Mezua: Gure rock´n´rolla?

2009-03-30

Permalink 11:00:43, Atalak: ARRATIA NEWS  

Gure rock´n´rolla?

Botereak, sistemak, kapitalismoak... itzelezko gaitasuna dauka printzipioz bere kontrakoak izan daitekezanak integratzeko. Punka estetika hutsa bihurtu eban, esaterako. Rock´n´rollagaz antzerako zeozer pasatu dala esan geinke, sistemaren kontrako kulturaren elementu garrantzitsu izatetik sistemaren soinu-banda izatera pasatu da-ta.  Oin dala  20 urte subertsiboa izan  zitekeena integratuta eta otzanduta ei dago gaur egun. Arratia Udabarri Rock-en harira dator gogoeta hau. Gazte-Informazio Bulegoaren diru publikoa gazteentzako gauzak antolatzeko, gura dabena emoteko; itxura batean, rock´n´rolla. Joan zan jendea ikusita, ekitaldia arrakastatsua izan zan: alkarte ezberdinetakoak txoznan beharren, Su ta Gar-en emanaldia (goiko plazan oin dala 18 urte emondakoaren ostean), Total disasters-en lehenengo kontzertua... Arratian badago musika talde gazteen kanterea, eta gero eta aberatsagoa! Baina hori al da gazteek gura dabena? Seguru gagoz?



Erantzunak:

Bidaltzailea: igorresarean [Kidea]
Bistan da batzuk bere ondorioak atara dabezala. Gazte Informazio-Bulegokoen balorazinoa dakar azkenengo BEGITU-15-k: danak ondo urten dauela. Ba horixe...
Permalink-a mezu RSS 2009-04-03 @ 16:32

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

IGORRE SAREAN

Arratia, Gorbeiaren magaleko txoko zoragarria, parke naturalez inguratutako haran miragarria. Karlisten lurraldea omen. Eskubi politikoa jaun eta jabe da lurralde honetan, baina bagara egoera iraultzearen alde beharren gabizen beso, ahots eta buruak. Eta ziberespaziora jauzia emotea pentsatu dogu, gure herri zoragarri hau astindu gura dogulako, eta gure ahotsa sareratu; gure historia txikia aldatuko daben esku, beso, berba eta burmuinak izan gura dogu. Erdu geugaz!
BISITATU GAITUZTE, ESKERRIK ASKO DENOI

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

igorresarean

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution