2010-11-23

Permalink 23:48:49, Atalak: Biografiak, 150 hitz  

Pako Aristi Urtuzaga

Bihar goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 18:15ean Bilboko Kafe Antzokian izango dugu Urrestillako idazlea.

 

Azpeitian sortu zen 1963an. Bederatzi urterekin besoa hautsi zuen, eta berrogei egun egon behar izan zuen igeltsuarekin, eta horrek eman zion eskolara ez joateko aitzakia. Beraz, irakurle amorratua bilakatu zen denbora gutxian. 11 urte zeuzkala izebak oparitutako Olivetti zuri batean hasi zen idazten eta 21 urterekin bere lehen eleberria Kcappo argitaratu zuen. Kazetaritza ikasketak egin zituen idazlea izan nahi zuelako, eta geroztik 30 liburu eman ditu argitara eta ehundik gora iritzi artikulu. Mihia luma bezain zorrotza du. Askoren ustez, probokatzailea eta kritikoa azaltzen da gehienetan. Ezaugarri horiei esker, Rikardo Arregi saria, euskal narratibaren kritika saria eta Beterriko Liburua jaso ditu. Azkenik, aipatu beharra dago, idazle eta kazetariaz gain, Euskal Herriko organo-jotzaile ateo bakarra dugula Aristi. Hala ere, organoa ez da jotzen duen musika-tresna bakarra, gaita eta dultzainarekin ere oso trebea omen da. Aurrera bada, plaza gizona!!!

 

2010-11-18

Permalink 07:04:36, Atalak: Biografiak, 164 hitz  

Akira Kurosawa (1910-1998)

Akira Kurosawaren historikoak edo filmetako marrazkien erakusketa honek lagundu egiten du bere filmak eta artistaren figura bera ere hobeto ulertzen. Izan ere, Kurosawak  zinemagile izan baino lehen, margolaria izan nahi izan zuen. Milaka marrazki egiten zituen bere pelikuletako eszenak grabatu aurretik. Alondegiko erakusketa honetan batzuk eta besteak alderatu litezke, eta hor ikusten da zelako zehatza zen zinemagile japoniarra. Marrazkiez gain, “Ran” (1985) pelikularako berak diseinatutako jantziak ere ikusgai daude, baita filmetako kartel originalak ere. Era berean, hainbat hitzaldi eta zine-emanaldi antolatu ditu Alondegiak. Horrela ospatu gura dute Kurosawaren jaiotzaren mendeurrena, ekialdeko eta mendebaldeko artea uztartu zituen artista.

ERAKUSKETA:  “SAMURAIAREN BEGIRADA” AKIRA KUROSAWA

·         Egutegia: 2010eko azaroaren 23tik 2011ko urtarrilaren 27ra

·         Egunak: Asteartea eta osteguna

·         Ordutegia: 10:00etan eta 11:15ean

·         Iraupena: 75´

Pertsona kopuru mugatua
Erreserbarako telefonoa: 944052788

2010-11-15

Permalink 22:12:58, Atalak: Berriak, 113 hitz  

Sexu heziketa eskasa

Informazioaren gizartean kontraesan izugarria dugu: gero eta informazio eta antisorgailu gehiago, baina, era berean, gero eta abortu eta biharamuneko pilula gehiago. Sexu-heziketan omen dago gakoa, adituen ustez. Entzun arretaz hurrengo bideoan ematen dituzten azalpenak eta saia zaitez segidan agertzen diren galderak erantzuten:

 

  1. Zertaz hitz egingo dute ginekologoek eta adituek Euskalduna Jauregian?
  2. Zer egiten dugu txarto edo zer ez dugu egiten gaur egungo haurdunaldien kopurua gora egiteko?
  3. Zein da Holanda edota Danimarkako egoera?
  4. Zenbat nahigabeko haurdunaldiak ditugu urtean zehar EAEan?
  5. Zein da antisorgailurik erabiliena nerabeen artean? Zergatik?
  6. Zein da antisorgailurik ezagunena? Zenbat hitz ezagutzen dituzu gauza bera adierazteko?
  7. Zein da gaur egun gehien erabiltzen den antisorgailua? Nola erabiltzen da?
  8. Zeintzuk dira azken-azkeneko antisorgailuak?

2010-11-11

Permalink 12:54:13, Atalak: Berriak, 89 hitz  

Munduari bira, tandem bizikletan

Oiartzungo bikote batek munduari itzulia emango dio 10 urtez tandem bizikletan. Ekimen bitxi honen helburu bikoitza, mundua ezagutzea, eta bide batez mundua nolakoa den erakutsi nahi digu bikoteak. Beraz, adi egon eta saia zaitez hurrengo galderak erantzuten:

 

  1. Zein da helburua?
  2. Zaila al da Tandem-ez ibiltzea?
  3. Hasarretzen bazarete zer egingo duzue?
  4. Eta familiak zer dio?
  5. Non egingo duzue lo?
  6. Zein da zuen proiektua?
  7. Nondik norakoa izango da bidaia?
  8. Arrakasta izango al duzue?
  9. Eta jakin nahi al duzu non dauden orain? Bada, sakatu hementxe bertan eta haien berri izango duzu: Acercandoelmundo

2010-11-09

Permalink 17:43:58, Atalak: Bi sarrera mesedez, 116 hitz  

Izarren argia, itxaropenaren irla

“Izarren argia” Mikel Rueda zuzendari bilbotarraren aurreneko film luzea da. Eta lan hori burutzeko hainbat euskal aktoreen laguntza izan du, Barbara Goenaga eta Itziar Lazkano, besteak beste. Azken bi hauek filmeko protagonistak izan arren, gainontzeko aktoreen lana ere azpimarratu beharra dago. Denei esker Espainiako Gerra Zibilean Saturrarango presondegian 100 emakume eta 50 ume baino gehiagok pairatutako ankerkeria ezagutzeko “aukera” izan dugu. Akaso gure Historia hurbilaren zatirik latzena eta gordinena aurrez aurre jarri digu Ruedak.

 

Komunismoarekin amaitzeko asmoz, emakume hauen seme-alabak bahitzen eta familia frankisten artean banatzen dituzte presondegiko mojek. Hori bai, inolako kupidarik gabe. Bitartean gatibu dauden amek ahelegin guztiak egingo dituzte batera mantentzeko, elkar laguntzeko eta hatz puntekin izarren argia ukitzeko.

 

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

| Hurrengoak >

Azaroa 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution