Nola bueltatu Txinara?
Orain dela urte asko, Txinako hiriburuan,Tokion,enperadorearen jauregian enperadorea eta ber familia bizi ziren. Enperadorea Chao Ting zuen izena eta orain problema larri batean zegoen.Txinako 5 gerra astera zihoan. Bi seme alaba zituen.Tioko eta Satoko. Satoko 20 urteko neska eder bat zen,oso ausarta eta abenturazalea zen,baina araknidoak beldurra ikaragarria ematen zioten.Ezpata oso ongi erabiltzen zuen.Asko maitatzen zuen Txina eta denetarik ematen zuen Txinagatik.Tioko 16 urteko mutil ausart bat zen eta gauzak oso garbi zituen.Norbaitek laguntza behar bazuen, berak laguntzen zion. Nazka zien intsektu gehienei eta horregatik oso gutxitan joaten zen basora.
Egun batean, bazkal orduan bere aita oso berandu iristen zen zerbait gertatu ote zitzaion?
Hori beraiek ez zekiten,baina ez zeuden oso urduri,seguruenik gerrarekin zerbait gertatu zen.Iritsi zenean ez zuen bazkaltzeko gogorik eta Tiokok galdetu zion:
-Gau oso arraro zaude. Zer gertatzen zaizu?
-Txina arriskuan dago -erantzun zuen bere aitak. Oso soldadu gutxi daude eta uste dut gizon guztiei deitu beharko diegula,honetatik irten nahi badugu. Familia bakoitzetik gizon bat gerrara joan beharko da. Gure familiatik zu joan beharko zara Tioko.
-Baina ni ezin nahiz joan,eta zerbait gertatzen bazait? Ezin dira beste familia batetik bi gizon joan?
-Ez-esan zuen beraien aitak- gainera zure osabarekin joango zara.
-Eta nirekin - esan zuen Satokok- Txinagatik edozer gauza egingo nuke baita gerrara joan ere.
-Baina zu ezin zara joan emakumea zarelako.
-Nola? emakumea naizelako ezin nahiz gerrara joan?Emakumeak askorako balio dute eta nik hori frogatuko dut.
-Ba orduan biak joango zarete gerrara.
Tioko eta Satoko gerrara joan behar zutela garbi zegoen eta gau horretan ezin zuten lorik egin. Bere osabarekin joan behar ziren eta horrek gutxienez zertxobait lasaitzen zien. Satokok Tioko lasaitzen saiatzen zen.Bazekien zaila izan behar zela gerra horretatik bueltatzea,bizirik noski.
Goizean bere osaba Tinkaro beraien atearen aurrean zegoen .Kanpamenduan egon behar ziren Mongoliar armada harresia pasatzen lortzen bazuen beraiek gelditzeko.Horra iristea egun batzuk kostatuko zitzaien baina azkar joan behar ziren,badaezpada mongoliar armada beraiek baino azkarrago joaten zen. Kanpamendura lau egun pasatu eta gero iritsi ziren eta horra iristean bakarrik itxaron behar zuten. Tioko oso urduri zegoen, ez zen inoiz gerran egon eta ez zuen bueltatu nahi. Goiz batean oso goiz esnatu ziren. Txinako beste armada baten mezularia iritsi zen. Mongoliar armada Txinako harresiaren gertu zeuden,kilometro batzuetara. Beraiek harresira joan behar ziren han oso jende gutxi zegoelako. Bidean zeuden. Urduritasuna soldadu guztietan zegoen,ausartenetan ere.Beraien osabak ere urduritasun aurpegia zuen.
Harresira iristen zeudenean sua ikusi zuten baina ez Mongoliarrek sortutakoa, Txinatarrek sortutakoa baizik. Mongoliarrak oso gertu zeuden, ia ia ikusten zituzten. Jende asko ziren oso itsusiak, denak bizardunak, ile luzea eta latzarekin,kolore ilunetakoa. Itxuraz beldurra ematen zuten lodiak ziren eta denak ezpatak edo mazoak zeramaten eskuetan. Beraien armadak soldadu gehien zituena zen,eta bi taldeetan banatu behar izan ziren. Batzuk harresira igo ziren eta besteak behean geratu ziren.Tioko eta satoko behean geratu ziren baina harresietakoei laguntzen zieten. Bat-batean, hogei taldeko armada Mongoliar bat harresia pasatzean lortu zuen, soka eta tiroei esker. Bere kanpamendura zihoazen eta Tioko denda batean sartu zen eta hil behar zuela pentsatzen lokartu egin zen,gutxiago sentituko zuela uste zuelako. Satoko berriz kanpora irten zen,borrokatzera bere ezpata eskuan zuela. Mongoliar baten aurka borrokatzen hari zen eta orduan beste batek mazorekin buruan eman zion.Satoko konortea galdu zuen.
Egun bat eta gero,Satoko bat-batean esnatu zen zutik jarri eta besoa luzatu zuen,ezpatarekin norbaiti emateko asmoekin. Bere arropak arraroak eta itsusiak ziren. Mongoliar bandera zuten toki guztietatik. Orduan Tiokoz ohartu zen bere ondoan etzanda zegoen. Ez zekien ongi zegoen ala ez eta besoekin gorputzaren goiko partea hartu eta indarrarekin astindu zuen. Tioko begiak ireki zituen eta kostata baino altxatu zen.Orduan, bere arropak ikusi eta Satokorenak ikusi zituen.Berean Mongoliar banderak zeuden eta Satokorenean ere,baina berak ikatzez estalita zeuden. Ez zekiten non zeuden eta ez zuten zerua ikusten.Baso batean zeuden baino non zegoen basoa?
Nork erantzun ote zien?
Hor inor ez zegoela uste zutenean,Txakur baten zaunkak entzun zituzten. Korrika entzuten ziren tokira joan eta hosto erraldoi batzuk baztertzean oso txakur arraroak ikusi zituzten.Hamar bat ziren eta Kristalezkoak ziren, oso kristal arraroaz gainera.Ez zen txakurraren barruan zegoena ikusten.Orduan Tioko eta Satoko hitz egiten hasi ziren.Nola bueltatu oteko ziren Txinara?Inork aurkituko ote zituen?
Bazirudien txakurrek ez zietela entzuten baina kristalezkoak zirenez ber belarriak fin-finak ziren eta dena entzuten zuten. Orduan Txinako harresira joan nahi zutenean entzun zutenean korrika hasi ziren.Anai-arrebak korrika hasi ziren,beraien atzetik.Orduan zuhaitz batzuen atzetik inoiz ikusitakoa ikusi zuten.Marmolezko zaldi bat ikusi zuten,eta ber ileak oso tira finez eginda zeuden, marmolezkoak. Zaldiaren gainean igo ziren. Zaldia txakurren atzetik korrika hasi zen eta harresira hurbiltzen joaten zirenean jendearekin topatzen asten ziren.Denek aurpegi txarrekin begiratzen zizkieten eta batzuk ere oihuak egiten zizkieten,normala zen,ez zuten horrelakorik inoiz ikusi. Harresiaren ondoan zeuden, orain bakarrik harresira igo eta Txinara bueltatzea falta zen eta salbu izango ziren.