Atala: ARRATIA NEWS

2009-06-12

Permalink 13:30:31, Atalak: ARRATIA NEWS  

Maniobretan?


Atzo, iluntzeko 8ek inguruan, Guardia Zibilaren bizpahiru Patrol geratu ziren bidegurutzean. Argiak piztu, pikoleto bat kotxetik atera, txaleko erreflektantea jantzi... Emoten eban kontrola ipini behar euriela gasolindegi parean, herrian bertan! Bien bitartean, jendea herri-afariaren aurreko triki-poteoan egoan, lasai. Segituan hasi zirean txistuak. Eta derrepente, aitu genduan zergaitik zan pikoletoen despliegea. Tanke itxurako dozena erdi bat ibilgailu militar pasatu zirean iñizituen haizean herriaren erdigunetik. Barrukoak, harro, irribarretsu eta burua atarata. Probokazino barria. Bere egunean, kontrako jarrera zabala sortu eban militarren presentziak Igorren. Gure ustez, berba bitan labur daiteke igorreztarron artean sortzen daben sentimendua: alde hemendik!

----------

2009-06-10

Permalink 16:43:27, Atalak: ARRATIA NEWS  

Atertu bako zaparrada

Gure herria barriro da notizia. Atzo, 25 urteko gizonezkoa atxilotu eben Igorren bikotekide ohiaren anaia eta honen neskalaguna joiazan autoari eskopeta bategaz tiro egitea egotzita. Zorionez, ez da zauriturik egon.  Halan da be, andrazkoen kontrako biolentziaren azkenengo kapitulua, gurean. Noiz arte? Erantzun beharrean gagoz, andrazkoan kontrako indarkeria danon kontua dalako.

----------

2009-06-08

Permalink 17:53:19, Atalak: ARRATIA NEWS  

Hauteskundeetako emoitzak

Atzo izan zirean Europar Parlamenturako Hauteskundeak Euskal Herrian. Igorren, jaiekaz batera izan zirean eta horrek eragina izango eban abstentzinoaren gorakadan. Egunean zehar ez zan aparteko ezer gertatu. Polemikaren zurrunbiloan egon dan Gillermo Marañonek botoa emon ahal izan eban bere herrian, aspaldiko partez eta normal-normal. Zinegotzi ohia botoa emoten. Gaupasan ebilen baten-batek umore ikutua emon eban luzea eta mahaietan egoazan herritarrentzako aspergarriegia izan zan egun batean.

 Botoen zenbaketa be arin joan zan, eta polemika handi barik. Egia esan, zer kontatu handirik be ez egoan... (Parte-hartzea baxua izan zalako, esan gura dogu). Abstentzioak irabazi eban garbi (zentsuaren %54,64). Hautagaitza bozkatuena EAJ-PNV-rena izan zan (771 boto, zentsuaren %22,77), ostean Iniziatiba Internazionalista (421 boto, zentsuaren %12,43), PSOE (130 boto, zentsuaren %3,84) eta EA, Aralar eta abarren hautagaitza (122, zentsuaren %3,6). PP-k 50 boto atara ebazan eta EB-k 14, zentsuaren %1,48 eta %0,41.

Herri mailatik harago, PP PSOEren aurretik eta pena bat Alfonso Europara bidali ezin izatea! Orain, analista burutsuen txanda da...

  

 

----------

2009-06-07

Permalink 14:51:30, Atalak: ARRATIA NEWS  

Normaltasuna

Amaitutear dau jaietako lehenengo asteburua, eta gauzak ondo joan direala esan beharko geunke. Azken astean komunikabide guztietan agartu da gure herria, Telecinco-koak ikusi doguz Igorretik bueltaka Txiki Marañonetaz galdezka, deabruaren pare ipini dabez Txiki bera, gure udal ordezkariak, jai-batzordea eta ez-dakigu-nortzuk-be, kolore guztietako poliziak ikusi doguz herritik bueltaka (eta ez txarto aparkatutako kotxeei isunak ipinten), El Mundo-ko argazkilariak barikuan, eta beste hamaika kontu...

Txupinazo jendetsuagaz hasi ziran jaiak, eta pregoi barik. Poliziak, Gezalan etxoten batzuk (Ertzaintza) eta errepide-kontrola ipinten besteak (Polizia Nazionalak). Larrain-jantza eta gaiteroak eta festa eta alaitasuna subertsioak dira ala? Ordutik aurrerakoa, zoramena... Zuztertxu, karro-karrerea, zaparradaren bat, Kostra orkestra, erromeria, txoznak, euskara... Bihotzean zauritu izan gaitue, jai herrikoiak errementau, bizikidetza erasotu... Zergatik? BIZI GARELAKO, eta horrek egiten deutsie minik handiena!

 

----------

2009-06-03

Permalink 17:54:43, Atalak: ARRATIA NEWS  

Domekan, danok botoa emotera!

"Somos las manos, los brazos, el arma y la palabra que torcerán la historia del mundo"
El Corazón del Sapo


----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

IGORRE SAREAN

Arratia, Gorbeiaren magaleko txoko zoragarria, parke naturalez inguratutako haran miragarria. Karlisten lurraldea omen. Eskubi politikoa jaun eta jabe da lurralde honetan, baina bagara egoera iraultzearen alde beharren gabizen beso, ahots eta buruak. Eta ziberespaziora jauzia emotea pentsatu dogu, gure herri zoragarri hau astindu gura dogulako, eta gure ahotsa sareratu; gure historia txikia aldatuko daben esku, beso, berba eta burmuinak izan gura dogu. Erdu geugaz!
BISITATU GAITUZTE, ESKERRIK ASKO DENOI

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

igorresarean

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution