Karmelegaz topau nez kallean eta ez kasualidadez. Pentsetan dot bera be ni topetara ibilten dala bezperako plenoko kontuek kontetako gogotsu egoten da ta. Arin beten ein ei zaurien plenoa atzo. Zazpi puntu gai ordenean eta danak aho batez onartu zirean. Hasteko diru laguntzen eskabide bat ein zaurien: Kultur Etxean obra txiki betzuk eiteko, taierretako durundue kendu eta liburutegiko atze partean libre dauen atea izteko. Bigarren puntuen diru laguntzak errepartidu in zirean: euskerea ikistearren emoten jakiena. Trakzino mekanikozko ibilgailuen ganeko zergatik salbuesteko eskabide bat egoan ta ha be danan oneritziegaz onartu zan. Obrak direla ta ziurtagiri batzuk ontzat emon zirean ta lizentziren bat be bai ( tarabusiri, Mikelen, bertako arrautzek iteko 6000 oilontzako granjea...). Plenoaren azkenetan hile honetan ein direan alkatetza dekretuen barri emon ei zan eta eskaera eta galderetan ez zan egon aparteko interbentzinorik.

Gaur, beharrerako bidean, hainbat kontu izan dodaz gogoan. Egia esan, gauza asko gertatzen dabiz Euskal Herrian eta ezin esan garrantzi bakoak direnik. Lehenik eta behin, Frantziako justitziak Euskal Herriko Laborarien Ganbarako arduradunak absolbitu dauz eta daukan izena mantentzen utziko dautsie. Zalantza barik Ipar Euskal Herriko laborarien garaipena izateaz gain, Euskal Herri independiente eta sozialista baten sinisten dugunontzako aurrerapauso itzela ekarriko dau ebazpen honek.
Dakizuenez, aste honetan zehar, herri kontsulta burutzen dabiz Muskizen. Auzoz auzo, Josu Jon Imazek txantajeen bidez inposaturiko koke plantaren inguruko eritzia emoten dabiz hango herritarrak, demokrazia parte hartzailearen ariketa argi bat eginez. Kontran, atzo bertan abiatu ziren aipaturiko planta eraikitzeko lanak. Muskizen, arinago Zornotzan egon zan legez, PNV herriaren eritziaren aurrean entzungor. Euren negozioak lehenengo, lagunok!
Horregaitik harritzen nau PNV-ko kideren bati parte hartzearen inguruko eritziak emoten entzutea, hauentzan parte hartzea, Bizkai Buru Batzarrari egin behar dabena galdetzea danean. Igorren, 30 urte herriaren gainetik gobernatzen egon ondoren, batzuek demokrazia eskolak emon gure izatea barregarria irudiotzen jata, benetan.
Eta emoten dau azkenean, PNV-ek poltrona asko galduko dauzela PP eta PSOE-ren arteko ituna dala eta. Ondo legoke honek hausnarketa sakona bultzatzea alderdiaren barruan, egin behar danaz eta egin behar danaren inguruan. Kuriosoa da entzutea gertatutakoaren errua D3M eta EA-ri bozkatu dautsienek dabela, honek PNV-ri botoak eta jarlekuan kendu egin dautsiezalako. Hau bai azterketa politiko fina eta serioa....
Dena den, itxaropen gutxi daukat nik alderdi erregionalistak egin ahal dauenaz eta ziur naz, Euskal Herrira konponketa politikoa indar independentista eta aurrerakoien eskutik etorri behar dala. Azeleratu behar dala polo soberanista deituriko horren aktibazioa, eta gaur egun polo horretan PNV-ek ez dauela lekurik. Buruzagi penenuvistek beste kezka batzuk daukiez zoritxarrez, dirua, dirua eta dirua...

Desbardinen arteko alkarbizitza ei da gerora begira jendartearen erronka handienetakoa. Kultura izan daiteke, zalantza barik, horretarako bidea, zubia. Askotariko kultura, ugaria eta desbardina. Aspalditxoan, 1991.ean, Arratia "basamortu kulturala" zala aipatzen eban Arrana aldizkariaren lehen zenbakiaren editorialak. Ezer ez egoala. Hainbat urte pasatu da ordutik hona, eta hamaika bideratutako ekimenak. Eta egun, posible da Igorren Kultur Etxea izatea (lehen ezinezko ametsa emoten eban), bertsolariek Lasarte aretoa bete eta gozaraztea, eta hurrengo egunean, zarzuela eskaintzea. Gaur, Guridiren El caserío egongo da, Arantzarteko jantzarien parte-hartzeagaz. Aniztasuna. Herri-koloreak. Ala herriko loreak zirean? Aurtengo Korrika-ren (edo Arineketan esan beharko geunke guk?) goiburuak dinoan moduan: "Ondo etorri". Aurrera goaz.
Atzo kallean gora ta behera ibili nintzen, Urligez berba bi, Sendi agurtu... bea enoan inon Karmele ikusi. Gaur Farmazitik urtetan ikusiot: " Karmele nondik zabiz ba?" "Atzo traumatologoanean euki noan beza ta badakizu...anbulategien orduek, osteko kafea hartu beharra ta autobuseko bijea... egun erdie joan jatan gauze handirik in barik! " "Badakizu nik zer jakin gure doten..." esan dotset. "Plenoko kontuek,zuk! Hainbet gauze ebatzi zirean danan konformidadeagaz ( ibilgailuen ganeko zergea ordaintzeko epea ipintea, udalaren mezularitza zerbitzua, udaleku irekiek, udalaren garbiketea, bideak sasiz garbitako, bulderra egiteko eta Elexalde kalleko argiteria kontratetako ipintea...) bea hasierako puntuen euki eurien eztabaidea. 2009ko aurrekontuen kredituak aldarazoteko espedientea izin zen berbagai. EAJ-ko bozeramailearen ahotik "ez dekiela ni arte ni parte" , "udaletxea ez dala gardena eta transparentea" eta "guzurti" moduko berbak entzun zirean. Alkateak komisinoetatik pasautako gaia dala eta komisino batzutara EAJ-ko ordezkariek ez direla agertan esan zauen. Luzeroan egon zirean bata besteari ekinean." Karmele, nik eztakit guzurtie nor izingo dan bea udaletxea ez dala gardena eta transparentea? hamabosteroko plenoetan jendaurrean herriko kontuek esatea eta edozeinek udalbatzeari galde edo eskariak egiteko aukerea noz egon da ba? oinlango komisinoak ezetu dire Igorreko udaletxean?alderdi guztien ordezkariekaz eta euren gonbidatuekaz?" " Hori ba! Holango aukerakaz, eztana enteretan gure eztauleko izingo da! "

Gaur, beharrerako bidean, PNV-ren sektore Urkulianoa ematen dabilen ikuskizun tamalgarriaren inguruan hausnartu dot. Egia esan oso zaila egiten jata egiten dabilen hainbat kontu ulertzea. Orain arte egindako astakeri guztiak gainditzen dabil eta egia esan, oso zaila jartzen jabilko PSOE-ri, independentismoa eta disidentziaren aurka gehiago eta basatiago jotzeko.
Badakizue, oso inuxentea izango naz, agian, baina poltrona piloa galtzear dagoan honetan, zintzo portatuko zirela pentsatzen neban. Horrela, PSOE gobernatzen hasterakoan eta independentismoaren aurka egiterakoan, Ezker abertzaleari esateko zein onak eta jatorrak ziren haiek. Baina ez. Gainditzen erraza izango ez dan estrategia ero batean murgildu dira buruzagi peneuveroak.
Espainako piperpotoa, Gasteizko legebiltzarraren atarian jarri dabe, horrela behar ezatsegin hori Lopezek egin behar ez dezan. Ertzantzak inkomunikazioa eta tratu txar eta ustezko torturen ohitura berreskuratu dau, zalantza barik kargu politikoren baten aginduz. AHT-ren aurkako herritarrak terroristak izango dira hemendik aurrera eta gainera PSOE-ri leporatzen dautsie Ezker Abertzaleagaz berba egin izana. Ez dakit PSOE-ren aurrean merituak egiten dabizen eta aurreratzean be betiko morrontzan jarraituko daben, manporrerismo politikoa artea bihurtuz edota zuzenean PP-ren laguntza eskatzen dabizen.
Belaunikaturik dagoz burugazi peneuveroak poltrona gehiago galduko dabezelako, eta zer da mundu hori gobernatu eta agindu barik? Ba Igorren ikusten gabiz, hutsaren putza, kritikatzea besterik ez dabela egiten, ezer positiboa aportatu barik. Gogoratu behar jakie hainbeste gorrotoz tratatzen gaituzten horiei, Ibarretxe lehendakaria izan zala Ezker abertzalearen botoei esker, Izaskun Bilbao Legebiltzarreko lehendakaria izan zan legez. Haiek onartu eben Ezker abertzalearen kanporatzea instituzioetatik eta aurreko astean PSOE-ri egindako proposamenean egoera hori onartzen eben. Arazoa da egoera horrek narru garestiaren usaina kenduko dauela eperdi peneuvero askotatik.
Orain arte, eta protagonismo hutsagaitik PNV-ek beti oztopatu dauz Estatuarekiko, konponketaren bila, Ezker abertzaleak egindako saiakera danak. Beldur naz hemendik aurrera erabat aurka jarriko dala. Pentsa ezazue PSOE Ajuria Enean dagoela heltzen dala konponketaren batera. Susmoa daukat PNV bere beharra egiten hasi dala. Errepresioa eta basatikeriaren listoia oso goian utzi eta horrela krispazioa eta ez egona nagusitu dadila edozein konponketa saiakera ezinezko bihurtzeko.


Sekulako jipoia hartu neban atzo taberna txukuntzen eta amaiturik euki nebazan edariak eskatzen eta kokatzen. Hogeitamar lagun inguru bildu ziren hemen Sevillaren aurkako partidua ikusteko eta egia esan ikaragarrizko giroa egon zan. Egun hauetan futboleroa ez dana be pozik egoten da. Eta partidua amaiturik festaren kanila ireki eta ia bota egin behar izan nebazan bezeroak. Gaur hortaz hasi da Txomin Deiari begiradatxoa emon ostean "Tabernari, aberastu egingo hintzan lehengoan, ezta? Ba ia ateratako diruakaz afaritxoren bat edo ordaintzen doken, eh?" eta nik "baina ez dakik taberna zelan gelditu zoan denak alde egin ostean, beharrean ibili nintzoan egun osoan garbitu ta garbitu eta kutxak sartu eta atera, ...potrotaraino!"
Tomasek esan dau orduan, "Beti kexuka, beti kexuka, bezerorik ez jakenean dirurik ez dokela irabazten eta jende andana jatokenean behar handia egin behar dokela. Pozik sekulan ez". Eusebiok orduan beste leku batetik eraman dau solasaldia "baina merezi izan joan, eh? Zelako partidua, lehenengo zatian Athletic-eko aurrelariek ametrailatu egin jaurien Sevillako atezaina eta bigarrenean Canoute gizajoa euki jaurien lotuta".
Tomas orduen serio jarri da eta esan dau " egia esan zelako garrantzia jekoken futbolak gure gizartean, ezta?". Eta Txomin "aizak hain interesaturik bahago, badakik Larreak Arratiako direktiba utziko jokela, beraz....", "eta zelan dakik ba" galdetu dautset nik, "nik Batzokian entzut joat, baina dena den iragarkiren bat bajak kaletik". Tomasek esan dau orduan, "ez ez, ni ez jekoat holako saltsetan sartzeko ez adinik ez gogorik, baina hik badakik zenbat gazte jazaken Arratian olgetan?". Eta orduan ni sartu naz "bai horixe, eta direktiba berriakoek ia benetan begituten jeurieken Arratiako ume eta gazteen alde".
Eusebiok, kikara hutsa mahai gainean utzi jok eta irribarre maltzurragaz galdetu jok, "eta lehendakaria zein izango dok, ba Patxi ala Juanjo". "Eusebio hoa pasioan eta utzi bakean" esan dautset nik eta laurok hasi gara parrezka aterantza joan doken bitartean.

Umeak beti dira irabazle. Eurekaz edozein jolasetan arituz gero, nekez onartuko dautsue galdu egin dabela. Esango dautsue tranpa egin dozula, despistatu egin direla edo, ... bolatxo batek, kasuan kasu, okerreko bidea jarraitu dauela. Berak beti irabazi behar dau.
PNV-ren munduan, holako zeozer gertatzen da. Duela urte bi, Igorreko alkatetza galdu arren, euren artean fanatikoenak, hauteskundeak eurek irabazi ebezala errepikatzen jarraitzen dabe. Alderdirik eta bozkatuena izan zan inolako zalantza barik, eta ezker abertzaleak, betiko boto kopuruari eutsi eutson. Baina, euren ankerkeriagaitik, euren prepotentzia eta erakutsitako etika faltagaitik, gobernatzeko formula galdu eban.
Azken batez, eurek bultzatu eben ID-ren sorrera eta herrian egoan aldaketarako gurea, ordezkaritza politikoan be islatu zan. Hortik aurrera Igorre, inolako zalantza barik aurrera doan herria da eta ematen ari diren aldaketak oso positiboak dira bai herria baita herritarrontzako be. 30 urteko gobernatzeko era itxia eta ilunaren ondoren, aldaketa gauzatzen ari da eta mundu horretako jende askok onartu egiten dabe eta beharrean dabiz udaletxeak ematen dauzen aukera berrietaz baliatuz, eta PNV-koak izateari utzi barik, jakina.
Baina fanatikoenek, peneuvero peneuvitikoek, "Euzkadi" gobernatzeko jainkoak berak sortutako alderdian dauzenak pentsatzen dabenak, "pikatuta" jarraitzen dabe, lau urteko ume bat bezala jokoren baten galtzen dauenean.
Orain, gauza bera gertatzen jakie Gasteizko legebiltzarrean. Hauteskunde antidemokratikoak onartu ebezan, ezker abertzaleko jendeari, beldurraren bidez , botoa bahitzeko asmoz, baina jokaldia txarto irten jakie barriro be eta gutxiengoan gelditu dira.
Ibarretxe, ezker abertzaleak parlamentuan hartutako jarrerei esker izan da lehendakari, Izaskun Bilbao parlamentuko burua izan dan lez eta Ibarretxe planaren bertsio ezberdinak ezker abertzaleai esker atera dira aurrera. Baina eurek, ez dabe inoiz onartuko eta ezker abertzalea mespresatzen eta jipoitzen jarraitzen dabe herri honen benetako etsai politikoekaz trapitxeotan jarraitzen daben bitartean.
Miren Azkaratek ez dau ulertzen zergaitik gal lezakeen Ibarretxek lehendakaritza. Nik bai. Parlamentu antidemokratiko horretan PSOE-ek bildu ahal dauelako eurek baino boto gehiago. Prepotentziak errealitatea lanbrotzen dau, ezta?. Baten batek penttsatuko dau "ezker abertzalea balego...", baina fanatikoenak, Josu Jonen koadrilakoek nahiago izango dabe ziurrenik PSOE-gaz ituna Ibarretxe baztertuz. Baina prest egongo da PSOE?
Goizean etxeko beharrak inde gero urten dot kallera. Arraindegiko iladan itxoten nabilela Karmele sartu de. " Egunon Karmele!zer kontaurien atzoko plenoan ba?" Hamalau puntuko gai zerrendea euki euriela bea batzuk baino eztauz kontau. Hasteko 2008ko diru kontuen likidazinoa inde dauela eta ie 2.000.000€ geratu direala. 1.400.000€ inguru 2008en akabau ezin izin diren beharretarakoak direla, gestionaute dauzenak. Eta 580.000 €gaz zer ein erabakiteko dekiela bea aste honetan ebatziko ei daurie udalekoek. PNVkoak abstenidu ein ei zirean puntu honeitan.
Beste kontu bet txabolena izin zan. Txabolak oinarte teiakaz eta ladrilluekaz ein behar izin dire eta hemetik aurrera beste edozein material erabili lei beti be inguruek eta irudie jagonda.
Garben dauen eraikuntzarako materialen almazenari, lizentzi barik dauzenalez aktibidadea kentzeako eskatu jako. Eta han hogei etxebizitzako eraikine eingo dala eta baserri inguruen aparkalekuek ingo direala.
Entzuleen artetik be egon ei zirean pregunte batzuk, Elexalde kallean,Funyectal-eraino ia obrarik ingo dan,noz,aparkalekurik egongo bada...

|
|
2009
| |
| Absolutuak | Portzentaia erroldarekiko | |
| Errolda | 3.269 | %100,00 |
| Abstentzioa | 949 | %29,04 |
| D3M | 445 | %13,61 |
| EHAK | Legez kanporatua | |
| EAJ-EA | - | |
| EAJ | 1.293 | %39,55 |
| EA | 114 | %3,49 |
| Aralar | 157 | %4,80 |
| EB | 55 | %1,68 |
| PSE-PSOE | 195 | %5,97 |
| PP | 64 | %1,96 |
Arratia, Gorbeiaren magaleko txoko zoragarria, parke naturalez inguratutako haran miragarria. Karlisten lurraldea omen. Eskubi politikoa jaun eta jabe da lurralde honetan, baina bagara egoera iraultzearen alde beharren gabizen beso, ahots eta buruak. Eta ziberespaziora jauzia emotea pentsatu dogu, gure herri zoragarri hau astindu gura dogulako, eta gure ahotsa sareratu; gure historia txikia aldatuko daben esku, beso, berba eta burmuinak izan gura dogu. Erdu geugaz!
BISITATU GAITUZTE, ESKERRIK ASKO DENOI
