Atzo izan zirean Europar Parlamenturako Hauteskundeak Euskal Herrian. Igorren, jaiekaz batera izan zirean eta horrek eragina izango eban abstentzinoaren gorakadan. Egunean zehar ez zan aparteko ezer gertatu. Polemikaren zurrunbiloan egon dan Gillermo Marañonek botoa emon ahal izan eban bere herrian, aspaldiko partez eta normal-normal. Zinegotzi ohia botoa emoten. Gaupasan ebilen baten-batek umore ikutua emon eban luzea eta mahaietan egoazan herritarrentzako aspergarriegia izan zan egun batean.
Botoen zenbaketa be arin joan zan, eta polemika handi barik. Egia esan, zer kontatu handirik be ez egoan... (Parte-hartzea baxua izan zalako, esan gura dogu). Abstentzioak irabazi eban garbi (zentsuaren %54,64). Hautagaitza bozkatuena EAJ-PNV-rena izan zan (771 boto, zentsuaren %22,77), ostean Iniziatiba Internazionalista (421 boto, zentsuaren %12,43), PSOE (130 boto, zentsuaren %3,84) eta EA, Aralar eta abarren hautagaitza (122, zentsuaren %3,6). PP-k 50 boto atara ebazan eta EB-k 14, zentsuaren %1,48 eta %0,41.
Herri mailatik harago, PP PSOEren aurretik eta pena bat Alfonso Europara bidali ezin izatea! Orain, analista burutsuen txanda da...

Arratia, Gorbeiaren magaleko txoko zoragarria, parke naturalez inguratutako haran miragarria. Karlisten lurraldea omen. Eskubi politikoa jaun eta jabe da lurralde honetan, baina bagara egoera iraultzearen alde beharren gabizen beso, ahots eta buruak. Eta ziberespaziora jauzia emotea pentsatu dogu, gure herri zoragarri hau astindu gura dogulako, eta gure ahotsa sareratu; gure historia txikia aldatuko daben esku, beso, berba eta burmuinak izan gura dogu. Erdu geugaz!
BISITATU GAITUZTE, ESKERRIK ASKO DENOI
