Artxiboak: Martxoa 2007

2007-03-15

Permalink 11:15:31, Atalak: Trikimailuak, Excel  

Nola babestu gelaxka batzuk excel-en

Prozesua, egitan, surrealista da. Tongue out

Ezin dituzu gelaxkak babestu, babesgarria kendu baizik.

Baina, nolatan? Berez, gelaxkek ez dute inolako babesgarririk.

Arrazoia duzu, baina prest daude guk babes ditzagun. Begira formato menuan:





Berez, gelaxka guztiak blokeaturik daude, baina… egia esan, blokeatzeko marka baino ez dute. Benetan blokeatzen dira kalkulu orria babesten dugunean. Bestela ez.

 

Hortaz, eta logikaren kontra, gelaxka batzuk blokeatu beharrean, gainerakoei blokeoaren marka kendu behar diegu, eta, behin hori eginda, babestu kalkulu orria. Horrela, blokeo-marka ez duten gelaxketan idatzi ahal izanen dugu.

 

Kalkulu orria babesteko, sartu honela:




Idatzi pasahitza, sakatu “aceptar” eta berriro idatzi pasahitza






LABURBILDUZ:

Gelaxka jakin batzuk blokeatu nahi baditugu, kontrako bidea hartuko dugu: desblokeatu gainerakoa eta babestu kalkulu-orria.

  1. Kendu blokeoa
    • Aukeratu idazgarri mantendu nahi ditugun gelaxkak
    • Sartu "formato" menua, gero "gelaxkak" eta, beronen barruan, "proteger" atalean
    • Kendu "bloqueadas" aukera
  2. Babestu kalkulu-orria
    • Sartu "herramientas" menuan, gero "proteger" aukeran eta, beronen barruan, "proteger hoja"
    • Idatzi pasahitz bat eta onartu
    • Berriro idatzi pasahitz bera eta onartu


----------

Informatika ikastaroa

Artikulu guztien aurkibide bat duzue beherago, atalka antolaturik.
Ion Rey

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution