
Henri Marie Raymond de Toulouse-Lautrec margolari frantzesaren “At the Mouling Rouge” artelana da.
- Zergatik zen ospetsua Mouling Rouge club-a?.
- Toulouse-Lautrec-ek zer gehitzen zien beren artelanei?.
- Non dago Toulouse-Lautrec koadroan?.
- Zergatik zuen gustukoa dantzariak margoztea?.

Pablo Picasso-ren "Gernika" koadroa (1937) txuri-beltzez pintaturiko neurri handiko olio-pintura da. Gernikako bonbardaketa iturburu zuela, 45 zirriborro egin zituen koadroari ekin aurretik. Estilo kubistakoa da eta Picassoren obra nagusitzat hartu ohi da. Sufrikario eta bortizkeriaren ispilu da.
Pasa den hilabetean gauza arraro-arraroa pasatu zitzaidan. Nire etxera heldu nintzenean gizon bat ikusi nuen errepide erdian, odolez beteta eta zuriz jantzita zegoen, baina berarengana hurbildu nintzenean desagertu zen. Ez dakit nola, baina ez zegoen ez errepidean, ez inon. Heldu nintzen nire etxera ikaragarrizko beldurrarekin. Nire bururari galdetu nion ea zoratuta nengoen. Ez zegoen inor nire etxean eta argi guztiak piztu nituen, sukaldera joan nintzen, eta afaria prestatzen nuen bitartean, doinu bitxia entzun nuen, eta joan nintzenean ikustera argi guztiak – sukaldeko argia izan ezik- amatatuta zeuden. Norbaitek txirrina jo zuen, atera joan nintzen, ireki nuen atea, eta errepideko gizona agertu zen. Zuriz jantzita zegoen, baina ez zeukan odolik. Bortizki hartu ninduen, eta auto batera bidali ninduen. Nire begiak itxi nituen minutu batez, eta ireki nituenean ez nekien non nengoen, pabiloi handi batean nengoen, dena zuria zen, hormak, oheak, izarak, lurra eta nire arropa… nire arropa? Ezin nituen nire arropak ikusi oheari lotuta bainengoen. Urratsak entzun nituen, gizona etorri zen txerto batekin, eta zuen orratza oso luzea zen, eta nire beso barruan zegoen. Begiak itxi nituen. Ezinezkoa zen “ni ez nago zoratuta!”. Bat-batean konturatu nintzen nire ohean nengoela, dena amesgaiztoa izan zela. Baina, atzo nire amesgaiztoa osorik gogoratu nuen. Egunkaria irakurri nuenean argazki batekin topo egin nuen. Bart, gizon bat agertu zen errepide erdian odolez beteta.
Egilea: Izaskun Gabiña López
Karmele Jaio idazleak beldurrari buruzko gogoeta egiten du irratsaio honetan. Bere ustez, beldurra gizartea kontrolatzeko erabiltzen da.
1. Noiz sentitzen zuen beldur izugarria?.
2. Zer egiten zuen beldurra uxatzeko?.
3. Zer egiten gaitu beldurrak?.
4. Zein da tresnarik eraginkorrena gizakia kontrolatzeko?.
5. Zeintzuk dira aipatzen dituen adibideak beldurra adierazteko?.
6. Eta zuk, zeri diozu beldur?.
http://www.ikasbil.net/audio/beldurra_oinarri_070924_1306.mp3
Aurreko Irailean trinko bat izan genuen Gabriel Aresti Euskaltegian eta irrati tailerrean 3.mailako ikasle zoragarri batzuek parte hartu zuten azken bi grabazioetan. Albistegi ero bat, elkarrizketa bitxi bat eta irrati nobela “berotsu” bi grabatu genituen, Mieltxo Monfort kazetariaren laguntzarekin Bilbo Hiria irratian. Baietz barrez lehertu!.

http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/tailerrak/iraia07.mp3

Argazki hau 1950. urtean egin zen Parisen eta orain dela bi urte bere jabeak, argazkian agertzen den emakumeak, saldu egin zuen enkante batean eta egundoko dirutza eskuratu zuen, garai bateko 27 milioi pezeta. Paris eta maitasuna lotzen dituen argazki ospetsua da. Nolakoak dira gaur eguneko musuak? Beste bertsiorik sortzen animatzen al zarete?.
http://www.ikasbil.net/audio/06413.mp3
Igandero 22:00etan EITB-1en Pilotari tesesail berria ikusteko parada duzue. Astelehenero horretaz hitz egingo dugu. Entzun hurrengo bideoa eta ea zer iruditzen zaizuen. Goenkalezale amorratua naiz, baina telesail honen freskotasuna, jadanik 17 urte ez ditudala gogorarazten dit.
Donostiako Akuarioan ur azpian ezkonduko den andregaiarekin elkarrizketa entzungu duzue jarraian. Ezkontza bitxiaren inguruko guztiak azaltzen dira elkarrizketan. Saiatu galderak erantzuten.
1. Nongoak dira ezkongaiak?.
2. Eli urduri al dago?.
3. Zenbat soineko ditu andregaiak?.
4. Non egongo da epailea?.
5. Ezkongaiek non jarriko dituzte ezkontza-eraztunak?.
6. Zenbat gonbidatuek ikusiko dute ezkontza?.
7. Nora joango dira ezkondu eta gero?.
8. Non ospatuko dute eztei-bidaia?.
http://www.ikasbil.net/audio/01511.mp3
Zenbat zapore hartzeko gai gara? Duela gutxi arte 4 zirela uste genuen, orain, ordea, gehiago omen dira. Zapore berri horiei buruzko azalpenak ematen dituzte irratsaio honetan:
- Zer da umamia?.
- Mentak eta piper-minak zer eragiten dute?. Hotza ala beroa?.
- Zer da ur karbonakatua?.
http://www.ikasbil.net/audio/gazia_gozoa_garratza_071001_0902.mp3
Azken erantzunak
Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||