Bazen behin k.o.50urtean Piso izeneko gazte bat.Erroman bizi zen Italian.
Ura oso dotorea,altua,jatorra eta polita zen.Begiak ilunak zituen eta ilehoria zen.
Neska guztiak bere atzetik zigoaten,berak gladiadore on bat izan nahi zuen.Bere gurasoek ez zioten uzten gladiadorea izatea agian hil egiten zutelako.Pisok gladiadore eskola batera joan nahi zuen,baina nola?
Pisok plan txiki bat egin zuen,gaua iristean bere logelaren leihotik ihes egin behar zuen. Gaua iritzi zen eta txiztu bizian Pisok ihes egin zuen.Pena asko ematen zitzaion etxetik joatea baino egin behar zuen gladiadore on bat izateko.Eskolara ailegatu eta proba bat egin zioten,erresistentzia eta indarra neurtzeko probak.Denak gainditu zituen.Eskola oso polita zen dena harrizkoa eta oso handia.
hurrengo egunean borrokatzen hasi zen.Sei hilabete pasa eta gero piso txapelketa batera apuntatu zen.
Lehenengo proban Atenaseko gizon sendo batekin Piso estu ibili zen, baino azkenean irabazi zion. Pisori Atenaseko gizona zauri bat egin zion besoan. Bigarren proban Espartako gazte sendo eta altu batekin borrokatzea tokatu zitzaion,oni problemarik gabe irabazi zion.
Hirugarren proban Erromako gazte batekin borrokatu zuen,oso ona zen eta Pisori zailtasunak agertu zitzaizkion. azken momentuan Pisok irabazi zuen.
Iritzi zen laugarren eta azken proba piso anfiteatrora atera aurretik bere gurasoez akordatu zen lagrimak aurpegitik erortzen ziren lurrera. anfiteatrora atera eta jende asko zegoen berari begira eta bere aurrean or zegoen munduko gladiadorerik hoberena.
Borrokatzen hasi ziren oso lasai,bat-batean troiako gizona gogor jo zion Pisoren espatan .
Espata lurrera erori zitzaion eta troiako gizona Pisori klabatu behar zitzaionean ………..
-Ez!!!!!!!!!! Entzun zen eserlekuetan.
Pisoren ama zen.
-Ama?zer egiten duzu hemen?esan zuen Pisok
Ama dena esplikatu zuen, erregea suspenditu zuen proba,baina troiako gizonak esan zuen egia Pisoren ama hefesori (troiako gizona)kontratatu zion proba guztiak irabazteko eta azken proban esatea egia.Erregea erabaki zuen piso irabaztea.
Piso etxera bueltatu zen bere familiarekin. Neskatxa polit bat ezagutu zuen eta urte bat pasa eta gero piso neskatxa polit batekin ezkondu zen.Bederatzi hilabete barru ume txiki eta polit bat jaio zen.
Piso eta hefeso lagun miñak egin ziren eta beti zaldiarekin buelta bat emateko gelditzen ziren.
Jon armendariz
Bazen behin bi heroi, bat pertsona zen, baino bestea nanoa zen. Pertsona Anton zuen izena eta nanoa Gremmi zuen izena. Mundutik bidaiatzen zuten eta beraiek nahi gabe mundua salbatzen zuten bere ekintzekin. Gremmik aizkora baliotsu eta magiko bat zuen nanoentzako erlikia preziatu bat zena, baino berak jakin gabe eramaten zuena, Antonek berriz espata normal bat zeukan.
Gau ilun batean Gremmi eta bere laguna basoan kanpatu zuten.
-Gau ilun hau ez dut gustuko, zonbira usaintzen du…- esan zuen nanoak.
-Ni ere usaintzen dut, baina badakit zure sentikortasuna handiagoa dela eta badakit hemendik zonbiak daudela.-esan zuen Antonek.
Afaldu egin zuten eta bukatzerakoan zonbiko usaina askoz handiago zen.
-Gizon prestatu hemen datoz zonbiak.-esan zuen Gremmik
Antonek espata atera zuen eta borrokarako prestatu egin zen. Bat-batean hiru zonbi agertu ziren, baina Antonek bazekien Grimmeren trebezia aizkorarekin eta ala frogatu zuen labar batekin bi zonbi hil zituen eta bestea Antonen espatak beste zonbiaren eztarria ebaki zuen bitan.
-Lasai gehiago datoz- esan zuen nanoak.
Beste lau zonbi agertu ziren zuhaitz tartean eta nanoaren aizkora berehala bi, bi zatitan ebaki zituen. Antonek espatarekin giro bat egin zuen eta beste zonbi bat hil zuen buelta eman zuenerako ez ziren zonbirik geratzen. Ez zirenak hil korrika atera ziren.
-Borroka erreza…-esan zuen Grimmek.
Bideari ekin zioten eguna lasaitasunez joan zen Urleraiono. Herri txiki horretan jende gutxi bizi zen. Bi egun egon ziren bertan, baino bat-batean gudako tronpetak jo zituzten gerlaririk gertuen zuenari zer gertatzen zen galdetu zion.
-zer gertatzen zer dira tronpeta horiek?-galdetu zuen Antonek.
-Gudan gaude!Harresietara denok!-esan zuen gerlariak.
-Baina zer erasotzen du hiri hau?-galdetu zuen berriz Antonek.
-Joan harresietara eta begiratu zu.-erantzun zion gerlariak.
Korrika igo ziren nanoa eta bera eta bere harridurako gizon-piztiak eta zonbiak zirela ikusi zuen. Ehunka zeuden eta kañoi handi bat zeukaten. Kañonak tiro bat egin zuen eta egurrezko harresia bota zuen. Kaoseko piztiak korrika harresiaren zulora joan ziren korrika hirian sartzeko. Bitartean Grimmek oihu egiten zien.
-Etorri hona hil nahi baduzue eta nire aizkora probatu nahi baduzue!
Piztiak hirira sartu ziren eta borrokan hasi ziren hiriaren gerlariekin. Azkar Grimme eta Antonek borrokan hasi ziren gizon piztiak eta zonbiak hiltzen. Borroka handia egon zen, baina azkenean hiriko gerlariak irabazle atera ziren, baino prezio itsusi batengatik. handik eta hortik pertsonen eta piztien gorpuak zeunden. Antonek espata kendu zion pizten jaunari. Espata polita zen eta magikoa zirudien ez zuen ia pisatzen.
FREKI
Orain dela aste bat Institutu iturraman el canto del loco musika taldea etorri zen.Miren eta Amaia lagun minak ziren eta Miren ile horixka, begi berdexkak eta nahiko altua zen.
Amaia ile beltza, begi beltzak eta argala zen.Institutua 4 pisukoa da: Lehenengoan soinketa gela, ordenagailu gela eta laborategiak daude.Bigarren pisuan, zuzendaritza eta atezaindegia dago.Hirugarren pisuan 1. 2. eta batxilergo klaseak eta azkenik laugarren pisuan beste kurtsoko klaseak eta irakasleen departamentuak.
Kontzertura bikoteka joan behar zen eta Amaiak eta Mirenek ez zeukaten bikoterik, beraiek nahi zuten joan gustatzen zitzaionarekin baino lotsa zeukaten eta ez zuten indarra bi mutil ahiengana hurbiltzeko eta beraiekin hitz-egiteko.Orduan Mirenen eta Amaiaren lagun bat joan zen bi mutil horiekin hitz – egitera.
- Kaixo –esan zuen Iratik.
- Kaixo –erantzun zuten bi mutikoek –Zer nahi duzu???????
- Beno ba….dakizue Amaia eta Miren gustatzen direla zuetaz baaaa……. Ea joan nahi duzue beraiekin kontzertura…….mesedez…………………
Beraiek burua jaitsi, igo eta baietz esan zuten.
Irati ziztu bizian joan zen Amaia eta Mirenengana eta dena kontatu zien.
Amaia eta Miren oso kontentu jarri eta soineko polit bat erostera joan ziren.
Kontzertuaren egunean Amaia eta Miren bere soineko berriarekin klasera joan ziren. Bat-batean bi mutilek sartu eta beraien lagunak atea itxi zieten, giltzarekin. Beraiek oihukatzen hasi ziren, baina ez zieten atea irekitzen, denak kontzertuan baitziren. Beraiek hitz- egiten hasi ziren eta oso lagunak egin ziren.Bat-batean, mutilek neskei begiratu eta maitemindu ziren, mutilak neskengana hurbildu eta…….. Mutilek neskei beraiekin atera nahi zuten esan zioten eta neskek baietz esan zuten. Bikoteak banandu ziren eta hitz- egiten hasi ziren. Azkenean musuka hasi ziren. 15 minutu geroxeago, kontzertura jaitsi ziren zeren, atezainak atea ireki zien. Behin barruan zeudela bi mutilek eszenatokira igo eta beraien artean gertatu zena esan zuten publikoki abesti baten bidez, neskak oso kontentu jarri eta negarrez hasi ziren eta mutilek beraiengana joan eta dantzatu zuten.
A eta gau osoan ez ziren etxera joan eta bikoteak juntu geratu ziren, beraien gurasoak poliziara deitu eta hurrengo egunean banku batean lo egiten aurkitu zituzten gizajoak.
Bazen behin Juantxo izeneko mutiko bat. Altua zen, ile gorrikoa eta oso argia. Artaza izeneko herri batean bizi zen, 19 urte zituen. Mutiko guztiak farrezka jartzen ziren beraren hilea hikusten zutenean. Metal aroan bizi ziren eta horrez gain txaboletan bizi ziren, txabolak txikiak, oso itsusiak eta gaizki apainduak zeuden oso pobreak zirelako. Arreba bat zeukan Kati izenekoa. Kati 16 urte zituen, oso polita zen, mutiko guztiak beraren atzetik zeuden beti. Katik eta Juantxok buruzagiaren semeak ziren, gainera oso abenturazaleak ziren.
Egun batean gauea zela eta emakume guztiak beraien etxeetan gelditu ziren gizonezkoak hirira joaten ziren bitartean. Hiritik bueltatu zirenean beraien herria sutan ikusi zuten. Emakume asko hilda zeuden eta beraien etxeetan zegoen guztia lapurtu zieten. Juantxo korrika hasi zen oihukatuz.
-Katiiiiii, amaaaa, non zaudeteeee !!!
Juantxok beraren ama aurkitu zuen, oso zaurituta zegoen.
-Juantxo hemen nago.
-Ama zer gertatu zaizu?
-Kati eraman dute.
-Nortzuk? Nora?
-Gaizkile garaitezinak deitzen zaizkie, Madagaskarren izkutatzen ohi dira (hori esaten dute). Hego ekialdera joan zaitez beraien atzetik, Kati salbatu behar duzu eta.
Hauek izan ziren Juantxori Katiren amak esan zizkioten azken hitzak. Juantxok beraien aztarnak segitu egin zituen 4 egunez itsasora heldu zen arte. Han zeukan diru gutxiarekin txalupa bat erosi eta bere amak esan zuen bezala hego ekialdera jo zuen. 2 egun igaro zituen itsasoan irla batera heldu arte, han itsasontzi asko ikusi zituen, milaka zeuden eta itsasontzi bakoitzean pirata bandera bat zegoen. Juantxo izuturik irla horretan lurreratu zen, ez zekien irla hori Madagascar zen hala ez, baina une horretan zarata bat entzun zuen.
-HAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA !!!!
Ez zen hinolako zarata, Katiren oihua baizik. Juantxo oihuen soinua segituz mendi arraro batera heldu zen. Piratak eta Kati mendi horren gailurrean zeuden. Mendia oso harraroa zen, batzuetan dardarka eta zarata egiten zuen. Gailurrera heldu zenean milaka pirata ikusi zituen eta Kati ere ikusi zuen, baina gailurraren erdian zulo handi bat zegoen eta hortik zetorren zarata. Ez zekien nola atera Kati hortik baina gauza bat bururatu zitzaion.
-ARMADA DATOOOOOOOR!!!!!!!!!!!!!!!!!
Oihukatu zuen Juantxok eta denek sinistu egin zioten. Denak jeitsi ziren baina bapatean pirata guztiak konturatu ziren ziria sartu ziela Juantxok eta korrika igo ziren berriro baina Kati eta Juantxo txalupan zeuden, geroztik beste bide bat hartu zutelako. Bapatean mendiak eztanda egin zuen eta pirata guztiak hil egin ziren eta Kati eta Juantxo salbatu egin ziren, eta ondoren itsasoan galdu eta ia gosez hil ziren bere herrikoek aurkitu baino lehen.
AITAREN BILA
Ainhoa Ruiz
II. gerra mundiala eta gero, Iraneko herri txiki batean Caly izeneko neska bat jaio zen. Maiatzaren 20a zen eta egun eguzkitsua egiten zuen, umeak parkeetan jolasean zebiltzan eta beraien amak parkeko bankuetan deskantsatzen, berriz, Calyk, bere amarekin pasa zuen eguna.Zuela gutxi ikastola bukatu zen. 10 urte bete behar zituelako egun berean. Ile beltzarana eta luzea zuen, begi berde argiak, ez zen oso altua eta argala zen. Asko gustatzen zitzaion izozkiak jatea eta eskubaloira jolastea. Izozki gehiegi jaten zituen baina eskubaloira jolastean erretzen zituen.
Bere ama beti esaten zion bere aita gerran zegoela eta laster bueltatu behar zela etxera. Aita joan zenean esan zion bueltatuko zela larunbat batean eguerdi aldera. Baina urteak zeraman bueltatu gabe, eta Calyk larunbat guztietan begiratzen zuen leihotik ea bere aita bueltatu zen ikusteko. Gerra bukatu zen zuela hiru urte eta aita ez zen oraindik bueltatu baina bera segitzen zuen larunbat guztietan begiratzen leihotik ordu bat eta laurden baina ez zen etortzen eta bere ama ordu bat egoten zenean berarengana joaten zen eta esaten zion zerbaitetara jolastea, baina bera ezetz esaten zion.
Egunak pasa egunak etorri aita ez zen bueltatzen etxera, orduan Calyk bere aitaren oroipenetan pentsatzen hasi zen. “ ile motza zuen Calyren kolorekoa bezalakoa eta begi marroi kolorekoak zituen, aita bai altua zela zerua bezain altua zela esaten zuen Calyk.Gustatzen zitzaiona zen eskubaloira berarekin jolastea eta piper berdeak jatea baina gehien-gehiena bazkaldu eta gero erratutxo bat lokartzea eta momentu horretan musika klasikoa entzutea edo bestela ikusi telebistako dokumentalak lokartu arte. Baina ez zuen gustuko lokartzerakoan norbait molestatzea.”Calyk bere aitarekin hitz egin nahi zuen, orduan amari galdetu zion ea zuen aitarekin erlazioa, baina esan zion zuela urte bat eta erdi kontaktua galdu zuela berarekin. Orduan Calyri bururatu zitzaion ideia bat, bere aitaren bila joatea poliziarengana. Komisariara joan ziren eta han esan zioten ez zekitela ezer baina informazioa bilatu behar zuten eta aurkitzen bazuten deituko zutela edo eskutitz bat bidaliko zutela. Telefonoa eta helbidea utzi zuten eta etxera bueltatu ziren.Bi egun pasatan Caly eta bere ama ez ziren gogoratzen komisariakoetaz, Calyren ama postontzira joan zen eta han polizien eskutitz bat ikusi zuen, orduan hor bertan ireki zuen, lurrean eserita. Eskutitzak esaten zuen Calyren aita hil egin zela, etxera sartu eta negar zotinka hasi zen. Calyk ikusi eta zer gertatzen zen galdetu baino lehen eskutitza lurrean ikusi zuen, irakurri eta bere logelara korrika joan zen negar egitera. Bere aita korrika zihoala metraileta bukatu zitzaiolako eta lagun bati eskatzera zihoanean, bonba bat zegoen lurrean arearen artean estalita eta bera zapaldu zuen eta hil egin zen. Ama ordu laurden bat pasa zenean eskutitza sutara bota eta sukaldera joan zen bazkaria prestatzera. Baina Caly bere logelan segitu zuen negarrez. Aste bat pasa zen eta ia-ia ez zuten negar egiten ezta ez ziren horretaz asko gogoratzen. Oraingo honetan Caly joan zen postontzira eta beste eskutitz arraro bat aurkitu zuen, ospitale batena zen baina ez zegoen oso argi nongo ospitalea zen. Etxean sartu eta amari erakutsi zion, amak irakurri eta berriz negarrez hasi zen, baina ez zen negar hori tristura sortzen zuena baizik eta pozaren negarra zen. Amak negarrez segitzen zuen eta bat-batean irri egin zuen, Caly hartu zuen eskutitza, eta beste idioma batean zegoela ikusi zuen eta esan zion amari:
-Ama ez dut ulertzen.
Eta amak seinalatu zion beheko aldeko testu txiki bat, bera irakurri eta negarrez hasi zen berarekin. Eskutitzak esaten zuen bere aita ez zela hil baizik eta erori zitzaion bonba bakarrik hankarik gabe utzi zion. Eta azpialdean zenbaki bat zegoen, ospitale baten zenbakia zirudien. Ezer itxoin gabe deitu zuten eta esan zuen neska bat:
-L’hôpital de Pau.
Aita Frantziara eraman zuten gerra bukatu eta gero, ama eta Caly galdetu zioten ea non zegoen ospitalea eta neska helbidea eman zien.Haren bila joan ziren. Hilabete bat zeramaten hegazkinez bidaiatzen eta azkenik iritsi ziren, hotel batean geratu ziren hurrengo egunean ospitalera joateko. Gaua pasa zen oso azkar Calyrentzat, zeren bidaia hegazkinean oso nekagarria egin zitzaion eta oso azkar hartu zuen logura, berriz amari denbora oso geldirik pasa zitzaion. Hurrengo egunean, Caly et ama taxi bat hartu eta ospitaleraino joan ziren. Ospitalean sartu eta gero ezkerraldean neska bat zegoen mostradorean.Hari galdetu zioten ea non zegoen aita, aitaren izena eta abizena esanda noski, eta bera erantzun zion:
- Le premier étage 236 et il sera là (lehenengo pisua 236 eta bera egongo da han).
Igo eta gero, aita han ikusi zuten baina emakume batekin zegoen. Biak begira geratu ziren et ama esan zuen bapatean:
- Kaixo.
Aita isilik geratu zen haiei begira, beraiek baita isilik geratu ziren eta ezer esan gabe ikusi zuten nola aitaren begietatik erortzen zen malko bat lurrera, guztia kamara geldi bat bezala ikusi zuten, hiru segundo pasa zirenean Caly aitari besarkatu zion. Ama orduan negarrez hasi zen Caly besarkatzen segitzen zuen eta baita ere negarrez aita amari begiratu zion eta amak orduan baita besarkatu zuen. Hirurak zeuden elkar Caly txikia zenean bezala. Ama galdetu zion:
-Eta nor da hau? Zure bigarren emaztea edo agian hirugarrena e?-bera erantzun zuen.
-Hau, (eta irri egiten hasi zen) hau nire arreba da (eta berriz irri egin zuen).
Ama isilik geratu eta Calyri mesedez kanpora joateko eskatu zion. Euro bat eman zion nahi bazuen zerbait erosteko eta hamar minutu pasa eta gero hirurak atera eta zuten elkar:
-Goazen Irakera berriz (eta irri egin zuten baita elkar).
Han bizi izan ziren urteak eta urteak lauak elkar bere izeba ez zuelako emazterik aurkitu. Eta aitak gauero kontatzen zion Calyri beraren istorio bat. Istorio guztiak generazio-generazio joan ziren erabat eraldatu arte.
“Kaixo ikusle miresgarriak!! ”Begoña ipuinlari famatua antzokian agertu zen. Ikusleak txalo eta txalo hari ziren, Begoña oso ipuinlari ona baitzen .”Gaur , ikusle maiteak , beste ipuin zoragarria kontatuko dizuet .Espero dut zuen gustukoa izatea:
“Gaueko 11:00-ak ziren . Alia oraindik logurarik gabe zegoen. Berriro begiratu zuen bere egunkaria . 3010-eko Apirilaren 1-a zen, oraindik.
Altxatu egin zen bere ohe zahar eta altutik eta ispiluarengana joan zen .
*Zergatik nahiz hain gardena ? Beste ilargi guztiak ni baino hobeagoak dira!! Gainera , nire gurasoak hil ziren , hau gehiegi da niretzat !! Ilargi gaixoa , a ze zorigaiztokoa naizen! * Bere begirada tristea ispilu zahar eta oxidatuarengana zegoen jarrita. * Ez naiz ezta ni ikusten! Bihar nire urtebetetzea da, eta ez dut ezta opari bakar bat jasoko.* ohera joan zen, eta ondoren lo egiten saiatu zen.
Hurrengo egunean, eskolara joatean, beti bezala, autobusaren lehenengo eserlekuan eseri zen , irakaslearen ondoan . bronka edota borrokarik ez zuen nahi . Irakaslea bere presentzia nabaritu zuen , eta galdetu zion :
-Lagunik nahi al duzu?Ni sorgin arraro baten helbidea dut. Tori .
Alia txartela hartu bezain laster, autobusetik ihes egin zuen sorgin huraren bila. Oso urrun zegoen, ia Eguzkiaren ondoan, eta hori, Ilargien planetatik urrun zegoen.
Orduak eta orduak pasa zituen espaziuntziaren
INOIZ AURKITURAKO ALTXORRA
Anton Werrich Madrileko kale ezkutu batean bizi zen 1875. urtean. 40 urtetako arkeologoa zen. Anton begi urdinak zituen; ile beltzarana eta nahiko altua zen. Bere ametsa Amerikako altxor ezkutu bat aurkitzea zen, egunkari guztiak publikatzen zutena. Bere klubera joaten zen bere lagun aberatsekin goiz guztietan. Bere kluba handia zen .Hara joaten ziren Madrileko jenderik aberatsena.
Bere etxea nahiko handia zen. Han lan egiten zuen bere morroiarekin Ana Sanchez. Ezkongabea zen, nahiko itsusia zelako.
Egun batean, bere klubean zegoelarik, bere lagunak altxor inportante batez hitz egiten ari ziren:
- Bai, altxor hori munduko handiena da eta oraindik ez du inork aurkitu.- esan zuen gizon potolo eta txiki batek.
- Gainera oso urrun dagoela esaten dute, Amerikan, Estatu Batuetan.- esan zuen gizon altu bat.
Momentu orretan ideia bat bururatu zitzaion: ALTXORRAREN BILA JOATEA. Ezer esan gabe klubetik joan zen, haren zaldia hartu eta bere etxera joan zen. Bere etxera ailegatzerakoan ekipajea prestatzen hasi zen. Dena prestatu zuen eta bere morroia hartu zuen bera laguntzeko.
Madrileko tren geltokira joan ziren Zaragozara joateko. Txartela hartu zuten eta trenean sartu ziren. Bidai luzea izan zen. Baina, azkenean ailegatu ziren. Zaragozara gauez iritsi ziren eta han gaua pasa zuten. Hurrengo egunean txartela bat hartu zuten Bilbora joateko. Bilbon ontzi bat hartu zuten Londresera bidaia 7 egunekoa zen. 7 egun luze ura eta ura ikusten. Ontzia oso dotorea zen jende aberatserako. Han zeuden Bilboko alkatea, Iruñako alkatea…
Azkenean Londresera ailegatu ziren. Hiri oso handia eta iskanbilatsua zen. Hotel dotore batean ezarri ziren. Hotel hori ‘ LONDON PALACE’ deitzen zen. Han 2 egun pasa zituzten, eta hiri zoragarri hura ikusi zuten.
Ezin zuten denbora asko geratu Londresen , jende asko zegoelako altxor horren bila. Portura joan eta Washingtonera joaten zen itsasontzirako txartelak hartu zituzten. Itsasontzia hurrengo egunean ateratzen zen. Horregatik hotelera bueltatu ziren, Londresi azkeneko agurra eman eta hurrengo egunean itsasoratu ziren. Bidaia oso luzea eta nekagarria zen, 20 egunekoak. Oso gela dotore eta polita batean ezarri ziren. Azkenean Washingtonera ailegatu ziren. Han hotel handi, dotore eta garbi batean geratu ziren.
Hurrengo egunean tren geltokira joan ziren eta han bi txartel atera zituzten. Trena “ Pacific Express” deitzen zen. Altxorra Oregon estatuan zegoen Amerikako Ipar Mendebaldean. Horretarako hainbat estatu zeharkatu behar zituzten Colorado, Carolina, Tenesse eta Texas
Trena ateratzera zihoan. Werrich jaunak eserlekuan eserita zegoen Anarekin. Bidai oso luze eta nekagarria egin zuten: egun bat Washingtonetik Virginia Cityra joateko; 3 egun Virginia Citytik Houstonera joateko; 2 egun Houstonetik Fort Amerikara joateko; 5 egun Fort Amerikatik Silver Cityra joateko eta azkenean … Oregonera ailegatu ziren. Han Portland hirian ezarri ziren. Ana maletak igotzen zituen bitartean, Werrich jauna zerbitzariarekin hitz egiten hasi zen:
- Kaixo jauna. Madriletik nator altxor famatu honen atzetik. Arkeologoa nahiz.- esan zuen Werrich jauna.
- Jajaja.- egin zuen barre zerbitzariak. – Hemen ez dago altxorrik, gezurtiak baizik. Altxor hori Kanadaren dago.
- Nola?.- esan zuen harriduraz Werrich jaunak. Ezer esan gabe Anari deitu eta korrika joan ziren Kanadara joaten zen trenera hartzeko.
Bidaia oso lasai zebilen indioak eraso baino lehen, baina azkar uxatu zituzten. Azkenean hirira ailegatu ziren. Hotel batean geratu ziren deskantsatzeko. Mendi altu bat eskalatu behar zuten altxorrera ailegatzeko.
Hurrengo egunean oso goiz esnatu ziren eta mendia eskalatzen hasi ziren. Azkenean gora igo eta altxorra hartu zuten. Bat – batean mendia erortzen hasi zen azkar jaitsi ziren . Azkenean altxorra zuten.
Werrich jauna Madrilera bueltatu zen 45.0000000 eurokin. Bere klubeko lagunek ongi etorria eman zioten amorruz beteta. Etxera joan ziren. Han gauza guztiak utzi zituzten. Ana eta Werrich jauna maitemindu ziren eta ezkondu egin ziren. Urte batzuk geroago 3 seme izan zituzten eta oso zoriontsu bizi izan ziren.
Aitor cabodevilla
Nola bueltatu Txinara?
Orain dela urte asko, Txinako hiriburuan,Tokion,enperadorearen jauregian enperadorea eta ber familia bizi ziren. Enperadorea Chao Ting zuen izena eta orain problema larri batean zegoen.Txinako 5 gerra astera zihoan. Bi seme alaba zituen.Tioko eta Satoko. Satoko 20 urteko neska eder bat zen,oso ausarta eta abenturazalea zen,baina araknidoak beldurra ikaragarria ematen zioten.Ezpata oso ongi erabiltzen zuen.Asko maitatzen zuen Txina eta denetarik ematen zuen Txinagatik.Tioko 16 urteko mutil ausart bat zen eta gauzak oso garbi zituen.Norbaitek laguntza behar bazuen, berak laguntzen zion. Nazka zien intsektu gehienei eta horregatik oso gutxitan joaten zen basora.
Egun batean, bazkal orduan bere aita oso berandu iristen zen zerbait gertatu ote zitzaion?
Hori beraiek ez zekiten,baina ez zeuden oso urduri,seguruenik gerrarekin zerbait gertatu zen.Iritsi zenean ez zuen bazkaltzeko gogorik eta Tiokok galdetu zion:
-Gau oso arraro zaude. Zer gertatzen zaizu?
-Txina arriskuan dago -erantzun zuen bere aitak. Oso soldadu gutxi daude eta uste dut gizon guztiei deitu beharko diegula,honetatik irten nahi badugu. Familia bakoitzetik gizon bat gerrara joan beharko da. Gure familiatik zu joan beharko zara Tioko.
-Baina ni ezin nahiz joan,eta zerbait gertatzen bazait? Ezin dira beste familia batetik bi gizon joan?
-Ez-esan zuen beraien aitak- gainera zure osabarekin joango zara.
-Eta nirekin - esan zuen Satokok- Txinagatik edozer gauza egingo nuke baita gerrara joan ere.
-Baina zu ezin zara joan emakumea zarelako.
-Nola? emakumea naizelako ezin nahiz gerrara joan?Emakumeak askorako balio dute eta nik hori frogatuko dut.
-Ba orduan biak joango zarete gerrara.
Tioko eta Satoko gerrara joan behar zutela garbi zegoen eta gau horretan ezin zuten lorik egin. Bere osabarekin joan behar ziren eta horrek gutxienez zertxobait lasaitzen zien. Satokok Tioko lasaitzen saiatzen zen.Bazekien zaila izan behar zela gerra horretatik bueltatzea,bizirik noski.
Goizean bere osaba Tinkaro beraien atearen aurrean zegoen .Kanpamenduan egon behar ziren Mongoliar armada harresia pasatzen lortzen bazuen beraiek gelditzeko.Horra iristea egun batzuk kostatuko zitzaien baina azkar joan behar ziren,badaezpada mongoliar armada beraiek baino azkarrago joaten zen. Kanpamendura lau egun pasatu eta gero iritsi ziren eta horra iristean bakarrik itxaron behar zuten. Tioko oso urduri zegoen, ez zen inoiz gerran egon eta ez zuen bueltatu nahi. Goiz batean oso goiz esnatu ziren. Txinako beste armada baten mezularia iritsi zen. Mongoliar armada Txinako harresiaren gertu zeuden,kilometro batzuetara. Beraiek harresira joan behar ziren han oso jende gutxi zegoelako. Bidean zeuden. Urduritasuna soldadu guztietan zegoen,ausartenetan ere.Beraien osabak ere urduritasun aurpegia zuen.
Harresira iristen zeudenean sua ikusi zuten baina ez Mongoliarrek sortutakoa, Txinatarrek sortutakoa baizik. Mongoliarrak oso gertu zeuden, ia ia ikusten zituzten. Jende asko ziren oso itsusiak, denak bizardunak, ile luzea eta latzarekin,kolore ilunetakoa. Itxuraz beldurra ematen zuten lodiak ziren eta denak ezpatak edo mazoak zeramaten eskuetan. Beraien armadak soldadu gehien zituena zen,eta bi taldeetan banatu behar izan ziren. Batzuk harresira igo ziren eta besteak behean geratu ziren.Tioko eta satoko behean geratu ziren baina harresietakoei laguntzen zieten. Bat-batean, hogei taldeko armada Mongoliar bat harresia pasatzean lortu zuen, soka eta tiroei esker. Bere kanpamendura zihoazen eta Tioko denda batean sartu zen eta hil behar zuela pentsatzen lokartu egin zen,gutxiago sentituko zuela uste zuelako. Satoko berriz kanpora irten zen,borrokatzera bere ezpata eskuan zuela. Mongoliar baten aurka borrokatzen hari zen eta orduan beste batek mazorekin buruan eman zion.Satoko konortea galdu zuen.
Egun bat eta gero,Satoko bat-batean esnatu zen zutik jarri eta besoa luzatu zuen,ezpatarekin norbaiti emateko asmoekin. Bere arropak arraroak eta itsusiak ziren. Mongoliar bandera zuten toki guztietatik. Orduan Tiokoz ohartu zen bere ondoan etzanda zegoen. Ez zekien ongi zegoen ala ez eta besoekin gorputzaren goiko partea hartu eta indarrarekin astindu zuen. Tioko begiak ireki zituen eta kostata baino altxatu zen.Orduan, bere arropak ikusi eta Satokorenak ikusi zituen.Berean Mongoliar banderak zeuden eta Satokorenean ere,baina berak ikatzez estalita zeuden. Ez zekiten non zeuden eta ez zuten zerua ikusten.Baso batean zeuden baino non zegoen basoa?
Nork erantzun ote zien?
Hor inor ez zegoela uste zutenean,Txakur baten zaunkak entzun zituzten. Korrika entzuten ziren tokira joan eta hosto erraldoi batzuk baztertzean oso txakur arraroak ikusi zituzten.Hamar bat ziren eta Kristalezkoak ziren, oso kristal arraroaz gainera.Ez zen txakurraren barruan zegoena ikusten.Orduan Tioko eta Satoko hitz egiten hasi ziren.Nola bueltatu oteko ziren Txinara?Inork aurkituko ote zituen?
Bazirudien txakurrek ez zietela entzuten baina kristalezkoak zirenez ber belarriak fin-finak ziren eta dena entzuten zuten. Orduan Txinako harresira joan nahi zutenean entzun zutenean korrika hasi ziren.Anai-arrebak korrika hasi ziren,beraien atzetik.Orduan zuhaitz batzuen atzetik inoiz ikusitakoa ikusi zuten.Marmolezko zaldi bat ikusi zuten,eta ber ileak oso tira finez eginda zeuden, marmolezkoak. Zaldiaren gainean igo ziren. Zaldia txakurren atzetik korrika hasi zen eta harresira hurbiltzen joaten zirenean jendearekin topatzen asten ziren.Denek aurpegi txarrekin begiratzen zizkieten eta batzuk ere oihuak egiten zizkieten,normala zen,ez zuten horrelakorik inoiz ikusi. Harresiaren ondoan zeuden, orain bakarrik harresira igo eta Txinara bueltatzea falta zen eta salbu izango ziren.
KARTOIZKO PEPINOA
Duela bi urte Perun, kartoizko pepino bat jaio zen. Pepinoa Karpepi deitzen zen eta oso polita, jatorra eta alaia zen. Ile horia zeukan eta oso ausarta zen. Bere etxera norbait deitzen zuenean beti berak irekitzen zuen atea eta orain 2 urte ditu bakarrik. Peruren hiriburua, Lima, zoragarria iruditzen zitzaion eta hiriko jende guztiari baita ere izugarrizko hiria iruditzen zitzaion Lima.
Karpepiren etxera pertsona bat deitu zuen eta berak atea ireki zuen eta pertsona hori esan zion:
-Museo bateko gidaria naiz eta zurekin hitz egin nahi dut.
-Noski, sartu, zer nahi duzu?-galdetu zuen Karpepik.
-Zu jaio zinenean egunkari guztietan atera zen zure jaiotzaren eguna: “benetazko pepino bat jaio da Liman.” Orduan periodista guztiak zu bilatzen hasi ziren eta orain hemen didazu proposamen batekin.
-Ze proposamen?
-Gure museora etortzea jende guztia zu ezagutzeko. Ondo iruditzen zaizu?
-Ba…… Ez dakit baina bihar zure museotik pasatuko naiz hitz egiteko, ados?
-Bai. Beno orduan bihar arte.
Hurrengo eguna iritsi zenean, Karpepi bere amari proposamena esan eta bere amari ondo iruditu zitzaion. Orduan Karpepi, oso azkar jantzi eta museora joan zen. Museoan sartu eta museoa zaintzen ari zenari Juan Jose izeneko pertsona batez galdetu zion. Honek ez zegoela esan zion. Hemendik 20 minutura etorriko zela. Karpepiri oso arraroa iruditu zitzaion ordu horretan Juan Joserekin gelditu zuelako, baina 20 minutu geroxeago bueltatuko zela erabaki zuen. Etxera bueltatu zen eta gertatutakoa bere amari kontatu zion. Bat-batean txirrina entzun zen eta karpepi atea ireki zuen. Juan Jose zen eta zera esan zion:
- Barkatu baina museotik atera naiz zuregana oso azkar etortzeko. Oraintxe etorri behar zara museora.
- Zergatik?
- Zure bizileku berrira moldatzeko.
- Aaaaa ba orain joanen naiz. Arropa hartu nahi dut eta.
- Ondo da beheko atearen ondoan itxoiten dizut museora joateko.
Karpepik dena oso azkar prestatu zuen eta kotxera joan zen oso azkar. Museora iritsi eta bere bizileku berrian sartu zioten. Han oso pozik zegoen goizez baina gauez beldur asko zuen, zarata izugarriak entzuten zirelako.
Hurrengo goizean, periodista guztiak Karpepi ikustera joan ziren eta egunkari guztietan atera zen. Bere amak hori ikusi zuenean museora joan zen eta Karpepi ikusi zuenean hauxe esan zion Juan Joseri:
-Oraintxe bertan nahi dut Karpepi etxera eraman. Hemen oso gaizki tratatzen diezue eta pertsona bat da.
Juan Jose eramateko aukera eman zion eta 2 minututan museotik atera ziren biak.
Karpepik ez zuen museo horretan gehiago egon nahi eta bere amari eskerrak eman zizkion.Hurrengo eguna iritsi zenean biak oso pozik jaiki ziren eta etxeko gauza guztiak egin ondoren oso pozik joan ziren kaletik paseo bat ematera.
Itziar Gracia
Bazen behin, Besti izeneko katu txiki-txiki bat. Kubako herrixka batean bizi zen, eta bi anai-arreba zituen. Beraiekin oso zoriontsu bizi zen. Bere anai-arrebak beste katu bezalakoak ziren baino bera txikiena zenez kartoizkoa atera zen. Bere anaia, Sor izenekoa, oso humoretsua zen eta bere arreba, Kan izenekoa, oso polita eta zoriontsua zen. Besti hirutik arraroena zen. Oso itsusia eta zozoa zen. Baina etxean hirurak oso zoriontsu bizi ziren, egunero ibaira joaten ziren jolastera.
Egun batean, Sor eta Kan Bestiri sekretu bat esan zioten. Bere ama ez zuen berarekin egon nahi eta gaur bertan etxetik joatea esan behar ziola.Baina ez zekien zer egin. Bakarrik osaba bat zeukan eta Besti ez zekien bere aita ezta non bizi zen. Bat-batean idei on bat bururatu zitzaion. Bere osabaren, Gariren, etxera ibiltzen joatea pentsatu zuen. Han zegoelarik, bere osabak seguru bere aita non zegoela jakingo zuen eta bera bilatzera joan behar zen.
Bestiri esaterakoan maleta prestatu eta bere osabaren etxera abiatu zen. Herri txiki batean bizi zen baina oso urrun zegoen. Pare bat ordu iraun zuen herri horretaraino joateko. Bidean bakarrik joaten zen, batzuetan pertsona bat edo beste bere albotik pasatzen zen baina ez zioten ezta begiratzen ere ez. Ikusezina balitz bezala.Bestik oso triste zegoen, ez zuen ezta imajinatzen ere ez bere amak hori egin behar ziola.Bi ordu pasa eta ondoren Sariren etxea ikusi eta korrika egiten hasi zen.Etxea oso zaharra zegoen eta gainera momentu horretan bere osaba Gari ez zegoen etxean. Beno baina etxearen atea irekita zegoenez sartu eta lehenengo egin zuena zerbait jatera joan eta gero telebista ikustera joan. Ordu bat baino gutxiago pasa eta gero Gari Bestiri ikusi eta muxuak ematen hasi zion.Gari bazekien Besti bere etxera joan behar zela Sor eta Kan deitu zutelako.Ez zion ezta galdetu ere egin gai horretaz, bera dena bazekien eta.Biak etxean oso ongi bizi ziren.Gari oso zaharra zegoen, 81 urte zeuzkan.Gari oso goiz esnatzen zen egunero eta bat-batean oso gaizki jartzen hasi zen eta Besti ez zenez konturatu hil zen.
Besti hau pentsatzen hasi zen: eta… non demontre joango naiz bizitzera?Orain egunero bakarrik egongo naiz, ez dut ezta lagunik izango…gainera herri honetan berria naizenez ez dit inork ezagutzen ezta nik beraiei. Ez dut ezta herria ezagutzen, zer egingo dut?Besti pentsatzen hasi zen.Ideia bat zeukan baina ez zen oso ona.Kalean lo egin eta umezurztegi bat topatzen zuenean han geratuko zen.Bera bazekien herri horretan bat bazegoela.
Ibiltzen hasi zen eta bidetik zebilean argazkiak ateratzen joaten zen. Bat-batean etxe arraro bat zegoen eta ez zekienez zer zen sartu egin zen. Galdetu eta… ene ze zortea!! umezurztegi bat zen. Berak hortxe bertan geratu eta bakarrik itxoitea geratzen zitzaion. Lau egun pasa eta ondoren emakume bat mutil bat hartzeko nahian etorri zen.Bestiri hartu zion, oso zoriontsu jarri zen.
Emakume hori Koli zuen izena eta txalet batean bizi zen.Oso ondo bizi zen, lorategi handi bat zeukan eta berarekin baita ere txakur bat bizi zen.Inoiz ez zuen izan hartxo bat eta ilusio asko egiten zitzaionez, umezurtegi batera joatea erabaki zuen.Biok eta txakurra oso ongi moldatzen ziren baina arazo larri bat zeukaten.
Koli oso emakume zaharra zen eta txakurrak enfermetate larri bat zeukan.Biak hilko zirenean, Bestik norekin geratuko ote zen?Hil baino lehenago zerbait pentsatuko zuen. Hilabete bat pasa eta ondoren hau pentsatu zuen: ni txaleta utziko diot eta dirutxo bat ere eta handia egiten den arte hor egongo da. Bestiri oso idei ona iruditu zitzaion.
Azkenean horretan geratu ziren eta... bi hilabete barru, Koli hil egin zen.Bestik txakurrari txakurtegi batera eraman zion eta azkenean txalet handi batean bizi eta diruarekin poltsikoan oso zoriontsu bizi zen. Handia egin zenean nobia batekin eta beste txakur batekin primeran bizi zen.
DANTZAN
Orain dela urte batzuk, Italian elkartu ginen eskola batean, talde dantza bat antolatzeko eta ehun pertsonetatik, lau hartu behar zuten.Hotel batean egon ginen egun eta gau neska-mutil eskorekin, egun osoak dantzatzen eta jendea ezagutzen.
Gu:Kenya (Afrikakoa), Vanessa(Brazilekoa), Mirezza(Cubakoa) eta Aisha(Arabiakoa) deitzen gara.Munduko leku desberdinetakoak gara, eta Italian elkartu ginen dantza eskolan.Bost urte daramagu gure taldean eta oso dantzazaleak gara.
Gure arazoa eskolan lau bakarrik hartuko zituztela zen.Lagun asko galdu behar genituen eta gu laurok:Kenya, Vanessa, Mirezza eta Aisha,lagun hoberenak ginenez, batera egon nahi ginen.
Azkenean, epai mailakoek eztabaidatu ondoren, eguna iritsi zen.Denok urduri geunden eta ezenak esaten hasi ziren:
-Asko kostatu zaigu, eta oso ongi eztabaidatu ondoren hau da gure iritsia:eskolan sartu behar direnak:Kenya, Vanessa, Mirezza eta Aisha dira!
Oso pozik jarri ginen hori entzutean.Laurak elkar egon behar ginen.Beste lagunei agurtu ondoren, gure kamerinoetara hoan ginen.
Han dena oso polita zen;kolorezko bonbilak, jantzi dotoreak, margoak etb.
Lehenengo egunean, laurok oso pozik geunden, batera eta geure ametsetako eskolan geundelako.
Abestiak oso politak ziren eta dantzak era askotakoak.
Lau dantza egin genituen:gure lehenengo dantza Arabiakoa zen.Aisha bikain dantzatu egiten zuen eta arropak oso politak ziren.
Bigarren dantza Afrikarra zen.Normala denez, Kenya oso ongi dantzatu zuen eta arropak oso politak ziren.
Hirugarrena Cubakoa eta Mirezza erakutsi zigun obetzen eta oso polita geratu zitzaigun.
Eta azkenekoa, Brazilekoa izan zin.Asko gustatu zitzaigun jantziak eta Vanessa oso ongi dantzatu zuen.
Dena oso ongi ateratzen hari zitzaigun eta eskolatik atera ginenean, laurok talde dantza bat egitea eta mundu osotik erakustea aukeratu genuen.
Gure planekin hasi ginenean, gurekin eskolara sartu nahi zuen neska(Terese)batekin elkartu eta gure taldearen berri eman genion. Berak aurpegi txar batekin begiratu zigun.
Egunak pasa ziren eta Terese gure kamerinoetara etorri eta gauzak apurtzen, zikintzen etb. Hasi zen egiren eta guk oso furiosoak harri ginen, gure lehenengo eguna zelako gure dantzak jendeari erakusteko.Gure laguntzaileei deitu eta kanpora bota zioten.
Dena oso ongi atera zitzaigun eta orain, oso famatuak gara eta irabazten dugun diruaren parte handi bat, pobreei ematen diegu eta dantza eskola bar egin dugu eta oso ongi gaude laurak elkar.
IRIS GERLARIA
Bazen behin, Iris izeneko neskatila eder bat. Oso pozik bizi zen, baina, batzuetan oso triste zegoen bere bizitzako egoera ez zelako bera nahi zuen bezala. Bere familiari dirua falta zitzaion. Beste batzuetan ez zien jateko dirua iristen. Italiako hiri polit batean bizi ziren, Erroman hain zuzen ere. Bere etxean lau pertsona bizi ziren: ama, Yanira izenekoa. Oso alaia zen; aita, Herodoto izenekoa. Oso humore txarra zeukan, baina ez zen gaiztoa; bere arreba txikia, Padme izenekoa. Oso argia eta polita zen. Baita ere, txakur txiki eta bizkor bat zuten, thari izenekoa. Marroia zen.
Bi urte igaro ondoren Iris 17 urte zituen jadanik. Lehen esan dudan bezala, ez zuten dirua behar bezala bizitzeko. Neskatilak lanbide bat bilatzea erabaki zuen familiako egoera konpontzeko. Hilabete bat egon zen lana bilatzen baina ez zuen ezer aurkitzen neska zelako eta denbora haietan neskek ez zuten orain guk dugun berdina. Ezin zuten mutilek egiten duten guztia egin. Orduan lana bilatzearena oso gogorra egin zitzaion. Oso nekatuta zegoen eta ideia ikaragarri bat izan zuen. Dirua behar zuenez, ejertzitoan sartzea erabaki zuen baina neska zenez ezin zen sartu. Mutila balitz bezala sartuko zen ejertzitoan. Herriko lagun bati laguntza eskatzera joan zen. Gizona izateko hain zuzen ere. Orduan galdetu zion Irisek:
-Kaixo! Laguntza eskatzera natorkizu. Nola bihurtu naiteke gizon?
-Nola???-esan zion lagunak.
Orduan Irisek dena kontatu zion.
-Ja, ja, ja!!!! Ze nolako ideiak dituzun! Lehenengo, arropaz aldatu behar zara, ondoren…
Bi ordu geroago…
-Oso ondo, ikaragarria! Gero eta hobeto maneiatzen duzu ezpata, zaldi eta guzti!
-Aaaaaaa!!! Eskerrak ez zela metalezkoa, eskuan eman didazu eta! Nik uste dut prest zaudela jadanik. Gauza bat hazten zitzaidan! Izena aldatu behar duzu, mm….. Irisio! Bai, hori da!
Ejertzitoko jenerala Iris ikusi eta oso ona eta trebea zela aztertzean, bere ejertzitoaren barruan sartu zuen.
-Irisio jauna?-esan zuen jenerala.
-Bai nagusi?
-Zu zeu izanen zara ejertzito-burua, oso prestatuta zaude eta.-erantzun zion. Aste bat geroago…
-“A la carga!!!” Grekoei garaitu behar diegu!
Guda hasi zen. Bi ejertzitoak korrika hasi ziren eta bat-batean… “pum!!” talka egin zuten bata bestearen kontra. Odol gorria ateratzen hasi zen leku guztietatik. Jende gutxi geratu zen bizirik. Iris gutxigatik bizirik geratu zen. Ehulek, ejertzitoko mutil azkar eta adoretsua, bizitza salbatu zion, horregatik Irisek gustuko zuen mutil hori. Iris bizirik zegoen, eta bere ejertzitoko beste bi gizon, jenerala eta Ehul. Grekoen ejertzitoko inor ez zen geratzen. Italiarrak guda irabazi zuten. Iris etxera bueltatu zen. Bere gurasoak oso kezkatuak zeuden, horregatik oso zalaparta handia bota zioten ez zielako ezer esan. Hil ahal zen eta gauza ohiek. Baina oraindik ez zien hoberena kontatu. Dirua irabazi zuen eta beraien egoera askoz ere hobeagoa izan behar zen. Bi urte geroago, Irisek bere maitearekin ezkondu zen eta familia txiki eta eder bat osatu zuen.
Irisek 32 urte zituen jadanik eta orduan gutun bat iritsi zitzaion etxera, hau esanez:
“Iris jauna. Gutun hau bidaltzen dizut zu hauxe jakiteko. Ejertzitoko partaide bat, zu emakumea zarela ikusi du eta demostratu ere bai. Bizirik jarraitu nahi baduzu proba txiki bat pasa beharko duzu. Gladiadore batekin borrokatu beharko zara eta bizirik ateratzen baldin bazara bizirik jarraituko zara. Erromako koliseoan da gudaren tokia. Erromako jende guztia egon behar da guda hori ikusten, baita zure familia ere, gurasoak, semeak, senarra... Guda ekainaren 23an izanen da. Denbora duzu prestatzeko edo zure familiaz agurtzeko. Ondo bizi.
Hurren arte. EPAILEA- Jusep Armenius”
Iris oso kezkatuta geratu zen eta familia guztiari kontatu zion. Denak oso triste jarri ziren eta gehienak negarrez, umeak ezik, oso txikiak zirenez ez zuten oso ondo ulertzen zer gertatzen ari zen. Geratzen zen denbora bere familiarekin igaro zuen. Baina ere, gladiadorea garaitzeko entrenatzen. Iritsi zen eguna. Jende pila bat zegoen koliseoan. Iris oso urduri zegoen. Ez zegoen batere ziur egiten ari zenaz. Baina ez bazuen egiten hilko zen. Iritsi zen garaitzeko ordua. Guda hasi zen. Jende guztia oihuka zegoen. Oso urduri zegoen Iris. Baita bere familia.
Azkenean, Irisek gladiadorea garaitzea lortu zuen. Bere familia oso pozik zegoen bere neska maitea ez zen hilko. Hortik aurrera, oso pozik biziko ziren. Hori uste zuten behintzat Irisek ez zuelako ezer txarrik egin. Dirua lortu zuen bera nahi zuen bezala eta bere txikiko ametsa lortu zuen; bere familia ondo eta pozik bizitzea.
Paula-
HASIERAKO EGOERA:
Bazen behin pinguino hozbera bat. Pakito deitzen zen eta Antartidan bizi zen bere familiarekin. Oso hozbera zenez, ezin zuen jasan bertan egiten zuen hotz hura. –40 gradu egitera iritsi zitekeen batzuetan. Zuek galdetuko zarete, nola bizi zitekeen animali gaixoa. Ba... sinestezina da, baina, hotza ez pasatzeko beti mugimenduan egon behar zuen. Horregatik, oso kirolari ona bihurtu zen eta lasterketak egiten zituztenean bera zen irabazlea beti. Hala eta guztiz ere handik alde egin nahi zuen, toki beroago batera.
- ARAZOA:
Antartidan, hilabete guztietan, zeru estalita hasten zen eguna. Batzuetan bestetan baino gehiago, segun zein hilabete zen. Horregatik pinguinoa are tristeago jartzen zen. Orduan gero eta handik joateko gogo handiagoa zeukan.
- EKINTZA:
Pakito esfortzatzen zen lagunak egiteaz, baina ez zuen ezer lortzen. Beste pinguinoak ez ziren beraren berdinak, hotzetara ohituak zeuden eta ezin zuten beroan bizi. Horregatik Pakito baztertzen zuten eta horrelakoak esaten zituzten: “joan zaitez oihanera pinguino hozbera” edota “atletismora apuntatu eta guri bakean utzi”.
- ONDORIOA:
Beraz, Pakito gaixoa beti bakarrik eta hotzez zegoen. Egun onagoa egiten zuenean hobeto sentitzen zen. Baina hori ez zen askotan gertatzen. Horregatik, normalki, egun guztia etxean ongi jantzita edo korrika egiten, ematen zuen.
- BEHIN – BEHINIKO OREKA:
Pakito ezer egin ahal zuenez, besoak gurutzatuta geratu behar zen. Bere familiak ere ez zion kasu gehiegirik egiten eta normalean esaten zioten:“ez zaitez kezkatu egunen batean hemen egoten ohituko zara eta ez dituzu arazo gehiagorik izanen”.
- ARAZOA:
Egun eguzkitsu gutxienetariko batean, Pakitori idei bat bururatu zitzaion. Zergatik ez zuen handik urrutiago zegoen leku beroago batera alde egiten? Momentu horretan oso pozik sentitu zen beretaz. Baina idei hura alde onak eta alde txarrak zituen. Alde batetik, joango zen lekuan ez zuen hotz gehiagorik pasako eta suerte ona izanez gero lagunak egingo zituen. Bestetik, ez zuen bere familia hor utzi nahi. Pakitori kasu handirik ez zioten egiten, baina hala ere berak asko maite zituen.
- EKINTZAK:
Azkenean, hortik joatea erabaki zuen. Bere familia pena handiz agurtuz, habiatu zen. Pakitok ez zekien oso ongi nora joan behar zen. Bat-batean bere enemigoak esaten ziotena burura etorri zitzaion: “joan zaitez oihanera pinguino hozbera”. Horregatik Amazonasera joatea pentsatu zuen, zeren bertan Pakitok behar zuen beroa zegoen. Egun asko eman zituen bidai luze eta nekagarri hartan.
- ONDORIOA:
Arratsalde eguzkitsu batean, Pakito Amazonasera iritsi zen. Iritsi bezain pronto gaua pasatzeko leku egoki bat bilatu zuen. Azkenean, ibai baten ondoko zuhaitz baten azpian geratu zen. Hurrengo goizean, esnatu zenean, ez zekien non zegoen. Begirada batzuk egin ondoren lekua ezagutu zuen: Azkenean leku bero batean zegoen! Lagunak egitea aproposa zela pentsatu zuen. Horrela leku hori erakutsi egingo zion.
- AMAIERAKO EGOERA:
Lagun asko egin zituen: tximino jauna, tukana, kameleoia eta panda andrea.
Baita ere familia bat aurkitu zuen, krokodilo familia baten anai handi bezala. Ez ziren bera bezalakoak, baina hori ez zuen inporta. Inporta zena zen, krokodiloak oso gustura zeudela partaide berriarekin eta baita ere Pakito familia berri horrekin.
Bainutik ateratzean nire amaren hots baikorra entzun nuen: Eneko , korri,badakizu Ruben hartu behar dugula, eta gero safari dibertigarri horretara joan behar garela.
-Banoa…-erantzun nuen hots trufariarekin.
Safarian geundela, denak pozik eta kantari olatu ikaragarria agertu zen. Denak oihu egiten zuten, ni ordea ezin nuen ezta mugitu begiratzean olatu harrigarria. Bat-batean gure gainera etorri zen abisatu gabe. -Ruben esnatu!-Oihu egin nion.
- Zer gertatu da!- Ezan zuen kezkatuta.
Ez dakit ziur, baina uste dut ontzitik erori garela, eta irla batean gaudela, eta ere basamortu lehor batean. Egun ohietan magiari esker iraun zuten, baina magia harrigarria asko nekatzen zuenez, egun batean nekatuta konortea galdu zuten. Egun batean kontatu dudanez ezin zuten gehiago, eta erori ziren oso nekatuta zeudelako eta beroagatik. Hurrengo egunean Eneko etxe arraro batean esnatu zen, ez zekien zergatik zegoen hor, baina gutxienez bazekien bizirik zegoela.
Emakume bat sartu zen logela txikira, eta Ruben eta niri esnatuta ikustean, ezusteko bat harrapatu zuen, baina berehala magiaren bidez janaria eman zigun. Non geundela galdetu nuen, eta ezan zigun Hiri Nagusian geundela, eta bere murailetan agertu ginela. Ruben galdetu zuen nola ateratzen zela hortik, ura azpian zaudelako, eta irla lurrazalera joateko dragoia hil behar zutela.
Dena hori kontatu eta gero, hau ezan genuen: gu hilko dugu dragoia gure magiarekin. Emakumea ez zuen ezer ezan, baina kontuz joateko ezan zigun. Biok dragoiaren bila joan ginen, gure magiarekin hiltzeko prest. Dragoia aurkitzean, bere magia indartsuena eta hilgarriena erabili zuten, beraien makila magikoa zoragarria erabilita.
Azkenean dragoi handia eta gorria hil zuten, eta konturatu gabe irla txikia lurrazalera atera zen, beraren edertasuna eta handitasuna erakutsiz. Hor zegoen safaria beraiei bilatzen. Denak susto handia eraman zuten irla ikusgarria ikustean.
Horren ondorioz mapak aldatu ziren, mundua ezagutu zuen aztien eta sorginen sekretua, eta gainera bi lagunak eta beraien familiak zoriontsu bizi ziren magiari esker, zeren horrela ia nahi duzuna lor al zuten.
Asier 15 urteko mutiko bat zen. Beti bezala, bere amari esaten zion ea nolako a zen eta egun batean Txinara joatea. Bere amak beti esaten zion oso polita zela, bi metro baino gehiago neurtuko zuela eta oso buruhandi zela. Beti ohetik jaikitze zenean beti berdina esaten ziolako. Asier beti oso goiz joaten zen etxetik bere lagunekin egoteko eta gauzak planeatzen zituzten gero errege potolo hori hiltzeko.
Egun batean oso goiz joan zen etxetik bere lagun milarekin egoteko.Asier ez zen ailegatzen eta bere ama oso triste zegoen.Amak ez zekin zer egin eta oso -oso triste zegoen eta korri-korrika joan zen telefonora bere senarrarekin Anton hitz egiteko.
—Anton, ikusi al duzu Asier kaletik?
—Ez, ez dut ikusi, baina seguroski bi ordu barru edo horrela joango dela zure etxera.
— Anton, asko maite zaitut, orain askoz ere hobeto nago agur.
Asierrek 2 jaguar lapurtu zituen eta tuneatu zituen gehiago korrikatzeko eta poliziatik ihes egiteko.Asier ez zen konturatu 2 autoak mikrotxip bat zutela polizia ikusteko non zeuden. Asierri idei bat iruditu zitzaion ”beste pertsona batekin karrera bat egitea eta irabazten zuena bere automobila irabazten zuen.”Asierrek automobila irabazi zuen eta joan zen bizi-bizia(120millas/orduko) baina poliziak ikusi zioten oso azker zigoala eta atzetik joan ziren bere bila, baina alferrik oso azkar zihoan. Bat-batean Asier derrape handi bat egin zuen,hor bazegoen kloroformo denda bat, baina bakarra, oso garestia zela eta ez zuen dirurik.Joan zen korrika banku batera, pistola atera eta… ppppiiiiiiiinnnnnn pppppaaaaaaannn diru mordoia eraman eta azkar-azkar joan zen dendara kloroformoa erostera. Ia denda osoa erosi zuen etaautomobilaren kapotan sartu zuen kloroformoa.Ailegatzendenean erregearen gaztelura, sartzen dira ezkutatutak, baina hor bazegoen zaintzaile bat eta gainera oso –oso atentu.Asier erregea hartu eta automobilara eraman eta bat- batean haire-korronte bat oso handia etorri eta kotsea bolkatu eta kloroformo guztia lurrera erori eta horko jende guztia lo.
Asierrek tren bat hartu eta korri korrika joan zen bere amaren etxera eta esan zion ez zuela hau gehiago egingo eta Txinara joatea oporrez eta joaten dira.
Asier oso pozik jartzen da Txinara ailegatzen direnean eta montatzen da Txinako parke atrakzio guztietan eta gainera eta gaitera txokolate pila erosten du
ASIER
Orain dela urte batzuk, galtzerdien munduko hiri handi batean galtzerdi famatu bat bizi zen.Galtzerdi hori galtzerdi guztien inbidia zen,kristalezkoa zelako.Modako aldizkari guztietan ateratzen zen, eta pasagune famatuetan posatzen zuen.
Oso bizitza estresagarria zeukan.Famatua izateak bere alde txarrak zituen:ez zituen lagunik.Bera ez zen oso zoriontsua, baina ez zekien zergatik zen.Ez zen konturatzen lagunen falta sumatzen zuela.
Behin, kalera irten zen eta galtzerdi asko beren lagunekin jolasten ikusi zituen.Orduan bere buruan burutapen bat agertu zitzaion:zer ziren lagunak?Inoiz ez zuen izan horretarako denborarik.Garaia zen lagunak egiteko.Eta bere buruari esan zion:gaur bertan hasiko naiz jendea laguntzen eta lagunak egiten.Kaletik zihoala, jendea bakarrik autografoak eta argazkiak, baino ez zuten nahi.Gure galtzerdi gaixoak, famatua izateari utzi nahi zuen eta lagunak izan nahi zituen.
Egun batean, bere arropa garestia etxe ondoan zegoen umezurztegira eraman zuen. Arropa haiekin umezurztegiko langileak arropak salduko zituzten eta diru gehiago izango zuten.
Orduan, han lan egiten zuen galtzerdi batekin topo egin zuen.Hitz egiten egon ziren ordu pare batez eta beste egun baterako geratu ziren.
Astean bitan gelditzen ziren eta galtzerdi hori bere lagunak aurkeztu zizkion.Orain zoriontsuago bizi zen, baina oraindik bazegoen bere buruari bueltak eta bueltak ematen zion arazotsoa:famatua zenean oso gaizki portatzen zen jendearekin eta barkamena eskatu nahi zien beraiekin hain gaizki portatzeagatik.
Aste bat barru hiritik aterako zen pertsona oiei pertsonalki barkamena eskatzeko.
Ekainaren egun bero horietako bat zen, ia badakizu, galtza motzak, bisera... Irati, Maite eta Antxon eguzki boteretsu honen azpian zeuden, baina ez amona guzti hauek bezala zapia buruan eta abanikoa eskuan esaten “ze bero egiten duen gaur, ez egun zahar horietan bezala...”
Ez, hiru gazte hauek pozik eta kantari Iruñeko plaza nagusira abiatzen ziren, motxila sorbaldan Bertizeko kanpaldira joateko prest.
Ailegatutakoan, bere lagunak ikusi zituzten dantzan eta mota guztietako jolasetara jolasten ere eta kontu handia izan gabe hiru adiskideak motxila lurrera bota zuten. Beraiek ere besteak bezala jolasten hasi ziren gainerako neska-mutilekin.
Baina autobusa ordua baino lehen iritsi zen alaitasuneko plaza horretara, baina hala ere, haur guztiak garraioaren barruan sartu ziren bere bozkario hura edonori kontagiatuz.
Ibilbidean zehar denak pasatutako guztia kontatzen hari zuten bata besteari igarotako uda zatian.
Bidaiak hiru laurden irauten zuen, dena den, inork ez zuen erlojuari begirada bat botatzen eta horregatik denek espero baino lehen 25 urte inguruko mutil gazte altu eta alaia zegoena oihu bat bota zuen esanez:
- Ailegatu gara!
Hori esatean, Iratik mutilaren aurpegira begiratu zion eta begiak platerak bezala handitu zitzaizkion, hain ederra zen...
Ezinezkoa bazen ere, haur talde hori alaiagoa baino zegoena jarri zen eta denak berogailu handi hartatik korrika eta saltoka atera ziren.
Zazpiak ziren, baina oraindik talde guztia kanpaldia hasteko animo berberekin zeuden. Denak elkarrekin zeudenean, hango monitoreak aurkeztu ziren.4 zeuden, bata Sara zuen izena, bestea Jokin, oso altua zen bat Maider, eta azkena aurkeztu zenean Irati bere printze urdina zela konturatu zen.
Kanpaldiko legeak ezarri ondoren ekipaje guztiak denda kanpaian utzi eta afaltzera abiatu ziren jantokira.
Banketxe zoragarria sabelean edukita, arduradunek egindako suaren inguruan eseri ziren ipuin bat entzuteko asmoz.
“ Duela urte asko Argamenonek Ulisesek eta Aquilesek egurrezko zaldi bat egin zuten Troya hiria konkistatzeko eta...”
Hasi zen Sara kontatzen.Haur guztiak aho irekita zeuden neskari begira.Azkenean istorioak kontatzen zuen hiri hura konkistatzea lortu zutela eta zaldiak sutan amaitu zuela. Kontakizun hau bukatutakoan zaldia agertzen zen irudi bat erakutsi zuen denek ikusteko. Irati nekatuta baino nekatuagoa zegoen, 5 minutu bakarrik utziz gero begiak itxiekin topatuko zenuke. Honengatik lotara hitza esan zutenean Iratik altxatu eta bere ohean inor bezain ondo berehala loak hartu zuen.
Argitu zuen, isiltasunak hartu zuen basoko toki hura, hala ere, Irati esna zegoen eta honengatik, etxe txiki hartatik irtetea erabaki zuen. Zerua oskarbi zegoen bakarrik hegazkinen arrastoak ikusten ziren.Behin aire freskoa arnasten zegoenean, paseo bat ematera abiatu zen.Baso barruan zegoenean belar bustian eseri zen.Eta halako batean zuhaitz bat begiratzen ari zuela idatzita zegoen paper bat ikusi zuten bere begiek.Intrigatuta Irati hurbildu zen eta gauean kontatutako istorioaren marrazkia ikusi zuen bertan.Ez zitzaion batere susmagarria iruditu hala eta guztiz ere, orriari bira ematean mezu bat zegoela konturatu zen.Testua honela esaten zuen:
“Erre erre erre da altxor bat nahi baduzu etorri ia”.Harriturik zegoen baina pozten zen ere, eta... zer gertatuko zen aurkituko balu? Beno hobeto esanda balute bere lagunei esango ziolako ezta? Edo agian ez, horrela berarentzat izango zen fortuna, eta aberatsa izango zen...
Ez hoberena Antxon eta Maiteri komentatzea izango zen eta horrela laguntzarekin kontatuko zuen. Kanpaldiko zarata entzuten zen, hori esna zeudela esan nahi zuen, hobe litzateke berriro bueltatzea bestela... “Txikipark” hara ailegatutakoan bere bi adiskideak korrika hurbildu zitzaizkion galdera mordoak esaten eta Irati ezta bati entzun gabe honela azaldu zien:
- zerbait azaldu behar dizuet
Biak larriko aurpegia ipini zuten eta ahoa ireki baino lehen hitz egiten jarraitu zuen:
- ez da ezer larririk gertatzen baina adi:
Basoan nengoela mezu hau aurkitu dut -Esan zuen pista erakutsiz
-jartzen du hemen nonbait, zerbait garrantzitsua ezkutaturik dagoela.Bilatzeko prest al zaudete?
-Bai –esan zuten biak irribarre handi batekin ahoan.
-dena den ez dakigu ziur benetan zerbait dagoen, hala ere saiatuko gara ez?
- Bai noski baietz!
Eta hiru lagunak gauean bilatzeaz erabaki zuten.
Kanpaldiko lehenengo eguna begi ireki eta itxi batean pasatu zen eta abenturatzaile hauek konturatu zirenerako ohera sartzeko asmoa zuten.Berriro ere ez zen ezta zomorro baten soinua entzuten eta monitoreek lotan zeudela ziurtatu zutenean protagonistak aztamulka beraien lozakuetatik irten ziren kanpora behar zituzten herramientak hartuta.
Zerua iluna zegoen itsas hondoa bezala, hala ere, izarrak, luziernak bazain disdiratsu zeuden.Behin kanpoan egonda baso beltzerantz abiatu ziren.
Zuhaitz handi eta lodi hauen azpian egonda sakabanatu ziren lehen bailen beraien helburua aurkitzeko.10minututan ezerrez aurkituez gero ibai baten ertzean aurkituko ziren.
Beldurra gorputza osoan zehar hedatzen hari zen eta hankak dardarka zituzten.Antxon eta Irati larrituak zeuden baina Maite betidanik oso beldurtia izaten zen eta honelako abentura handia zetozen.Ez zen inolako zaratarik entzuten eta denak oso pentsakor zeuden.
- aaaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!- entzun zen arte.Maiteren ahotsa zen.
Biak ohiua entzun zen tokira larriturik hurbildu ziren, eta Maite txori baten aurrean ikusi zuten.
- zer gertatu da? – Galdetu zuen bietako batek.
- Txori bat txoriiiiiia!!!!!!!!
Bi gazteak farrezka hasi ziren.
Maiteren amets gaiztoenetariko bat, txoria zen, inori baino beldurra gehiago zion.Sustoa pasa zitzaionean Antxon hitz egin zuen:
- zerbait aurkitu duzue?
- Ez- erantzun zuten besteak
- Beno ni bai –baieztatu zuen Maite pieza batzuk erakutsiz
- Baina ez dut uste hori pista bat denik, zu aurkitutakoa egonarriko joku bat da, baina hala ere zu nahi baduzu denbora igarotzeko,eraman.-Azaldu zuen Antxonek
- Beno honena da gainerakoekin bueltatzea –proposatu zuen Maite malkoak begietan izanik.
Eta hori egin zuten.Bidea lehen baino motzagoa egin zitzaien eta dendetara ailegatu orduko, hirurak oheratu ziren.
Amets gaizto bat Maite esnatu zuen.5tak ziren berriro lokartzen saiatu zen emaitzik izan gabe.Pasatutakoan pentsatzen ari zela, Maiteren denbora pasa ikusi zuen eta atalak bata bestearen gainean ezartzen hasi zen.
Ordu bat baino gehiago eman zuen peza horiek ipintzen karratu bat osatu zuen arte.Minutu batzuk muntatua egon ondoren letra inskribatu batzuk ikusi zituen kuboaren gainazaletik.Oso zaila iruditu zitzaion irakurtzeko eta horregatik Antxon eta Irati esnatu zituen.
Caren fernandez
Kortxozko arraina.
Istorio hau 1244. urteko ekainean gertatu zen, Honolulu izeneko uharte txiki batean. Itxaso sakonean arrain familia bat bizi zen. Egun batean Eustakio izeneko arrain bat jaio zen, baina ez zen besteak bazalakoa, kortxozkoa baitzen. Eustakio oso arrain polita zen, bere ezkatak kolore marroixka zeukaten, eta begiak berdeak zituen. Bere anai arrebak denak normalak ziren bera ezik, eta bere gurasoek ez zekiten zergatik.
Txikitan kortxoak ez zuen asko flotatzen baina bederatzi urte pasa ondoren kortxoa flotatzen hasi zen eta itsasoaren gainazalera igo zen. Ez zekien zer egin, ezin zen itsasoan murgildu, eta bere familiak ezin zuen bera zegoen tokira joan, hilko zirelakoz.
Bat-batean euri zaparrada bat hasi zuen eta olatuak oso handiak ziren. Bere azpian zerbait mugitzen ikusi eta beldurra sentitu zuen gorputz osoan zehar, zerbaitek beheraka tiratu zuen, eta gauza biguna bere sabelean kiribilduta sentitu zuen. Itasoko hondarrera iristerakoan olagarro bat zela konturatu zen eta berriro bere familiarekin zegoen. Amak aurkitutako soka batekin arkaitz batera lotu zuen gainazalera ez igotzeko.
Goiz lasai batean, Eustakio sokatik lotuta jaten ari zen baina bat-batean marrazo batek bere hortz handiekin soka moztu zuen eta arraina arazo berberean aurkitu zen. Itsas ertzeraino iritsi zen eta han tximino batek hartu zuen. Tximino horrek kobazulo batera eraman zuen eta haitzulo horretan azti bat bizi zen. Aztiak bazekien Eustakio nor zen eta normala izatea proposatu zion, baina bi froga egin behar zituen aurretik.
Lehenengo froga uretan lasterketa bat egitea zen. Honolulu uhartea bi buelta eman behar zuen eta minutu batean. Froga oso zaila iruditu zitzaion, eta ez zekien zer egin irabazteko. Orduan tximinoari laguntza eskatu zion. Pentsatzen egon ondoren, Joxemi tximinoari gauza bat bururatu zitzaion, helize bat egin eta arrainaren buztanan jartzea, eta horrela egin zuten.
Froga eguna iritsi zen, eta Eustakio oso urduri zegoen. Joxemik jarri zion helizea eta aztiak irteera eman zuen. Arraina ziztu bizian atera zen. Egun horretan laino asko zegoen, zerua gris-grisa eta olatu oso handiak. Bat-batean trumoiak eta tximistak hasi ziren, eta hoietako tximista batek Eustakiori helizea hautsi zion, motelago joaten zen, denbora gutxi zeukan eta oraindik bira bat falta zitzaion. Ustekabean bere itsasoko laguna, Pakito izurdea agertu zen eta hamar segundu gelditzen zirenean, arraina Pakitoren gainean jarri eta helmugara justu-justu iritsi zen. Denok poz-pozik zeuden froga pasatzea lortu zuelakoz, baina oraindik beste bat geratzen zitzaion.
Bigarren froga landare bat aurkitzea zen, landare hori arraina normala izateko pozimako osagai nagusia zen. Landarea basoko zuhaitz handienean zegoen, horregatik Joxemiren laguntza behar izango zuen.
Aztiak mapa bat eman zien zuhaitza bilatzeko, 15 pausu hegoalderantz, gero 34 mendebalderantz, han zuhaitz txiki batera igo eta ondoan zegoen zuhaitz berde batera pasa. Eustakio tximinoaren gainean zegoen, eta Tarzan bezala hiru lianaetatik pasa ondoren 108 pausu ekialderantz, han mendi handi bat zuhaitzez beteta igo. Tontorrean munduko zuhaitzik handiena zegoen, enbor lodia eta urrre kolorekoa, koloretako hostoak zituen eta txoriz beteta zegoen, kolore askotako inurriak enborretik paseatzen, katagorriak saltoka jolasean … eta animalia gehiago zeuden.
Eustakio eta Joxemi harriturik geratu ziren, zuhaitza oso ederra zen eta distira egiten zuen. Zuhaitza igotzen hasi ziren, gauean zizareen hostoan geratu ziren lo egitera. Hurrengo egunean igotzen jarraitu zuten. Bost egun kostatu zitzaien goraino igotzea, baina azkenean iritsi ziren.
Goiko partean zelai berde bat bezala zen, lore politez beteta eta ibai batez gurutzatuta. Oso eguraldi ona egiten zuen, eguzkiak asko jotzen zuen eta zerua urdin-urdina zegoen.
Mapan jartzen zuen, landarea laku batean zegoela. Lakua aurkitu zuten baina, nahiz eta oso handia ez izan, arazo bat zeukaten, tximinoak ez zekien igeri egiten eta gainera arraina kortxozkoa zen eta ur azpian zegoen landarea lortzeko inguruan zeuden harriak hartuta arrainarentzako jantzi bat egin zuten.
Asko pisatzen zuen eta ia ia ezin zen mugitu, azkenean lortu zuen eta lakura sartu zen, han lamiak, igelak … eta izaki asko zeuden. Bilatzen ibili ondoren gizaki arraro batekin topo egin zuen. Ahate moduko hankak, igel gorputza, emakume baten burua eta berde koloreko ile luze-luzea zeukan. Ez zekien hitz egiten baina eskua zabaldu eta landare bat eman zion. Bilatzen zuen landarea zen! Alga formakoa eta kolore horia zeukan.
Gero izaki arraro horrek goraino eraman zuen eta poz-pozik tximinoarekin aztiaren kobazulora joan ziren. Aztiak bere hitza bete eta Eustakio normala bihurtu zuen. Arraina oso pozik joan zen bere familiarekin itsasora, baina batzutan Joxemi bisitatzen zuen.
atso gertatu zen Japonian eta iker duen izeneko samurai batek.
Iker oso ausarta zen eta maiteminduta zegoen ez zen itsusia ezta polita baina lagun oso ona zen. Oso zoriontsu bizi zen bere txabolan. azkarra zen estrategia bat egiteko eta gehienok zoroa zegoela esaten zuten. baina ez zegoen zoroa esaten zuen bere laguna Edgar. Edgar oso polita zen eta emazte asko izan zuen eta iker bezala zen samuraia eskola berbera joan ziren,eta beti lagunak izango zirela esaten zuten.
Gaur Ikerren maitemindutako neska sekuestratu dute eta iker oso haserretuta dago. Ikerrek enteratu zenean bere jantziak jarri eta beraren bila joan zen,eta txino batzuk ateratzen zaizkio bide erdian eta esaten diote bere neska beraien jaunak dituztela. Orduan iker haserretu zen eta hasi zen txinoekin borrokatzen,ez zen borroka amaituko zeren gero eta txino gehiago zeuden,iker hainbeste borrokatu zuelako zorabiatzen da.
Iker esnatzen da eta ikusten du txinoen jabeak ibai eta Asier deitzen zirela,ibai eta Asier esaten diote bere guardei gau osoa gela batean egotea poste batean lotuta,hurrengo egunean hiltzeko. Eta gauaren erdian bere laguna Edgar agertzen da berari askatzeko eta laguntzeko. Bion artean txinoen kontra borrokatzen dute bere gudariekin gau osoa izan zen borroka hori amaitzeko.
Ikerri hiltzen diote eta Edgar Asier eta ibairi hiltzen ditu.Ikerrek maitemindutako neska ezkertzen dio Ikerri hilobian. Edgar txinoko inperioa bere menpe zegoen eta inperioa zabaldu zuen hegoalderantz. Ikerri ohore handi bat egiten diote eta Edgar hil zenean bere semeari eman zion inperio guztia(mundu osoa).
2004/8/30
Kaixo,nik Ihintza dut izena eta 14 urte ditut,Iruñean bizi naiz,hau nire lehenengo egunerokoa da eta, tamalez,momentu txar batean hasiko dut.
Gaur etxez aldatu behar naiz, beno,ez bakarrik etxez ikastolaz eta hiriz ere .Nire gurasoen eta nire artean, hika-mika handia sortu da.Orain ni nire logelan nago negarrez.Nire ama, berriz,kalean dagoen altzairuak garraiatzen dituen txoferrarekin hitz eta pitz.Oso gaizki nago,haserre,triste, artega....
Lehen nire amak nire lagunak agurtzera joateko esan dit,baina nik ez dut nahi,ez nuke jasango. A, oraindik ez dizut esan zergatik aldatu behar gara. Ba,arrazoia hauxe da :nire aitak, Bartzelonan lan berri bat aurkitu du eta orduan Bartzelonara joan behar gara.
Orain, kotxean gaude, nik leihotik begiratzen dut dena: Pedroren ogi denda, Marianen ostatua...Hori, gaurtik aurrera ez dut inoiz gehiago ikusiko.
Bartzelonarako bidaia oso luzea denez, taberna batean gelditu gara zerbait jateko, denetarik dago. Ez dizut esaten zer, bestela orrialde osoa beteko nuke.Nire amak esan dit:
- Helena, zer nahi duzu?
- Ezer- Erantzun diot .
- Gurasoek harri eta zur geratu dira.
- Baina, zuk beti nahi duzu zerbait. – esan dit amak
-Badakit zergatik ez du nahi, oraindik gurekin haserre dago.- esan dio aitak.
Batzutan nire gurasoak kokoteraino jartzen naute !
Hiru ordu geroago:
Bartzelonan gaude. Aitak ni alaitu nahian esaten dit:
- Begira, Ihintza, begira zein ZOO polita...
- Aita, ez naiz haurtxoa bale? – esan diot nik azkenean,.
Gure etxe berrira iritsi gara. Hamargarren solairuan dago,oso berria da, polita,.... Baina niri ez zait gustatzen,ez du nire etxearekin (Iruñekoa)inolako antzarik , triste eta haserretua segitzen dut.
2006/9/3
Bihar, ikastolara joan behar naiz, oso urduri nago. Eta lagunak ez baditut egiten?
2006/9/5
Riiiiiiiiin! ikastolara sartzeko txirrina jo duenean bihotza azkartzen hasi zait. Beno, goazen ba , esan diot neure buruari,ez da ezer gertatuko. Orain etxean nago. Kontatuko dizut dena, nire irakaslea Klara du izena ,eta oso atsegina da. Lagun bat egin dut, Haizea deitzen da .Bera ere institutuan berria da. Ez dakit, baina iruditzen zait, egun batean lagun minak egin garela.
A, beno, ez dizut gauza bat esan, mutil bat ere ezagutu dut! Arkaitz du izena, oso alaia da, beno ez bakarrik alaia, guapoa ere bai. Haizeari ere iruditzen zaio guapoa.
Oso urduri nago, bihar eskolan dantza bat dago, baina mutil batekin joan behar da. Eta bakarrik gelditzen ba naiz?
2006/9/6
Arkaitzek dantzan bere bikotea izatea eskatu dit !!!!!!!!
Korrika joan naiz Josuneri esatera, baina esatean berak esan du:
- Eta? Ez da Brad Pitt.
Eta joan da.
2006/9/7(ikastolan )
Haizea ez dit atzotik hitz egiten.Galdetu nahi diot, baina ez dakit nola hasi .
