Artxiboak: Iraila 2007

2007-09-30

Permalink 14:14:51, Atalak: Atazak, 62 hitz  

Bekatuak eta bekatariak

Ezin izan diogu bukaera goxorik eman Ana Urkizaren ipuin bildumari, denbora eza dela eta, baina egunero egunero bekaturen bat edo bi kontatzen ibili gara Iraileko ikastaro trinko honetan. “Asko kostata esan ziona” ipuinaren entzungaia hementxe duzue. Entzun, eta zerbait interesgarria irakurtzeko parada baldin baduzue, ekin bekatuei!.

http://www.ikasbil.net/audio/asko%20kostata%20esan%20ziona_070621_1101.mp3

 

 

 

 

2007-09-28

Permalink 14:16:09, Atalak: Atazak, 69 hitz  

Maitasunak zazpi urte iraun ohi du

Alemaniako diputatu batek proposatu du ezkondu eta zazpi urtera ezkontza kontratu berria egin behar luketela bikote guztiek. Gai mamitsu horren inguruan iritzia ematen dute sexologo eta psikologoek irratsaio honetan. Adi!

- Zenbat irauten du harreman batek?.

- Zer da maitasuna eta zer da desioa edo pasioa?.

- Garrantzitsua al da kontratu edo akordioa bat egitea?.

- Zer da bakoitzaren espazio psikikoa eta fisikoa?.

http://www.ikasbil.net/audio/maitasunaren_iraingitze_data_070927_1327.mp3


 

Permalink 12:02:32, Atalak: Atazak, 258 hitz  

Feromonak eta endorfinak dantzan

“Gaur uneoro maitatu .................., eta ez zaitut egun guztian ikusi. Atzo eguna elkarrekin eman ........................, eta ez zintudan gehiegi maitatu. Atea sumatu dudanean hutsunea sentitu dut sabelean, bertigo atsegineko zuloa. “Badator” pentsatu .................... irribarrez.

 

Ez dira azaltzen errazak maitasunak sortzen dituen bertigoak, gorakadak eta zuloak. Eta horiek sentitzen dituzuenero  zuk bakarrik sentitzen ........................... uste duzu. Hain bereziak eta zureak iruditzen zaizkizu “txorakeria” horiek.... Bada, maitasunak azalpen zientifiko zurruna eta zuzena ............................ Akabo txarakeriak!

 

Maitasunaren formula unibertsala honakoa omen .......................: sorginkeria, xarma eta emeen eta arren hormonak kopuru berdintsutan nahastuta. Zientifikoek esan ....................., eta horrela izango da beraz.

 

Hasieran hormona horien usaina oso sarkorra da, eta hortik ....................... pasioa, arnasa mozten duen eta takikardiak sortzeko gai ........................ pasioa. Denborarekin, ordea, usaimena hormona horien usainera ohitzen da nonbait, eta beren eragina samurtu egiten da, desagertzeraino. Maitasun sutsu horrek hiruzpalau urte iraun ..........................., betiere zientifikoen arabera, eta horren ondorengoa da desamodioaren kimika. Prozesu bioligiko horren ondotik endorfinak agertzen ............................. harremanean, morfinaren familiakoak direnak. Lasaitasuna eta patxada sortzen ........................... endorfinek, eta sentimendu horiek bizitza osoan iraun ..................................., edo ez.

 

Maitasunaren azalpen zientifikoari heldu .......................... Gabriele Paulik, Alemaniako diputatu sozialkristauak. Maitasunak zazpi urteko iraupena izan ohi duela ondorioztatu duen azterketa zientifikoa eskuan hartu eta honakoa proposatu du: Ezkontzak zazpi urteko iraupena izan ................................. eta, behin epe hori pasatuta, “kontratua” berrikus ....................... .Ondo doala endorfinen dantza? Bada, aurrera. Oker .................? Bada kontratua berritu gabe utzi eta kito.

 

Telefonoz deitu dizut . “Zer?”, galdetu didazu. “Zure ahotsa entzun nahi nuen, besterik gabe”. Laster beteko …………………… zazpi urte elkarrekin”.

Permalink 11:39:29, Atalak: Atazak, 186 hitz  

Maitasunak zazpi urte iraun ohi du

Begira, zer perla utzi zigun AMAGOIA MUJIKAK GARA egunkarian, irailaren 27an. Aditz batzuk desagertu dira, zuk zeuk osatu beharko duzu testua. Aurrera!
Permalink 10:43:29, Atalak: Atazak, 121 hitz  

Bikiak

Orain dela urte bat nire osaba-izekoren bizitza guztiz aldatu zen, “bikiak” eduki zituzten eta, neska eta mutila. Egun hartatik nire osaba-izekoren etxean ia ezinezkoa da lo egitea, ume bat lotan dagoenean bestea esnatuta eta azken honek lo egiten duenean bestea esnatzen da. Uda honetan Tenerifera joan nintzen nire izekori laguntzeko eta konbentzituta itzuli nintzen ez dudala nahi bikiak eduki. Bai lan gogorra!. Beti ipurtzapiak aldatzen eta haiei elikatzeko oso azkarra izan behar duzu, ni saiatzen bainintzen koilarakada bana ematea baina ez zen nahikoa, haiek janari guztia segidan nahi zuten eta ez txandaka. Gainera, etxea guztiz desordenatuta dago beti, ipurtzapiak hemendik, eskuzapiak hortik, jostailuak erditik... Bikiak edukitzea gogorra da, bai, baina begiratzen diezunean, estres guztia kentzen zaizu.

Egilea: Josune Villate

2007-09-27

Permalink 19:58:27, Atalak: Atazak, 98 hitz  

Kosme eta Damian Deuna

Gordexola, Enkarterri eskualdean dago, eta nahiz eta biztanle gutxi eduki, mila eta seiehun, gutxi gorabehera, bere azalera Bilbo bezalakoa da, hau da, berrogeita hamar kilometro karratu. Urtero irailaren hogeita seian, Gordexola herrian “Kosme eta Damian Deuna” osapatzen da. Jaieguna, Berbikez-eko San Juan, baselizaren ondoan ospatu ohi da. Berbikezko atseden lekua Gordexola eta Zalla lotzen dituen errepidearen gainean dago. Inguru eder horretan, herrikoek egurrezko etxeak eraikitzen dituzte, eta epaimahiak sariak banatzen dituzte haien artean. Jaiaeguna, herriko janari batekin eta jolasekin hala helduentzako nola umeentzako osatzen da.Datorren urtean hara joateko gonbidatzen zaituztet.

Egilea: Ianire Lamikiz Moreira.

 

Permalink 19:41:49, Atalak: Atazak, 94 hitz  

Txirringarekin bueltaka nabil orandik, baina ezin dut ulertu.

Txirringaren kontua ahoz-aho dabilen gaia da eta azken aldi honetan gai polemiko bihurtu da orokorrean eta batik bat gure gizartean.Pasa den igandean txirrindularien bilera izan zen Bilboko Arenalean eta aste honetan Bilboko udalak errepideen eteteak iragarri dizkigute Bilboko bide nagusietan.Alde batetik batzuek galdetzen diote beren buruari, zertarako balio duten neurri horiek. Izan ere, auto-ilara handiak sortzen dira, besterik ez.Bestetik, Bilboko udaleko irudiak erakutsi behar du ingurumenaren alde egon dela eta irudi hori modu onean saltzen du errepidearen eteteekin eta txirrindularien irudiekin telebistan. Zatika, mesedez.

 Egilea: J. Luis García

Permalink 19:35:45, Atalak: Atazak, 116 hitz  

Kuba bihotzetik

Kuban lagun batekin egon nintzenetik urtebete beteko da eta oraindik herri horren falta sentitzen dut gauza pila batengatik: jendeagatik, giroagatik, ikuspegiengatik eta abar, baina zeozer azpimarratu beharko banu La Habana izango litzateke, hiria eta bere biztanleak. Egia da, Varaderon denbora luze eman genuela, baina La Habanan egon ginen denbora ahaztezina izan zen. Auto bat alokatu genuen eta han ezagutu genuen Kubatar batekin batera joan ginen La Habanara. Berak lekurik ospetsuenak eta ikusgarrienak erakutsi zizkigun: El Malecón, Jose Marti museoa, Iraultzaren plaza eta batez ere La Bodeguita del medio, besteak beste. Gainera, azken leku honetara bazoazte ez ahaztu eskatzea mogitoren bat han egiten dituztenak hoberenak dira eta, baina pixka bat garestiak.

Egilea:Aaron Prieto

 

2007-09-25

Permalink 19:13:03, Atalak: Atazak, 109 hitz  

Maoriak

Maori hitzaren esanahia hodei zuri luzearen lurraldea da eta Zelanda Berriko tribu baten izenari dagokio. Kolonizazioaren garaian, maoriak beren erasotzaileei aurre egiten zizkieten sekulako borrokak antolatuz non A Haka deritzon himnoa abesten zuten. Hain zen gogorra abesti hura zein gehienetan, nahikoa izaten zen etsaiak aldentzeko. Izan ere, maorien kultura, ispiritualtasunean oinarriturik zegoen eta, beraz, naturarekin zer ikusirik zuen edozerk jainkotzat hartzen zuten; Mana deitutakoa. Egunero otoitz egiten zuten maoriak Marae deitutako templo batean. Baina bertara sartu ahal izateko Te Wero deritzon erritoa egin behar zuten. Bukatzeko, maoriak, artista hutsak ziren, batez ere tatuajeak egiten. Hauek baliagarriak izaten ziren bereizteko zein gizarte taldean sartzen ziren.

Egilea: Jessica Pérez

2007-09-21

Permalink 14:02:05, Atalak: Atazak, 196 hitz  

Aldaketa klimatikoa

Eusko Jaurlaritzak aldaketa klimatikoari aurre egiteko bulego bat sortu berri du. Bertako koordinatzaile da Xabier Caño eta ARGIAk beregana jo du gauzatzen ari diren planari buruz eta beste hainbat konturen inguruan hitz egiteko.

              

Bideoa ikusi eta hurrengo galderak erantzuten saiatu:

1.      Aspalditik dago kezka aldaketa klimatikoagatik. Orduan zergatik ez du lehenago sortu Eusko Jaurlaritzak bulego hau?.

2.      Hainbaten ustez aldaketa klimatikoaren gaia energia nuklearraren inguruko eztabaida berpizteko erabiltzen ari dira...

3.      Aldaketa klimatikoari aurre egiteko plana egiten ari zarete eta besteak beste neurriak hartuko dituzue etxetik sortzen ditugun CO2 isurketak murriztu eta kontsumo ohiturak aldatzeko. Baina industriari nola eragingo dio planak?.

4.      Baina planak neurri berezirik hartuko du industriari dagokionez?.

5.      CO2 gehien isurtzen dutenak zentral termikoak dira eta Eusko Jaurlaritzak askotan hitz egin du horiek ixteko beharraz. Nola egin hori?.

6.      Harremanetan zaudete Madrilekin?.

7.      Zuhaitzak aldatu dituzue Nairobin konpentsazio bezala. Zilegi ote da “karbono merkatu” horretan sartzea?.

 

2007-09-20

Permalink 19:56:13, Atalak: Atazak, 117 hitz  

Iguazuko ur-jauziak

Orain dela hiru urte Hego Amerikara joan nintzen nire lagunekin eta lekuren bat azpimarratu behar izango banu Iguazuko ur- jauziak aukeratuko nituzke dudarik gabe. Iguazuko ur-jauziak Brazil eta Argentinaren artean daude, oso handiak dira eta bederen 275 ur – jauzi osatzen dituzte. Ur– jauzi garrantsitzuena “deabruaren mehaka” da . Bidaia ez da oso garestia – oroi ezazu txanpona ez dela euroa, peso edo erreala bazik eta anitz merkeagoa da. Bestalde bi egunetan denak ikus ditzakezu eta ur-jauziak so egiteko aire-bidaiak, lehor- bidaiak eta ibai-bidaiak daude. Nahiz eta aire-bidaia helikopteroz izan, ez da oso arriskutsua. Anima zaitez! Leku polita eta harrigarria da eta Argentinatik bidaia hartzen baduzu oso merkea irtengo zaizu.

Egilea: Mikel Alonso

2007-09-19

Permalink 19:44:49, Atalak: Atazak, 110 hitz  

Jausten bazara, hilko zara!

Goiz batean, harrituta geratu nintzen aurreko etxeko teilatuan gizon bat zegoela ikustean, babesteko neurririk gabe.

Ez nuen ezer egin gabe geratu nahi eta deitu nion:

- Aizu! Hemen, bigarren solairuan! Bai, bai, hemen! Aizu, ez daukazu neurririk lotuta lan egiteko? Arnesa, soka, holakorik?

- Bai, azpian daukat arnesa.

- Ba ipini ezazu! Hortik jausten bazara hilko zara!.

- Ez, lasai, ez naiz jausiko. Agian gorputza aterako banu. Baina, lasai, ez dut egingo.

- Ipini ezazu, leches! Ilea lazten zait!.

- Ez, ez, lasai.

Hor geratu zen. Gasaren instalazioa osatzen.

Euskadin astero hilketa bat baino gehiago izaten dugu lan-istripuengatik. Eta sufrimendu hau saihestea posible da, hau da, babesteko neurriak gure esku daude.

Egilea: Santi Acera Olaso

 

Permalink 19:29:04, Atalak: Atazak, 123 hitz  

Eztarriaren kantua

Mongolian zehar oraindik  “Khoomi kantua” (bere itzulpena eztarriko kantua da) entzun daiteke. Teknika honen bidez, baita harmonikoen kantua izenekoaren bidez ere, abeslariak aldi berean bi tonu desberdin egin ditzake. Harmonikoen abeslariak naturaren ahotsak, hau da, haizeak, ibaien urak, euriak, animalien hotsak,  iradokitzen ditu. Tuva eskualdean, Mongoliako iparraldean, kantu hau belaunaldiz belaunaldi transmititu da nomaden artean hizkuntza izango balitz bezala, baina haiek esaten dute kantatzeko gaitasuna genetikoki mugatuta dagoela eta ez dela posible ikastea.  Denbora gutxi arte, emakumeek ezin zuten kantu hau praktikatu, tabua zen eta: elezaharren esanetan, beraien emankortasuna galtzeko arriskua zuten. Hala ere, azken urteetan emakume gazte asko harmonikoen teknika pratikatzen hasi dira.

http://www.linkyourfiles.com/files/12617/Mongolia.mp3

Egilea: Ana Isabel Martinez Muruaga

 

2007-09-17

Permalink 11:47:51, Atalak: Atazak, 63 hitz  

Transiberiarra

Berria entzun ondoren esan esaldi hauetatik zeintzuk diren EGIA eta zeintzuk GEZURRA:

 

1.- Munduan ez dago tren luzeagorik.

2.- Tren honek zortzi ordutan zeharkatzen ditu lurralde guztiak.

3.- Alejandro IIIaren agindupean bukatu ziren eraikuntza lanak.

4.- Tren hau Siberia aberasteko asmoz egin zuten.

5.- Pertsonak ez ezik tresneria, lehengaiak e.a. ere garraiatzen ditu.

6.- Gaur egun turismo iturri handia da.

