Atala: MARITXUREN KIOSKOA

2009-01-15

Permalink 10:53:09, Atalak: MARITXUREN KIOSKOA  

Errekor tristeak

Euskaraz argitaratzen den egunkari bakarrak Estatu espainiarraren azken "errekorraren" barri emoten dau gaur: 600 zerrenda baino gehiago itzi dabez legez kanpo Batasunaren ilegalizazinoaren izan zanetik. Honen inguruan, ezin ahaztu hainbat kontutan txapeldunak direala erakutsi deuskuela espainolek: 7.000 torturatu, 300 hildako, bi egunkari itxita eta nazino eraikuntzaren eta independentziaren aldeko ekimen ugari ilegalizatuta. Zerrenden legez kanporatzearen kontu honek itzelezko gaurkotasuna dauka martiaren 1eko hauteskundeak bertan dagozala eta Demokrazia 3.000.000 plataformak (D3M) jasan dabezan mehatxuak kontuan hartuta. Azken urteetako ilegalizazinoen kronologia laburra dozue hemen:
- 2003an: Autodeterminazioaren aldeko Bilgunea (AUB) eta herri-plataformak.
- 2004an: Bergarako ekimena eta Herritarren Zerrenda (HZ).
- 2005ean: Aukera Guztiak eta Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK).
- 2007an: Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB), herritako kandidatura Abertzale Sozialistak (Igorreko Abertzale Sozialistak barru), Eusko Abertzale Ekintza (EAE).
Egia esan, ez dakigu D3Mgaz zer gertatuko dan, baina orain, sinatzea toketan jaku, hauteskundeetan aukera guztiak presente egon daitezen. Demokraziagatik. Duintasunagaitik.






----------

2008-11-12

Permalink 18:49:28, Atalak: MARITXUREN KIOSKOA  

Hau, Francogaz ez zan pasatzen...

Orain ez gara diktaduraren bertuteak azpimarratzen hasiko, baina ustezko demokrazia honetan gauza kuriosoak gertatzen direnik ezin uka. Etxerat, euskal preso politikoak biltzen dabezan alkarteak, Batzar Nazionala burutu eban pasa dan asteburuan. Bertan datu lazgarria emon eben: azken 40 urteotako altuena da preso politikoen kopurua, 750etik gorakoa. Eta datuaren ostean, deia: manifestazinoa urtarrilaren 3an, Bilbon, Aita Donostiatik hasita. Eta deiaren ostean, aipua: ezer egin barik injustizia onartzen duena injustiziaren konplize bilakatzen da. Ba horixe, kalera, ordua da eta!


----------

2008-10-14

Permalink 17:11:39, Atalak: MARITXUREN KIOSKOA  

Parte hartuz, herri bizia

Egun iluna, motela eta grisa. Asteburuko eguzkitxua faltan botaten da gaur. Eguzkitxua eta girotxua, egia esan. "Aukeren azoka" antolatu eben merkatari elkatekoek asteburuen eta giro ederra egon zan, kioskoa itxi eta ostean joan nintzenean. Jendea kalean (Kultur Etxeko plazan ipini zirean postuak), bueltaka, begira eta erosten. Kalea berreskuratzeko ahalegin itzela iruditu jatan, gauza txikiak baloratzeko egina, gero eta txepelagoak garen sasoian. Badakizue orain zer dagoen modan: indibidualismoa, play-station-ak eta merkatal-zentru inpertsonalak. Domekan Garbeko azoka be egon zan barriro. Egia esan, mirestekoa da urterik urte antolakuntzan ibili direanan beharra. Mirestekoa eta eskertu beharrekoa. Txapela erosiko neuke holangoan aurrean kendu ahal izateko. Eta datorren asteburuan, Mugari bira, herri-mugimenduaren beste lorpen bat, urteetako ibilbidea daukana. Gaztetan aspaldi entzuten nauen "Igorren ez dago ezer" esaldia. Orain behintzat, alkarte eta herri-mugimenduen beharrari esker, ez dot uste hori holan danik. Gainera, aurrekontuak egiteko be auzo eta sektore-batzarrak geitu dauz Udalak bihartik hasita. Holan ezin leike aspertu!
----------

2008-09-25

Permalink 17:57:33, Atalak: MARITXUREN KIOSKOA  

Muga bako errepresioa

7 egunetan:
18 atxiloketa, 2 alderdi politiko ilegalizatuak, erakunde 1 ilegalizatua, 11 espetxeratu, 10 laguni espetxe zigor handiak ...



----------

2008-09-08

Permalink 14:12:39, Atalak: MARITXUREN KIOSKOA, ARRATIA NEWS  

Balza eta PNVren etika

Enegarren adibidea gaurko egunkarietan:

"Lakuako Barne Sailak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa galarazi izanak haserrea piztu du presoen senideen artean. Izan ere, Etxeraten ustez, presoen egoera bera ezagutaraztea debekatu nahi da neurri horrekin. Euren kexua helarazteko Javier Balzaren bulegoan aurkeztuko direla ere jakinarazi dute. Haatik, Barne Sailak azkar asko erantzun eta senideak ongi etorriak izango ez direla iragarri du".

GARA.net-etik jasota.

Ikusten danez, gustokoagoa dabe kasko gorrien distira eta borra-kolpe hotsa. Eskerrak gu jagoteko dauzela, ostean...



----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

IGORRE SAREAN

Arratia, Gorbeiaren magaleko txoko zoragarria, parke naturalez inguratutako haran miragarria. Karlisten lurraldea omen. Eskubi politikoa jaun eta jabe da lurralde honetan, baina bagara egoera iraultzearen alde beharren gabizen beso, ahots eta buruak. Eta ziberespaziora jauzia emotea pentsatu dogu, gure herri zoragarri hau astindu gura dogulako, eta gure ahotsa sareratu; gure historia txikia aldatuko daben esku, beso, berba eta burmuinak izan gura dogu. Erdu geugaz!
BISITATU GAITUZTE, ESKERRIK ASKO DENOI

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

igorresarean

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution