Atala: KARMELE PLENOAN

2009-05-08

Permalink 12:55:15, Atalak: KARMELE PLENOAN  

Lehenengo pausoa

Aste osoan ez dot Karmele ikusi, eta gogoa neukan, egia esan. Asteleheneko plenoan Elexalde kaleko bigarren fasearen inguruko informazinoa emoteko zirean, gai-ordenean agertzen zan moduan, eta horren ingurukoak jakiteko interesa neukan, herritarrak ondo informatzea Administrazioaren betebeharra dala uste dodalako.

Gaur topatu dot kallean eta sano balorazino positiboa egiten eban. "Azalpen egokiak eta herritarren galderak entzun eta erantzuteko jarrera zabala" ikusi nebazan, esan deust "argi geratu zan dana, eta egia esan, igorreztarrok bageunkan horren beharra, jelkideen herentzia sano astuna izan da eta..."

"Lehenengo pausoa da hori, herritarrak ondo informatzea" etorri jata burura "eta harritzekoa da aurrekoei zenbat kostau izan jakien..."


----------

2009-03-31

Permalink 19:49:00, Atalak: KARMELE PLENOAN  

Karmelegaz topau nez kallean eta ez kasualidadez. Pentsetan dot bera be ni topetara ibilten dala bezperako plenoko kontuek kontetako gogotsu egoten da ta. Arin beten ein ei zaurien plenoa atzo. Zazpi puntu gai ordenean eta danak aho batez onartu zirean. Hasteko diru laguntzen eskabide bat ein zaurien: Kultur Etxean obra txiki betzuk eiteko, taierretako durundue kendu eta liburutegiko atze partean libre dauen atea izteko. Bigarren puntuen diru laguntzak errepartidu in zirean: euskerea ikistearren emoten jakiena. Trakzino mekanikozko ibilgailuen ganeko zergatik salbuesteko eskabide bat egoan ta  ha be danan oneritziegaz onartu zan. Obrak direla ta ziurtagiri batzuk ontzat emon zirean ta lizentziren bat be bai ( tarabusiri, Mikelen, bertako arrautzek iteko 6000 oilontzako granjea...). Plenoaren azkenetan hile honetan ein direan alkatetza dekretuen barri emon ei zan eta eskaera eta galderetan ez zan egon aparteko interbentzinorik.

 

----------

2009-03-18

Permalink 11:42:40, Atalak: KARMELE PLENOAN  

Gardentasuna

Atzo kallean gora ta behera ibili nintzen, Urligez berba bi, Sendi agurtu... bea enoan inon Karmele ikusi. Gaur Farmazitik urtetan ikusiot: " Karmele nondik zabiz ba?" "Atzo traumatologoanean euki noan beza ta badakizu...anbulategien orduek, osteko kafea hartu beharra ta autobuseko bijea... egun erdie joan jatan gauze handirik in barik! " "Badakizu nik zer jakin gure doten..." esan dotset. "Plenoko kontuek,zuk! Hainbet gauze ebatzi zirean danan konformidadeagaz ( ibilgailuen ganeko zergea ordaintzeko epea ipintea, udalaren mezularitza zerbitzua, udaleku irekiek, udalaren garbiketea, bideak sasiz garbitako, bulderra egiteko eta  Elexalde kalleko argiteria kontratetako ipintea...) bea hasierako puntuen euki eurien eztabaidea. 2009ko aurrekontuen kredituak aldarazoteko espedientea izin zen berbagai. EAJ-ko bozeramailearen ahotik "ez dekiela ni arte ni parte" ,  "udaletxea ez dala gardena eta transparentea" eta "guzurti" moduko berbak entzun zirean. Alkateak komisinoetatik pasautako gaia dala eta komisino batzutara EAJ-ko ordezkariek ez direla agertan esan zauen. Luzeroan egon zirean bata besteari ekinean." Karmele, nik eztakit guzurtie nor izingo dan bea udaletxea ez dala gardena eta transparentea? hamabosteroko plenoetan jendaurrean herriko kontuek esatea eta edozeinek udalbatzeari galde edo eskariak egiteko aukerea noz egon da ba? oinlango komisinoak ezetu dire Igorreko udaletxean?alderdi guztien ordezkariekaz eta euren gonbidatuekaz?" " Hori ba! Holango aukerakaz, eztana enteretan gure eztauleko izingo da! "

----------

2009-03-03

Permalink 13:26:05, Atalak: KARMELE PLENOAN  

atzoko plenoa

Goizean etxeko beharrak inde gero urten dot kallera. Arraindegiko iladan itxoten nabilela Karmele sartu de. " Egunon Karmele!zer kontaurien atzoko plenoan ba?" Hamalau puntuko gai zerrendea euki euriela bea batzuk baino eztauz kontau. Hasteko 2008ko diru kontuen likidazinoa inde dauela eta ie 2.000.000€ geratu direala. 1.400.000€ inguru 2008en akabau ezin izin diren beharretarakoak direla, gestionaute dauzenak. Eta 580.000 €gaz zer ein erabakiteko dekiela bea aste honetan ebatziko ei daurie udalekoek. PNVkoak abstenidu ein ei zirean puntu honeitan.

Beste kontu bet txabolena izin zan. Txabolak oinarte teiakaz eta ladrilluekaz ein behar izin dire eta hemetik aurrera beste edozein material erabili lei beti be inguruek eta irudie jagonda.

Garben dauen eraikuntzarako materialen almazenari, lizentzi barik dauzenalez aktibidadea kentzeako eskatu jako. Eta han hogei etxebizitzako eraikine eingo dala eta baserri inguruen aparkalekuek ingo direala.

Entzuleen artetik be egon ei zirean pregunte batzuk, Elexalde kallean,Funyectal-eraino ia obrarik ingo dan,noz,aparkalekurik egongo bada...

 

----------

2009-02-17

Permalink 11:33:03, Atalak: KARMELE PLENOAN  

Martizena. Kalean topo egin dot Karmelegaz. Atzoko plenoan pasautakoak kontetan hasi jata. Karmele hamabostero han egoten da, pleno aretoko jarlekuen. Ta ni hurrungo egunean beti saiatuten naz beragaz gurutzatuten herriko txokoen baten, okindegien ez bada farmazien, edo ostean bankuen. Gaurkoan ez dau euki zer kontau handirik. Atzo gauzek arin eta lasaitasun guztiegaz joan ei zirean udalean. Alkatean ahotsa bakarrik entzun zan plenoak iraun bitartean. Seinale ona da hori! pentsau dot. Udal Komisinoetan egiten dan behar txukunaren adibide garbie!
----------

Kudeaketa

IGORRE SAREAN

Arratia, Gorbeiaren magaleko txoko zoragarria, parke naturalez inguratutako haran miragarria. Karlisten lurraldea omen. Eskubi politikoa jaun eta jabe da lurralde honetan, baina bagara egoera iraultzearen alde beharren gabizen beso, ahots eta buruak. Eta ziberespaziora jauzia emotea pentsatu dogu, gure herri zoragarri hau astindu gura dogulako, eta gure ahotsa sareratu; gure historia txikia aldatuko daben esku, beso, berba eta burmuinak izan gura dogu. Erdu geugaz!
BISITATU GAITUZTE, ESKERRIK ASKO DENOI

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

igorresarean

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution