Artxiboak: Abendua 2007

2007-12-24

Permalink 19:33:19, Atalak: Atazak, 63 hitz  

7 kolore 11 amets

Oso goiz zen, baina zapi berdea lepoan jantzi eta Areatzara jeitsi ginen poz-pozik. Dena prest zegoen Santo Tomas azokari hasiera emateko eta gu haren lekuko izango ginen laster. Bilbo argitsu zegoen eta oraindik oso goiz zen txakoli edota sagordo botilak zabaltzeko. Beraz, Plaza Berriko taberna batean hartu genuen gure ostiraleroko kafetxoa, jakinda aurtengo azken kafea izango zela.

 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

2007-12-22

Permalink 14:55:03, Atalak: Art Gallery, 42 hitz  

Itsasoko perlak

Euskararekin aritzea olatuak hartzea bezalako abentura da, batzuetan itsasoa lasai dago eta beste batzuetan olatu erraldoiak sortarazteko ahalmena du. Dena den, zuek oso ondo moldatu zarete eta euskararen surflari apartak zarete. Ez utzi euskararen olatuak hartzeari!

 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

2007-12-16

Permalink 20:11:54, Atalak: Mesanotxean, 44 hitz  

Maitasunaren ahulezia

Bart Karmele Jaioren azken lana bukatu nuenean, mesanotxeko argitxoa poliki-poliki amatatu nuen eta goxo-goxo sartu nintzen izaren artean berehala loak hartuz. Ditudan ahultasun guztiekin oheratu nintzen, jakinda ahula izateko eskubide osoa dudala eta ahula bezain indartsua naizela maiz. Ai....! Hau lasaitasuna!!!

 

 

 

Permalink 19:30:43, Atalak: Diskopolis, 59 hitz  

Bob Marley (1945-1981)

Bideoa ikusi ondoren, adierazi ea egia edo gezurra diren hurrengo baieztapenak:

 

  1. Bob Marley abeslaria rastafari erlijioaren jarraitzailea zen.
  2. Rastafari erlijioa Jamaikan sortu zen .
  3. Bob Marley abeslariak rap musika jotzen zuen .
  4. 1981ean hil zen, 36 urte zituela .
  5. Gazte hil zen .
  6. Urtero bezala, Etiopian egingo dute Bob Marley-ren omenaldia .
  7. Etiopian ez dago debekatuta marihuana erretzea .

2007-12-14

Permalink 21:00:26, Atalak: Atazak, 168 hitz  

Albert Einstein (1879-1955)

 

http://www.ikasbil.net/audio/06072.mp3

 

 

 

 

Albert Einsteinen biografia entzun ondoren esan esaldi hauetatik zeintzuk diren EGIA eta zeintzuk GEZURRA:

  1. 1879ko martxoaren 14an jaio zen, Alemanian.
  2. Erditzeko unean arazoak izan zituen eta gutxitasun batekin jaio zen.
  3. Ez zen izan ikasle trebea, baina Latina eta Fisika gustuko zituen.
  4. 5 urte zuenean bere osabak iparrorratz bat oparitu zion.
  5. Gazte bihurri, zail eta bakartia zen.
  6. 16 urte zituela Suitzara joan zen bizitzera bere gurasoekin.
  7. 22 urterekin Patente bulego batean hasi zen lanean bere aitarekin.
  8. Masa eta energiaren arteko baliokidetasuna adierazi zuen formula batean.
  9. Zurich, Berlin, Paris, Belgika eta Iparameriketan lan egin zuen.
  10. 8 aldiz izan zen hautagai Nobel sarirako.
  11. “Zein zoriontsu eta harro egongo nintzatekeen biok elkarrekin higidura erlatiboari buruzko gure lana, azken puntu arrakastatsu  bateraino eramango bagenu” idatzi zion bere bigarren emazteari.
  12. 1922.urtean Nobel saria jaso zuenean Einstein Zurichera joan zen diru saria jasotzera.
  13. Israelgo Estatuaz, Nazismoaz, Soviet Batasunaz eta Arma nuklearrez idatzi zuen.
  14. 1945.urtean arma atomikoak erabiltzen hasi ziren.
  15. 1955ko apirilaren 18an hil zen, 76 urterekin.

2007-12-11

Permalink 17:24:03, Atalak: Atazak, 52 hitz  

Itsasoa zakar esnatu zen atzo

Asteburu luze honetan liburu eta olatuen artean egon naiz eta espero ziren irudiak atzo agertu ziren Euskal Herriko kostaldean. Albistegian Donostia, Zarautz eta Bermeo izan dira protagonistak, batean paseoan sortutako txikizioagatik, bestean malekoiko kafetegietaraino ura eta hondarra heldu direlako eta Bizkaiko portuan urak olatu-horma txikitu duelako. Urak noizbehinka berea dena eskatzen du.

