituta erabiltzen ditugu bihurtu eta bilakatu aditzak. Galdera ez da zertan bihurtu...? Aitzitik, zer bihurtu...? da galdera zuzena. Bihurtu aditzaren aurreko hitza bakarrik badago, mugagabean jarri behar dugu.
- Printzesa igel bihurtu da (ez, ordea, igel batean, ezta igel bat ere).
- Ura ardo bihurtu zuen (ez, ordea, ardoan, ezta ardotan ere).
Ostera, lagunduta-edo baldin badago, hau da, ondoan zerbait baldin badu (izenondoa, izenlaguna, adjektibo konparatiboa, erlatibozko perpausa, etab.) artikulua eskatzen du askotan.
- Lehengo lantegia parke publikoa bihurtu dute.
- Emakumerik ederrena bihurtu zen.
- Inork nahi ez duen zabortegia bihurtu nahi dute auzoko pagadia.
Erreportaje honetan babestutako etxebizitzetan izan ohi den iruzurra aztertzen da, erantzun itzazue hurrengo galderak:
Erabili auto(mobil) edo beribil euskara batuan. Hala ere, kotxe hitza zalgurdi, bagoi, eta abarren kidea denean edo Hegoaldean haurrak eramatekoa denean bakarrik erabiliko dugu maila jasoan.
Nire ikasle Montseri esker jakin nuen nire ikasle argentinarrak telebistan agertu zirela Andoni Aizpuruk gidatzen duen “Horrelako da bizitza” saioan. Ez nekien artistak zinetenik!!. Hau sorpresa!!!!. Ongi etorri Euskal Herrira!!.
Ez dute esanahi bera. Hau da, saio hitzaren esanahiak badu nolabaiteko lotura saiatu edo jardun aditzek dutenarekin. Aldiz, sesio besterik da: iskanbila, kalapita, astrapala…
"Udaleko gaurko saioan (jarduna) egundoko sesioa (iskanbila) izan da"
Iturria: http://www.ivap.org/admeusk/ae29z.pdf
Berdinak ote dira hirurak? Saio honetan hirurei buruz hitz egiten digute hainbat emakumek. Beraien ustez alde handia dago hiruren artean. Zu ere ados al zaude?.
http://www.ikasbil.net/audio/maitasuna_maitemintzea_080114_1258.mp3
Zer da maiteminduta egotea?.
Zer sentitzen da?.
Maiteminduta egotea eta maitasuna bera gauza bera al da?.
Zer da maitasuna?.
Nork ez ditu izakitxo urdinak ezagutzen?. Nork ez du izan potxokiren bat etxean?. Eta nork ez du Gargamel gordeta ganbaran?. Horrela bada, ikus ezazu hurrengo bideo eta esan esaldi hauetatik zeintzuk diren EGIA eta zeintzuk GEZURRA.

Ez dakit Charlize Theron perfekzioaren eredua den eta zenbat ebakuntza izango dituen soinean, baina perfekzioaren inperfekzioa aintzat hartuta entzun itzazu sendagilearen azalpenak, kirurgia estetikoaren arriskuen gainean eta egin ohi diren aldaketa nagusiei buruz.
http://www.ikasbil.net/audio/03484.mp3

Ikastetxe batean istiluak izan dira ikasle ijito batzuk eskolaratzeko orduan. Atzerrian duzun lagun batek gai horri buruzko informazioa eskatu dizu posta elektronikoaren bidez. Emaiozu gai horren berri, zure iritziarekin batera. Horretarako erabil ezazu hurrengo irratsaioko informazioa.
http://www.ikasbil.net/audio/04450.mp3
Ane Miren Uranga dietistak eguberrietako janari gehiegeikeriak aipatu eta horiei aurre egiteko aholkuak ematen ditu. Irratsaioa entzun ondoren, adierazi ea egia edo gezurra diren hurrengo baieztapenak:
http://www.ikasbil.net/audio/02216.mp3
1. Ariketa fisiko gutxi egiten dugu.
2. Gabonetan jaki berezi gutxiegi jaten ditugu.
3. Jaki gogorregiak pilatzen dira otordu berean.
4. Jatorduak laburregiak izaten dira.
5. Ohiko platerrak jaten ditugu gehienetan.
6. Oso indartsuak diren produktu gehiegi gehitzen ditugu.
7. Ura, azido urikoa kanporazteko behar-beharrezkoa da.
8. Urak gizentzen du.
9. Dieta azkarren porrotaren arrazoirik nagusienetakoa, ura galdu ordez koipea galtzen dela da.
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||