2010-02-07

Permalink 21:48:57, Atalak: Idazlanak, 105 hitz  

Narkogelak

Elkarte batek narkogela bat jartzeko asmoa du zure auzoan; hain zuzen ere, Udalak utzi dion lokal batean, eskola publikoaren aldameneko etxean.

 

Duela urtebete, beste lokal bat eskaini zion Udalak, beste auzo batean, baina hango bizilagunek protesta gogorrak egin ondoren, Udalak atzera egin zuen.

 

Idatzi alkateari zure auzokideen izenean. Adieraz iezaiozu zuen iritzia eta eman arrazoiak.

 

Hala ere, zure gutuna idatzi aurretik entzun ezazu arretaz hurrengo irratsaioa. Droga mendekotasuna duten jendeari laguntzeko sortu dira horrelako aretoak. Bertan drogazaleek baldintza egokiagoetan har dezakete behar duten sustantzia. Bilboko horrelako areto baten berri ematen digute saio honetan.

 

http://www.ikasbil.net/audio/narkfosalak_080123_1545.mp3

 

2010-02-01

Permalink 22:23:12, Atalak: Idazlanak, 40 hitz  

Inauteriak ate-joka nonahi!

 

Idatz ezazu gai honi buruzko iritzi artikulu bat. Ondoko esaldi hauek erabil ditzakezu:

 

 

  • Inauteriak munduan zehar (Rion, Argentinan, Kolonbian ....)
  • Aratusteak lehen eta gaur egun.
  • Tradizioa? Errituak? Dantzak eta jantziak? Parodiak? Umorea?
  • Zein izan daitezke inauterien arrakastaren arrazoiak?
  • ...
Permalink 22:05:54, Atalak: Idazlanak, 86 hitz  

Kutsadura akustikoa

Idatz ezazu ZARATAri buruzko iritzi artikulu bat. Horretarako, Manu Condek idatziriko SARRERA paragrafoa erabil dezakezu:

 

Ta-ta-ta-tatata... Hainbat eta hainbat obra publiklotan gailu mekanikoek eragiten dituzten soinu desatseginek edozein elkarrizketatako soinuak itotzen dituzte. Etxean ondo entzuten ditudan alabatxoaren negarrak kalean entzungaitz bihurtzen dira edozein autok ateratako zarataren ondorioz. Konturatu gabe, gure bizitzako makina bat egoeratan zarataren eraginaren menpe gaude eta lehen garrantzirik ematen ez genion fenomeno horri gaur egun kutsaduratzat hartzen dugu. Hain zuzen ere, kutsadura akustikotzat, eta frogatuta dago kaltegarria gerta dakiokeela edozein pertsonari.

 

Permalink 20:41:57, Atalak: Idazlanak, 51 hitz  

Ur-eteteak

Azken bolada honetan etxean arazoak dituzue urarekin: ura moztu izan dizute, ura zikin ateratzen da, eta abar. Auzokoekin hitz egin duzu, eta haiei ere beste horrenbeste gertatzen zaie. Gainera, azken ordainagirian ura asko igo dizuete.

 

 

 

Idatz iezaiozu kexa-eskutitz bat alkateari, auzokide guztien izenean, egoera azaltzeko eta konponbideak eskatzeko.

2010-01-27

Permalink 21:01:05, Atalak: Idazlanak, 55 hitz  

Zahartzaroa

Idatz ezazu gai honi buruzko iritzi artikulu bat. Ondoko esaldi hauek erabil ditzakezu:

 

  • Zer da zahartzea? Nola aldatzen da bizimodua erretiroa hartu ondoren?
  • Nola bizi dira zure inguruko zaharrak? Nolako harremana dute ingurukoekin?
  • Zaharrek non bizi behar dute: etxean, seme-alabekin, egoitzetan...?
  • Zahartzean hainbat gaitasun galtzen da; oroimena, zentzumenak...
  • Zahartzaroa eta eritasunak; zahartzaroa eta heriotza.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Camille Fauque

Iraia Biteri naiz eta Basauriarra naiz.Euskara irakasle gisa lan egiten dut Gabriel Aresti Euskaltegian 2006tik. Nire blogean jorratuko ditudan gaiak, gai zabalak izango dira, baina beti izango dute harremana hizkuntza berarekin. Bi urtez Santiago de Txilen egon nintzenez, biziki interesatzen zait Hego Amerika, eta horren berri ere nire blogean emango dut. Bestetik, nire formakuntza akademikoa ahaztu gabe, Psikologia eta Lingüistikako lanak argitaratzen saiatuko naiz. Beraz, hemen duzu aukera bikaina hizkuntzan trebatzeko, pixka bat bidaiatzeko eta gure psikiak nola funtzionatzen duen ikertzeko. Ongi etorri!

| Hurrengoak >

Otsaila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Camille Fauque

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution