AITAREN BILA
Ainhoa Ruiz
II. gerra mundiala eta gero, Iraneko herri txiki batean Caly izeneko neska bat jaio zen. Maiatzaren 20a zen eta egun eguzkitsua egiten zuen, umeak parkeetan jolasean zebiltzan eta beraien amak parkeko bankuetan deskantsatzen, berriz, Calyk, bere amarekin pasa zuen eguna.Zuela gutxi ikastola bukatu zen. 10 urte bete behar zituelako egun berean. Ile beltzarana eta luzea zuen, begi berde argiak, ez zen oso altua eta argala zen. Asko gustatzen zitzaion izozkiak jatea eta eskubaloira jolastea. Izozki gehiegi jaten zituen baina eskubaloira jolastean erretzen zituen.
Bere ama beti esaten zion bere aita gerran zegoela eta laster bueltatu behar zela etxera. Aita joan zenean esan zion bueltatuko zela larunbat batean eguerdi aldera. Baina urteak zeraman bueltatu gabe, eta Calyk larunbat guztietan begiratzen zuen leihotik ea bere aita bueltatu zen ikusteko. Gerra bukatu zen zuela hiru urte eta aita ez zen oraindik bueltatu baina bera segitzen zuen larunbat guztietan begiratzen leihotik ordu bat eta laurden baina ez zen etortzen eta bere ama ordu bat egoten zenean berarengana joaten zen eta esaten zion zerbaitetara jolastea, baina bera ezetz esaten zion.
Egunak pasa egunak etorri aita ez zen bueltatzen etxera, orduan Calyk bere aitaren oroipenetan pentsatzen hasi zen. “ ile motza zuen Calyren kolorekoa bezalakoa eta begi marroi kolorekoak zituen, aita bai altua zela zerua bezain altua zela esaten zuen Calyk.Gustatzen zitzaiona zen eskubaloira berarekin jolastea eta piper berdeak jatea baina gehien-gehiena bazkaldu eta gero erratutxo bat lokartzea eta momentu horretan musika klasikoa entzutea edo bestela ikusi telebistako dokumentalak lokartu arte. Baina ez zuen gustuko lokartzerakoan norbait molestatzea.”Calyk bere aitarekin hitz egin nahi zuen, orduan amari galdetu zion ea zuen aitarekin erlazioa, baina esan zion zuela urte bat eta erdi kontaktua galdu zuela berarekin. Orduan Calyri bururatu zitzaion ideia bat, bere aitaren bila joatea poliziarengana. Komisariara joan ziren eta han esan zioten ez zekitela ezer baina informazioa bilatu behar zuten eta aurkitzen bazuten deituko zutela edo eskutitz bat bidaliko zutela. Telefonoa eta helbidea utzi zuten eta etxera bueltatu ziren.Bi egun pasatan Caly eta bere ama ez ziren gogoratzen komisariakoetaz, Calyren ama postontzira joan zen eta han polizien eskutitz bat ikusi zuen, orduan hor bertan ireki zuen, lurrean eserita. Eskutitzak esaten zuen Calyren aita hil egin zela, etxera sartu eta negar zotinka hasi zen. Calyk ikusi eta zer gertatzen zen galdetu baino lehen eskutitza lurrean ikusi zuen, irakurri eta bere logelara korrika joan zen negar egitera. Bere aita korrika zihoala metraileta bukatu zitzaiolako eta lagun bati eskatzera zihoanean, bonba bat zegoen lurrean arearen artean estalita eta bera zapaldu zuen eta hil egin zen. Ama ordu laurden bat pasa zenean eskutitza sutara bota eta sukaldera joan zen bazkaria prestatzera. Baina Caly bere logelan segitu zuen negarrez. Aste bat pasa zen eta ia-ia ez zuten negar egiten ezta ez ziren horretaz asko gogoratzen. Oraingo honetan Caly joan zen postontzira eta beste eskutitz arraro bat aurkitu zuen, ospitale batena zen baina ez zegoen oso argi nongo ospitalea zen. Etxean sartu eta amari erakutsi zion, amak irakurri eta berriz negarrez hasi zen, baina ez zen negar hori tristura sortzen zuena baizik eta pozaren negarra zen. Amak negarrez segitzen zuen eta bat-batean irri egin zuen, Caly hartu zuen eskutitza, eta beste idioma batean zegoela ikusi zuen eta esan zion amari:
-Ama ez dut ulertzen.
Eta amak seinalatu zion beheko aldeko testu txiki bat, bera irakurri eta negarrez hasi zen berarekin. Eskutitzak esaten zuen bere aita ez zela hil baizik eta erori zitzaion bonba bakarrik hankarik gabe utzi zion. Eta azpialdean zenbaki bat zegoen, ospitale baten zenbakia zirudien. Ezer itxoin gabe deitu zuten eta esan zuen neska bat:
-L’hôpital de Pau.
Aita Frantziara eraman zuten gerra bukatu eta gero, ama eta Caly galdetu zioten ea non zegoen ospitalea eta neska helbidea eman zien.Haren bila joan ziren. Hilabete bat zeramaten hegazkinez bidaiatzen eta azkenik iritsi ziren, hotel batean geratu ziren hurrengo egunean ospitalera joateko. Gaua pasa zen oso azkar Calyrentzat, zeren bidaia hegazkinean oso nekagarria egin zitzaion eta oso azkar hartu zuen logura, berriz amari denbora oso geldirik pasa zitzaion. Hurrengo egunean, Caly et ama taxi bat hartu eta ospitaleraino joan ziren. Ospitalean sartu eta gero ezkerraldean neska bat zegoen mostradorean.Hari galdetu zioten ea non zegoen aita, aitaren izena eta abizena esanda noski, eta bera erantzun zion:
- Le premier étage 236 et il sera là (lehenengo pisua 236 eta bera egongo da han).
Igo eta gero, aita han ikusi zuten baina emakume batekin zegoen. Biak begira geratu ziren et ama esan zuen bapatean:
- Kaixo.
Aita isilik geratu zen haiei begira, beraiek baita isilik geratu ziren eta ezer esan gabe ikusi zuten nola aitaren begietatik erortzen zen malko bat lurrera, guztia kamara geldi bat bezala ikusi zuten, hiru segundo pasa zirenean Caly aitari besarkatu zion. Ama orduan negarrez hasi zen Caly besarkatzen segitzen zuen eta baita ere negarrez aita amari begiratu zion eta amak orduan baita besarkatu zuen. Hirurak zeuden elkar Caly txikia zenean bezala. Ama galdetu zion:
-Eta nor da hau? Zure bigarren emaztea edo agian hirugarrena e?-bera erantzun zuen.
-Hau, (eta irri egiten hasi zen) hau nire arreba da (eta berriz irri egin zuen).
Ama isilik geratu eta Calyri mesedez kanpora joateko eskatu zion. Euro bat eman zion nahi bazuen zerbait erosteko eta hamar minutu pasa eta gero hirurak atera eta zuten elkar:
-Goazen Irakera berriz (eta irri egin zuten baita elkar).
Han bizi izan ziren urteak eta urteak lauak elkar bere izeba ez zuelako emazterik aurkitu. Eta aitak gauero kontatzen zion Calyri beraren istorio bat. Istorio guztiak generazio-generazio joan ziren erabat eraldatu arte.