2006/9/7(dantzaldia eta gero)
DANTZALDIAN BIKAIN PASA DUT !!!!!!!
Arkaitzekin dantzatu nahiz eta.... zerua ikusi dut ,gainera, Haizeari galdetu diot eta hauxe esan dit :
-Barkatu Ihintza , neurekoa izan nahiz ,orain ulertzen dut zer den maitemintzea, mutil bat ezagutu dut eta .Lehen gaizki iruditzen zitzaidan, zu mutil batekin ateratzea eta ni, berriz, bakar-bakarrik egoteak.
Jo, azkenean dena ondo irten da , eta orain ,Haizea ,ni,Mikel(haizearen mutil laguna)eta Arkaitz batera irtengo gara.
Uste dut ez dudala denbora gehiegirik izango zure orrialdeak irekitzeko,orain dena hobeto doa eta.Hala ere zin egiten dizut, tristatzen naizenean zure barruan dena idatziko dudala .
Ispilu majikoa
Bazen behin Baztaneko herri batean mutil normal bat. Bere benetako izena Pandritoto zen. Baina Darta eta eskopetarekin bere denbora librea pasatzen zuen. Bere lagun minena Osiwa zuen izena deitzen zioten. Hamalau urte zituen eta ikasle txarra zen.
Ehizatzea gustoko zuen. Hau ere antzekoa zen: ikasle txarra eta adin berberakoa.
Egun batean mendian zeudela, ehizatzen, borda abandonatu deta zahar bat aurkitu zuten. Hauek kuriositatez barnera sartu ziren. Dena bitxikeriaz beteta zegoen. Sotanoan ispilu handi bat zegoen. Kuriosoa eta polita zen. Horregatik poliki-poliki urbildu ziren. Ispilu honen ezaugarria zera zen:
Orain dela urte asko Antartidan, triste eta bakarrik Mitsu izeneko katua bizi zen.Mitsu, Antartidan bizi zen katu bakarra zen.
Izotzezko katu polit bat zen,eta horrexegatik leku hotzetan baino ezin zen bizi. Baina oso bakarrik dagoenez, zerbait pentsatzea erabaki zuen.
Egun osoa eman zuen buruari bueltak ematen zer egingo zuen pentsatzen. Lekuren batera bizitzera joatea pentsatu zuen, baina leku horretan bera bizi ahal izateko, hotz handia egin behar zuen. Azkenean, aurkitu zuen bera egoteko toki egokia .Motxila prestatu eta Groenlandiara abiatuko zen.
Motxilan behar zituen gauzak sartu zituen : Berari gustatzen zitzaion janari goxoa, jantzi dotoreak,gauean beldurra ez pasatzeko linterna,...
Motxila bizkarrean jarri eta bidea hasi zuen .
Egun asko pasa zituen ibiltzen , bero handia sentitzen hasi zenean konturatu egin zen ur botila ahaztu egin zuela. Eguzki beroa zela eta gure katutxo gaixoa urtzen hasi zen. Baina bat-batean zuhaitz baten azpian usain txarreko gamelu batekin topo egin zuen, orduan konturatu zen basamortuan zegoela . Gameluak konkorren alboetara urez beteriko poltsa batzuk zituen. Mitsuk gamelua berarekin eramatea pentsatu zuen.
Gameluan igo eta lehen bailen korrika abiatu zen. Laster atzetik norbait segika eta oihuka ari zitzaiola konturatu zen: Gameluaren jabea zen.
─ Lapur hori emadazu nire gamelua!!!
Azkenean jabea nekatu egin zen eta basamortu erdian galduta zegoen azoka txikira bueltatu zen. Mitsu katua ere Groenlandiara ailegatu zen, bidean gamelua utziz bere etxera buelta zedin. Groenlandian gure izotzezko katutxoak kateme polit bat aurkitu zuen, berarekin ezkondu eta katakumeak izan zituen. Asko saiatu eta gero Mitsuk zoriontsu izan zen bere familiarekin.
mAITE
HIRU FROGAK
Bazen behin, Ingalaterrako erreinu txiki baina boteretsu bat, Nandelt izenekoa. Bertan 13 urteko hiru lagun bizi ziren. Aile, Drako eta Shail. Aile neskatila alai eta trebe bat zen, eta oso ona zen arku-tiroan; Drako mutiko ausart bat zen, eta oso trebea zen dragoi lasterketetan; Eta Shail oso mutiko bizkorra eta Nandelten zegoen aztirik hoberena zen.
Egun batean, hirurak plazan jolasten ari zirela, eskuan kanpai bat zeraman gizon batek zera esan zuen oihuka:
-Extra, extra! Erregina baitu dute. Salbatzaileak behar ditugu, ausartak eta trebeak, nahi dutenek gaztelura joan!
Gure hiru lagunak harrituta geratu ziren, baina Ailek esan zuen:
-Eh! Zergatik ez goaz? Dibertigarria izango da!
-Baina arriskutsua ere bai.-esan zuen Shailek.
-Ez, Ailek arrazoia dauka. Abentura handia izango da!- esan zuen Drakok.
-Gainera, gu ausartak eta trebeak gara, ezta?-esan zuen Ailek.
-Bai, egia da!-esan zuen Shailek- Goazen!
Hiru lagunak gaztelura joan ziren eta oso harrituta geratu ziren ez zelako inor joan presentatzera. Bat-batean gizon bat korrika atera zen ate batetik hau esanez:
-Joan hemendik! Oraindik garaiz zaudete!
-Zer gertatzen da?-galdetu zion Shailek.
-Erreginaren bahitzailea suge ikaragarri eta hiltzaile bat da!-esan zuen gizonak arnasestuka.
-Eta zer?-galdetu zuen Drakok.
-Ah! Txoratuta zaudete! Txoraatutaaa!-esan zuen gizonak, eta korrika abiatu zen.
-A ze gizon arraroa.-esan zuen Ailek.
Presentatu ziren bakarrak zirenez, Gortekoek gure hiru lagunek aukeratu zituzten. Lau egun barru sugea bizi zen lekura joan ziren erregina berreskuratzera.
Hara ailegatzean, atean, erdi gizon erdi suge zen soldadu bat aurkitu zuten, dragoi gorri ikaragarri eta eder bat alboan zeukala.
-Hau da lehenengo froga.-esan zuen gizon arraroak.
-Nola lehenengo froga!-esan zuen Shailek.
-Bai, hiru froga daude; dragoi lasterketa, arku-tiroko txapelketa eta magiazko duelua.
-Ederki!-esan zuen Drakok- Ni hasiko naiz.-dragoiaren gainean jarri eta beste jokalariak zeuden lekura joan zen. Piii, lasterketa hasi zen.
Drako oso gaizki hasi zen, beste jokalarien dragoiak bereari kolpeka ari zirelako, orduan Drakok maniobra bat egin eta dragoiarekin batera uretara sartu zen. Bertatik korrika besteei distantzia atera eta helmugara iristen ari zenean, biak batera uretatik atera eta lehenengoa iritsi zen.
-Oso ondo.-esan zuen gizonak.- Orain bigarren froga, nork egin nahi du?
-Ni!-esan zuen Ailek.
Orduan arku-tiroko txapelketa hasi zen. Honetan Aile oso ona zen, besteak ere bai, baina bera hobeagoa. Batek gezia erdian jarri zuen, baina ez erdi erdian. Orduan Ailek gezi bota eta bestearena baino zentimetro batzuk erdirago utzi zuen. Irabazi zuen!
Azkenik, Shailek egin zuen magiako duelua. Shailek ikaragarrizko ikuskizuna egin ondoren, beste azti guztiak korrika joan ziren lotsaturik.
-Irabazi duzue.-esan zuen gizonak.-Ona hemen zuen erregina.
Egun batzuk ondoren erreginaren buelta ospatzeko festa handi bat ospatu zuten. Orduan erregina “brindis” bat egin zuen.
-Mila esker Aile, Shail eta Drakori ni berreskuratzeagatik, baina ze tuntunak izan zarete, ni ez naizelako erreginak ja, ja, ja!
Hori esan ondoren, erregina suge hegalari erraldoi batean bilakatu zen, eta hiru lagunen kontra bota zen.
Orduan hirurok bere ezpatak atera eta sugearen kontra borrokatu zuten. Borroka latza izan zen baina azkenean hirurak elkarrekin sugea akabatzea lortu zuten.
Orduan euren zaldiak hartu eta sugearen etxera joan ziren benetako erreginaren bila.
Azkenik, benetako erregina bueltatu zen eta gure hiru protagonistei egindakoa eskertzeko ohorezko zaldunak izendatu zituen.
Hortik aurrera, hirurok askoz abentura zirraragarri gehiago bizi zituzten.
Josu
Joxepo F.B.I.ko agentea
Bazen behin Aralarko baserri txiki eta miserable batean, Josepo izeneko artzain bat bizi zen. Lodikotea, tuntuna eta diruzalea zen. Baina ez zuen ezta xentimo bat ere. Aralarreko toki horretan, iparralde paretan hain zuzen ere, hotz asko egiten zuen eta ez zuen kalefakzioa ordaintzeko dirurik. Bere baserri txikian teilatua erortzekotan zegoen eta paretak ere oso baldintza txarretan zeuden. Bere diru iturri bakarra ardi zahar batzuk ziren. Hiru ardi zituen, denak zaharrak eta hiltzeko zorian zeuden. Dirua behar zuen kosta. Baino dena galduta zegoenean, gauza bat gertatu zen:
Furgoi beltz bat bere baserriaren ondotik pasatzean bere ardi zahar bat zapaldu eta hil zuten, furgoitik bi gizon dotore eta beltzez jantzita jaitsi ziren eta esan zioten Joxepori:
-F.B.I.-ko agenteak gara. Polizi espezializatu berriak behar ditugu eta zu, Joxepo Boñiguez aukeratu zaitugu.
-Ba, ez dakit zer esan… ¿zenbat ordaintzen duzue?- galdetu zuen Joxepo interes handiz.
-Orain alistatzen bazara 1.000.000$ minutuko.- Esan zuen agente bat.
Joxepori ia alditxar batek jo zion. Baina poz-pozik onartu zuen F.B.I-ko agentea izatea. Baina gauza bat gertatzen zen: ez zekien ezer pistoletaz, ezer misterioetaz, ezta peleetaz ere ez. Bakarrik bere hiru ardiak zuen buruan, beno orain bi ardi zeukan.
Baina zerbait egin behar zuen, diru ori behar zuen. Horregatik taikwondo eskola batera apuntatzen da borrokan egitera eta pistolekin ibiltzera ikastera. Horretarako gelditzen zitzaion bi ardiak saldu zuen. Ia ez zegoen atzera martxa egiterik.
Klaseak bukatutakoan, Joxepok dena oso ondo daki: ostikoak ematea, pistolekin eta beste armekin tiro egitea, eta abar eta abar. F.B.I-koek oso pozik jartzen dira notizia ori jakitean eta komisaria eta leku sekretu guztiak erakusten diote, eta ere traje beltz dotore bat eta auto dotoreago bat ematen diote.
Lehenengo misioaren ordua ailegatzen da. EE.UU.-ko presidentea zaintzea bere desfile militar batean dagoenean. Desfilearen bitartean Joxepok balkoi batean geratzen da ezkutatuta frankotirador batekin, terroristen zain. Bere lagunek abertitu zioten: kontuz izan terrorista asko daude or kamuflaturik. Bat-batean gizon bat, presidentearen kotxera hurbiltzen da, eta Joxepo bi aldiz pentsatu gabe, tiro bat sartzen dio buru erdian. Baina gizona ez da terrorista, presidentea baizik bere autoan sartu nahian.
Joxepok , munduko terrorista bilatuenean bihurtzen da, eta Aralarren zuen baserrian kobijatu zen bere bizitza osoaren gainerako dembora guztietan.