 

http://www.ikasbil.net/audio/05119.mp3

2007-09-16

Permalink 12:59:46, Atalak: Atazak, 27 hitz  

Martin eta Marta

Ikusi hurrengo bideoa eta saiatu galdera hauek erantzuten: Zer gertatzen zaie Marta eta Martini?. Zer egin nahi du Martak bere burua aurkitzeko?. Zer oparitzen dio alabak Martini?.

2007-09-12

Permalink 14:14:56, Atalak: Atazak, 122 hitz  

Inteligentzia

Hurrengo irratsaioan aditu baten elkarrizketa entzungo dugu. Inteligentzia zer den azalduko digu lehenik eta ondoren sexuen arteko desberdintasunez mintzatuko da luze. Bukatzeko, belaunaldi berriak azkarragoak ote diren galdetuko diogu.

1

Inteligentzia, pertsonak dituen baliabideak informazio erreala prozesatzeko da.

E

G

2

Prosezatzea informazioa manipulatzea, transformatzea, katalogatzea,erlazionatzea... da.

E

G

3

Inteligentzian bi “pisu” ditugu.

E

G

4

Mikroprozesuak ikasten ditugu.

E

G

5

Makroprozesuak eta metaprozesuak gauza bera dira.

 

 

6

Zortzi inteligentzia mota daude.

E

G

7

Gizonezkoak ez dira bi gauza aldi berean egiteko kapaz.

E

G

8

Emakumeek ezkerreko eta eskuineko hemisferioak hobeto konektatu dute.

E

G

9

Gizonezkoak hobeagoak dira, inteligentzia espazialean eta abstrakzioan.

E

G

10

Emakumezkoak trebeagoak dira hitz egiteko eta harremanetarako.

E

G

11

Gero eta adimentsuagoak gara.

E

G

12

Inteligentzia 14-16 urterekin finkatzen da.

E

G

 

http://www.ikasbil.net/audio/03401.mp3

2007-09-09

Permalink 13:36:34, Atalak: Hego Amerika, 107 hitz  

Anakena hondartza

2003. urtean, Jennifer Vanderbes idazle amerikarrak Easter Island eleberria idatzi zuen. 1913. urtean, Elsa Pendleton, protagonistak,  bidaia bat egiten du bere ahizparekin eta bere senar antropologoarekin Pazko uhartera. Ingalaterrako portutik irteten dira eta urte bete ematen dute itsasoan irlara heldu arte. Kanpamentua Anakena hondartzan kokatzen dute, hau da, argazkian ikusten duzuen hondartza zoragarri honetan. Elsak “Maori Rongo Rongo” idazkera misteriotsua ikertuko du eta Edwardek berriz moaiak aztertuko ditu. Irlak bi hondartza ditu, bata Anakena eta bestea Ovahe eta irlan zehar, 270 ahu edo altare daude eta 900 moai baino gehiago. Argazkian Ahu Nau-Nau altarea ikus dezakezue.

Ea asmatzen duzuen, nola esaten da kaixo eta agur Rapa Nui hizkuntzan?.

Permalink 12:41:23, Atalak: Atazak, 90 hitz  

Rano Kau sumendia

Rapa Nui irlak izen ezberdinak ditu: Batetik, Hotu Matu´a erregeak orain dela 1.500 urte eman ziona, “Te Pito o te Henua” edo munduaren zilborra eta bestetik, Jacob Roggeveen holandar esploratzaileak 1722an eman zion izen ezagunagoa: Pazko uhartea. Irlaren itxura triangeluarra da eta bere muturretan hiru sumendi ditu: Argazkian ikusten duzuena  Rano Kau da eta beste biak Poike eta Terevaka dira. Han goian sentitzen den isiltasuna adieraztezina da. Kilometro bateko diametroa du eta 280 metrotako sakontasuna. Begietarako ikuskizun paregabea da atzean ikusten den itsaslabar ederra eta urmael koloretsua.

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Iraila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution