Artxiboak: Azaroa 2007

2007-11-24

Permalink 12:16:21, Atalak: Atazak, 95 hitz  

Etxe orratzak modan

Modan jarri dira etxe orratzak gure herri eta hirietan. Saia zaitez hurrengo galderak erantzuten:

 

  1. Non egin diote elkarrizketa Iñaki Aurrekotxea arkitektoari?.
  2. Non daude etxe orratzik ospetsuenak?.
  3. Zenbat metro luze dituzte Isosaki dorreek?.
  4. Zenbat metro luze dituzte Zuloko aldeko 9 dorreek?.
  5. Zenbat metro luze ditu Donostiako sabaiak?.
  6. Zenbat metro luze dituzte Amarako bost eraikin altuek?.
  7. Normalean non eraikitzen dira etxe orratzak?.
  8. Nolakoa izango da XXI. mendeko Durango?.
  9. Zein da etxe orratz batean bizitzearen alde txarra?.
  10. Zein filmi dagokio bideoan agertzen den azken irudia?.
  11. Eta azkenik, zenbat metro luze ditu zure etxebizitzak?.

 

 

 

2007-11-23

Permalink 20:55:37, Atalak: Mesanotxean, 89 hitz  

Sisifo maite minez

“Maitasuna zer de jakin nahi duzu?. Nik esango dizut zer den: estraineko presioa bularrean, eztarria ihartuta eta bihotza taupaka sentitzea; begirada galdua puntu batean tinkotzea; norberaren bizitza hiru lerroko poema batek islatzen duela ikustea; bizirik zaudela jakin eta bizi nahi ez izatea; barne-mina, hainbesterainoko mina izan zitekeenik ere sumatuko ez zenuela. Maitasuna malenkonia da, tristezia eta algara batera, pasioa, ziurtasun-eza, sugarra, karentzia eta soberakina; inoiz baino niago izan eta aldi berean norberaren buruarekiko arrotz sentitzea. Maitasunak aurreko bat eta ondorengo bat ezarri zuen nire bizitzan”.

Laura Mintegi

Txalaparta, 2001

2007-11-18

Permalink 21:12:07, Atalak: Diskopolis, 76 hitz  

Anek idatzi dit zutaz

Azaroaren hasieran Mikel Urdangarinek bere bederatzigarren lana kaleratu zuen: “Anek idatzi dit zutaz” eta azaroaren 15ean Euskadi Gaztean egin zioten elkarrizketa entzungo duzu jarraian:

http://www.eitb.com/archivos/mp3/mikelurdanga_elk.mp3

Diskoak 13 kanta biltzen ditu eta Unai Iturriagak, Kirmen Uribek, Jon Maiak eta Igor Elortzak parte hartu dute bidaia koaderno honetan. Urtarrilaren 18an Bilboko Arriaga Antzokian izango da. Gehiago jakin nahi izanez gero, bere web orrialdea bisita dezakezue: http://www.mikelurdangarin.com

2007-11-13

Permalink 22:07:31, Atalak: BI-96.0-FM, 51 hitz  

Euskaraz nabigatzen tailerra

Gaur goizean elkarrizketatxo bat egin digute Bilbo Hiria Irratiko lagunek. Gure tailer berria aurkeztu dugu eta haren gaineko xehetasunez mintzatu gara luze. Dagoeneko, gure bloga bataiatuta dago. Animo blogariak, sartu eta begirada bat eman sortu berri dugun blogari: http://www.blogari.net/nabigatzen

http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/tailerrak/euskaraznabigatzen.mp3

2007-11-08

Permalink 20:56:09, Atalak: Diskopolis, 131 hitz  

Bok Spok

Kepa Junkera 1965ean Bilbon jaio zen eta bere aititerengan eta bere amarengan jaso zuen euskal musika tradizionala eta pixkanaka euskal kulturan murgildu zen. Bere auzoan euskal dantzak ikasi zituen eta euskosoinuak eta panderoak jotzen ikasi zuen. Baina berarentzat ez zen nahikoa, hura autodidakta zen eta musika eta trikitixa ikasi zuen bere kabuz. Konpositore, ekoizle eta trikitilaria bihurtu zen denborarekin. Kepa Junkera hamairu diska argitaratu ditu. 2001eko abuztuan Maren deituriko lana aurkeztu zuen. Lan hau euskal musikan eta munduko musikan bidaia egitera gonbidatzen gaitu. Diska honetan munduko itsasotan bidai luze bat egiten du eta beste munduko kulturak hurbiltzen gaitu. Adibidez, Armenia, Bulgaria edo Albaniako kulturak. Marenen bideoklipan euskal pilota, txalaparta, euskal dantza edo "peliqueiros" (Orense probintziako inauteriko pertsonaiak) eta beste kulturetako agerpenak irudietan ikusi ahal ditugu. Egilea: Susana Hita

 

2007-11-06

Permalink 11:41:51, Atalak: Diskopolis, 107 hitz  

Esperantzara kondenaturik

Iñaki Igon Garitonaindia Murgiondo, 1964an jaio zen Legazpin. 1983tik 1993ra Hertzainak-ko abeslaria izan zen, eta zazpi disko grabatu zituen. Hertzainak utzi eta gero bakarrik abasten hasi zen, eta 1997an grabatu zuen bere lehen bakarko diskoa, “Gari” Elkar diskoetxean. Beste lau disko atera ditu: Eguzki berrian zaude (1999), Gari ta otoitz gure alde (2002), O-tik (2004), Eta azkena Esperantzara kondenatua (2007), bideoan ikus dezakezuena. Esperantzara kondenatua-ren hitzak, Padron, (diskoren izenburua haren olerki bat da) Benito poetak, Maia bertsolariak eta Moso kazetariak idatzi dituzte. Azalako argazkia Garcia Alix-ek egin du, “Movida Madrileña”ren argazkalari zen. Eta ahotsarekin Ivan Ferreirok lagundu dio. Dudarik gabe Gariren bakarko diskorik bikainena da. Egilea: Jaime Maguregi.

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Azaroa 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution