Artxiboak: Abuztua 2007

2007-08-25

Permalink 01:41:18, Atalak: Hego Amerika, 146 hitz  

Santiago

Santiagora itzultzen naizenean beti sentitzen naiz etxean, hiri honen kaleak goitik behera eta ezkerretik eskuinera zeharkatzea gogoko dut. Latinoamerikako hiririk seguruena omen da osteratxo bat emateko. 1541. urtean Pedro de Valdivia konkistatzaile espainiarrak sortu zuen Txileko Santiago hiria. Ordutik hona gauza asko aldatu dira eta hiria berak ere aldaketa asko izan ditu. Argazkian ikusten duzuen eraikina, La Moneda da eta Joaquín Toesca arkitekto italiarrak 17 urte behar izan zituen eraikitzeko, lanak 1805.urtean bukatu ziren eta 1929.urtera arte txanpon-etxea izan zen. Inguruan ikusten dituzuen eraikin

erraldoiak ministerioak dira. 1973ko iraialaren 11n La Monedak nazioarteko entzute izan zuen, Salvador Allende presidente sozialistak bizitza  galdu zuenean militarren estatu kolpearen ondorioz. Zortzi urte behar izan zituzten eraikina berreraikitzeko eta 1981.urtetik hona  gobernuaren egoitza da. Bestalde, aurrean ikusten duzuen etorbidea Libertador General Bernardo O´Higgins izena du, baina Santiagoko jendearentzat Alameda izena hartzen du, hiriaren kale nagusia da.

2007-08-21

Permalink 02:39:06, Atalak: Hego Amerika, 100 hitz  

Auzien etorbidea

Ohe ezezagun batean iratzarri nintzen orain dela hogeita hamabi egun, galduta bezala altxatu nintzen eta nire logelako leihotik hiria ikusi nuen. Buenos Airesen nago pentsatu nuen bat-batean, eta hala zen, Castelar Hotelean nengoen, Maiatzaren etorbidea 1152-n.Bolada labur batez Federico Garcia Lorca (1898-1936), idazleak ostatu hartu zuen bertan eta garai hartako hainbat eta hainbat idazle eta artista batzen ziren hoteleko kafetegian haien hitzaldiak emateko.Hotel honek 1929. urtean zabaldu zituen bere ateak eta gaurdaino dirau. Nire hirugarren bisita zen Buenos Airesera eta nire gorputza zeharo indarberrituta zegoen nire lanari hasiera emateko. Baina nondik dator Hotelaren izena, nor zen Emilio Castelar eta Ripol?

2007-08-13

Permalink 23:19:13, Atalak: Hego Amerika, 102 hitz  

Paraná, Hego Ameriketako bigarren ibairik luzeena

Nire aititeri kontatu nionean Rosariora nindoala lanera, barnetegi batera alegia, naturaltasun osoz erantzun zidan, haiek ere Paraná ibaian zehar ibiltzen zirela artoa eta garia garraiatzen. Nire aititeren aita artzain joan zen Ipar Ameriketara eta hamar urtez han ibili zen artalde batekin, geroago nire aitite Hego Ameriketan ibili zen lanean marinel gisa eta handik urte batzuetara bere iloba euskara irakasle Txilen eta Argentinan. Bizitza ez al da harrigarria!!. Dena den, gaur egun Pazifikoa zeharkatzea askoz errazagoa da, nire senitartekoek itsasontziz egin zuten eta nik berriz hegazkinez. Eskerrak, oso oso urrun baitago!!! Galderatxo bat dut zuentzat. Nor jaio zen Rosarion 1928ko ekainaren 14an?

Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

Abuztua 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution