“Kaixo ikusle miresgarriak!! ”Begoña ipuinlari famatua antzokian agertu zen. Ikusleak txalo eta txalo hari ziren, Begoña oso ipuinlari ona baitzen .”Gaur , ikusle maiteak , beste ipuin zoragarria kontatuko dizuet .Espero dut zuen gustukoa izatea:
“Gaueko 11:00-ak ziren . Alia oraindik logurarik gabe zegoen. Berriro begiratu zuen bere egunkaria . 3010-eko Apirilaren 1-a zen, oraindik.
Altxatu egin zen bere ohe zahar eta altutik eta ispiluarengana joan zen .
*Zergatik nahiz hain gardena ? Beste ilargi guztiak ni baino hobeagoak dira!! Gainera , nire gurasoak hil ziren , hau gehiegi da niretzat !! Ilargi gaixoa , a ze zorigaiztokoa naizen! * Bere begirada tristea ispilu zahar eta oxidatuarengana zegoen jarrita. * Ez naiz ezta ni ikusten! Bihar nire urtebetetzea da, eta ez dut ezta opari bakar bat jasoko.* ohera joan zen, eta ondoren lo egiten saiatu zen.
Hurrengo egunean, eskolara joatean, beti bezala, autobusaren lehenengo eserlekuan eseri zen , irakaslearen ondoan . bronka edota borrokarik ez zuen nahi . Irakaslea bere presentzia nabaritu zuen , eta galdetu zion :
-Lagunik nahi al duzu?Ni sorgin arraro baten helbidea dut. Tori .
Alia txartela hartu bezain laster, autobusetik ihes egin zuen sorgin huraren bila. Oso urrun zegoen, ia Eguzkiaren ondoan, eta hori, Ilargien planetatik urrun zegoen.
Orduak eta orduak pasa zituen espaziuntziaren