Permalink 16:17:26, Atalak: Atazak, 74 hitz  

Bizarzuri gehiegi gure artean

Badirudi asteburu luzea aprobetxatu dugula gure etxeak gabonetako apaingarriekin hornitzeko, baina Bizarzuri gehiegi ikusi ditut Guipuzkoa aldean, Zarautzen bereziki eta badirudi Cintruenigoko apaizari gauza bera gertatu zaiola.

 

  1. Ba al dakizu non dagoen Cintruenigo?.
  2. Zeri ematen dio ongi etorria Bizarzuriak?.
  3. Zergatik dago Eliza Bizarzurien aurka?.
  4. Zer proposatu du Cintruenigoko apaizak?.
  5. Zer neurri ditu Jesus haurtxoaren ohialak?. Zenbatean dago?
  6. Zer iritzi sortarazi ditu biztanleen artean apaizaren proposamenak?.
  7. Eta zuk, zer jartzen duzu etxean?.

 

 

2007-12-10

Permalink 22:42:29, Atalak: Mesanotxean, 44 hitz  

Zer erosten dute artistek Durangoko Azokan?

  1. Zer erosi du Jon Arretxe idazleak?. Zergatik?.
  2. Zein da bere azken eleberriaren izenburua?.
  3. Karmele Jaio idazleak aldiz zer erosi du?.
  4. Zein da bere azken lanaren izenburua?.
  5. Ken Zazpi taldeko abeslariak berriz zenbat disko erosi ditu?.
  6. Eta zuk, zuk zer erosi duzu?. Zerbait gomendatzen diguzu?.

2007-12-03

Permalink 17:17:32, Atalak: Atazak, 36 hitz  

Luxuzko hotel berria

  1. Non dago Begoña Punta?.
  2. Noiz eraiki zen txaleta eta norena zen?.
  3. Nor izan zen arkitektoa?.
  4. Norentzat egin ziren balkoiak?.
  5. Zer motatako festak egiten ziren saloi handian?.
  6. Zenbat izar izango du monumentu historikoak?.

 

 

Permalink 16:31:49, Atalak: Diskopolis, 102 hitz  

Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azoka

Bi egun barru, Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokaren ateak zabalduko direnez, hantxe izango gara prestu. Zerrendatxoa eginda daukagu, baina hala ere oraindik zalantzak ditugu. “Ea, ba...aitarentzat, Mikel Laboaren azken lana “ Lekeitiokoak”, amarentzat Kalmele Jaoiren azken ipuin bilduma “Zu bezain ahul”, ahizparentzat Mikel Urdangarinen “Anek idatzi dit zutaz”, nire bikotekidearentzat Nick Maclver-en “Maite zaitut” liburuxka, osabarentzat Gariren “esperantzara kondenaturik” eta niretzat?. Nik ere nire Olentzeroa han erosi nahi dut, eta oraindik ez dut oso argi, baina esan didate aurten Olentzeroa biluzik datorrela, eta ez dut halakorik galdu nahi”.

 

2007-12-01

Permalink 11:16:15, Atalak: Bi sarrera mesedez, 139 hitz  

Las 13 rosas

2004an Carlos Fonsecak “Trece Rosas Rojas” idatzi zuen eta urriaren 19an Emilio Martinez-Lazarok “Las 13 rosas” filma estreinatu zuen. Nik Basauriko Social Antzokian ikusi nuen azaroaren 20an, ez dut uste kasualitate hutsa izan zenik, baina tira... Filma ikaragarria da, baina hori kritikak esaten du egunero eta nik bi aipamen egin nahi ditut hurrengo lerroetan. Aste honetan zinemaren gainean hitz egin dugu klasean eta euskal aktoreei buruz mintzatu gara. Beraz, egoera aprobetxatuko dut eta film honetan parte hartzen duten bi aktoreei buruz hitz egingo dizuet labur-labur. Asier Etxeandia bilbotarra aspaldi ezagutu nuen “Feromona Feroz” ikuskizun paregabean eta gero Madrilen estreinatu zen “Cabaret” musikalean. Film honetan “J' Attendrai” abestia kantatzen du eta bideoan entzuteko aukera izango duzue. Baina nire benetako aurkikuntza, Marta Etura donostiarra izan da. Erabat txundituta utzi nau bere lanak...

Permalink 11:09:25, Atalak: Mesanotxean, 53 hitz  

Zazpi kolore

“- Te ontzi zahar honen  zulo handitik sekulako dirutza sartu dut apurka-apurka nire bizitzan -esan zuen-, eta apurka-apurka joan da , halaber, muturreko zulo txikitik. Antzeko zerbait gertatu da nire ilusio eta egitasmoekin ere. Dena dela -erantsi zuen amaitzeko-, suertatu zaidan lekuan bizi izanda zoriontsua izan naizela esan dezaket”.

Jon Arretxe

Elkar, 2000

 

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Abendua 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution