Eskoia
"Politikoki zuzena" izan behar dan garaiotan, inor ez da eskoiakoa, edo eskoitiarra. Danak dira "zentrokoak" (Rajoy be bai), "progresista moderatuak". Eta holango saltsa kontzeptualetan sartuta, normala izaten da erretea. Kuriositate moduan, oin dala urte batzuk Eusko Jaurlaritzak egindako inkesta batean PNVko botoemoleen %70ak esaten eban "ezkertiarra zala". Holangorik!
Halan da be, eskoia egon badago. Beti egon da. Agirian edo ostonduta. Eta gaur, inoizkorik osasuntsuen dago, eta harroen. Eskoiak boteretsua babesten dau, eta ahulena jipoitu. Botereak eta bere mila aurpegiak eta ehundaka borreroek babes ideologikoa behar dabe. Babesa, aldaketaren alde sortu leitekezan indarrak anulatzeko. Etsipena, indibidualismoa eta norberekoikeria hedatzeko. Ilusioak zapuzteko. Poliziak "onak" eta "terroristak" "gaiztoak" direala esateko. Betikoari eusteko eta esperantza akabatzeko. Dante-ren "Divina Comedia"-n, infernuko atarian agertzen den esaldia gogoratzen digu honek ("Lasciate ogni esperanza"-"Galdu eizue edozein esperantza").
Bada, guk ez doguz esperantzak, ez ilusioak, ez burrukarako grina galdu. Eta ez doguz galduko. Zaparrada ideologikoari aurre egiteko aterki egokia behar dogu. Txan Magoak Lemoako gaztetxean esaten eban moduan herria askatu eta eraikiteko ILUSIOA behar da. Hori inork ezin dau gelditu. Igorren eta Euskal Herrian, aldaketaren alde jarraituko dogu burrukan, mundu hobea daroagulako bihotzean.
Horixe: lore asko ebagi arren, ez dabe udaberria geldituko.
Dena den,...Aupa Athletic!
Gaur, kirol solasaldia euki dogu nere tabernan. Eusebiok ekin dautso gaiari "azkenean datorren urtean barriro be athletic- erreala derbiak ikusiko juzak", eta jakina, halako baieztapen borobila entzun ondoren, horren zergaitia galdetu egin dautsot, ea erreala lehengo mailara igotzeko ikusten dauen, eta berak "Ze osti diñok ba, geu, motel geu joangozak putzure, gero ta txarrago goazak eta..." Tomasek ordun, esku artean euki dauen egunkaria itxi eta hurreratu egin jaku "baina arrazoiak bajazak hau gertatzeko, ezta?", Eusebiok erantzu dautso " arrazoiak jakina, bigarren eta bigarren B mailako jokalariak fitxatu eta onak dozakenak kanporatzen bajuzak..." eta Tomasek "argi jakEusebio, Athletic-eko benetako presidenteak eta kirol zuzendari klandestinoak hartuta jauriek taldeak abertzalez garbitzeko erabakia". Eusebioren begiak zabal zabalik gelditu dire... "benetako presidentea? Kirol zuzendari klandestinoa? hi burutik jota hago, ala?". Tomasek beste tragoxka bat eman dautso bere poteari eta lasai lasai egin dau berba. "Entzun ondo lagunok. Uriaren garaian presidente ordea Javier Fernandez izan zoan, gaur egun, FONORTE-ko jabea eta IURBENTIA-ko presidentea. Azken enpresa honetan, nor dok presidente ordea?.... ba Garcia Makua jauna jakina. Eta Fernandezena be badok HABIDITE enpresa, non Garcia Makua kontseilari delegatua doken. Tira, jefazoak ordaitzen dautsola bere lastozko gizonari..." Baina Tomas,... "... eta duela urte bat eta piku, Athletic-eko jokalari batzuek ilegalizazinoen kontrako agiribat sinatu jauriekenean, Jose luis Bilbaok, batzuekaz egon zoan holako saltsatan ez ibiltzeko esateko..." JoseLuis Bilbao, Bizkaiko diputatu nagusia?, "Berau laguna, horixe berau, abertzale usaina joken dana kendu gura jozak gainetik, nahiz eta taldea hauts eginda gelditu" Neuk esan dautsot orduan... "esaten habil Aduriz, Tiko, Sarriegi, Susaeta, gure Prieto eta abarrek bi hauen dianan jazakela?". Tomas, ordun, potea hustu jok eta aterantza joan dok eta holela esan deusku, "Jarraituku, baina joan bilatzen hauen arteko loturak, IURBENTIA, HAIBIDIE, PETRONOR, Josu Jon Imaz. Javier Fernandez, Josu Olazaran, Pllo Etxeberria, Andoni Ortuzar, Asier Atutxa, Blas Bermudez, San Mames Barria, Isozaki, BEC, Megapark, Iberdola Dorrea, Sheraton... egarri nok eta beste batera ñoak,... egongozak..."
Peneuveroen demokrazia, abertzaleak egurtzea.
align: center">
Duela 25 urte peuveroen lagunak diren PSOE-ko buruzagiek, GAL sortu eben euskal militante abertzaleak erahiltzeko asmoz eta behar nardagarri horretarako euren polizia erabili eben. 25 urte beranduago eta PNV-k espainar aurrekontuei baietza ematea erabaki duen honetan, polizia autonomikoa erabili dabe, barriro be Lasa eta Zabalaren senitarte eta lagunak jipoitzeko, jipoi etikoak nonbait...
"Garberako besarkada"
Ez, egia esan, ez zan "besarkada" izan, eskua emotea baino. Baina nahikoa adierazgarria. Eta arduratzekoa, Ertzaintza "herriaren polizia" izateko sortu ebela kontuan eukinda. Argazkia iazko urriaren 12koa da. Falangistek ekitaldia egin gura eben Donostiako Bulebarrean. Egun horretan, Ertzaintzak Bulebarra "garbitu" eban, bertan antolatuta egoan ekitaldi antifaxista zapuztuz. Falangistak, baina, ez zirean Bulebarrera heldu eta Garberara eroan ebezan. Hortxe ataratakoa da argazkia.
Urriaren 25ean falangistek ekitaldia egingo dabe Gasteizen, EAJ-EA-EB-Aralar-ek "Erabaki eskumenaren aldeko ekitaldiak" antolatuko dabezan egunean. Azkenean, horretan geratu da "kontsulta". Kontsultarik ez da egingo (ez erreferendumik, ez inkestarik, ez ezer), baina ikusiko al dogu "Gasteizeko besarkadarik"?
Aurrekontu parte-hartzaileak
Bigarren urtez, modu parte-hartzaile batean egingo dauz aurrekontuak Igorreko Udalak. Horretarako eta iaz hasitako bidean sakonduz, auzo eta sektore-batzarrak deitu dira (12 guztira), herritarren ekarpen eta ideiak jasotzeko.
Auzo batzarrak gaur hasiko dira, 19;30etan, San Kristobalgo txokoan. Egutegia osoa ikusteko Udalaren informazino-paneletara jo beharko dozue.
Herriko diru kontuak be danonak direalako, parte hartu!
Parte hartuz, herri bizia
Egun iluna, motela eta grisa. Asteburuko eguzkitxua faltan botaten da gaur. Eguzkitxua eta girotxua, egia esan. "Aukeren azoka" antolatu eben merkatari elkatekoek asteburuen eta giro ederra egon zan, kioskoa itxi eta ostean joan nintzenean. Jendea kalean (Kultur Etxeko plazan ipini zirean postuak), bueltaka, begira eta erosten. Kalea berreskuratzeko ahalegin itzela iruditu jatan, gauza txikiak baloratzeko egina, gero eta txepelagoak garen sasoian. Badakizue orain zer dagoen modan: indibidualismoa, play-station-ak eta merkatal-zentru inpertsonalak. Domekan Garbeko azoka be egon zan barriro. Egia esan, mirestekoa da urterik urte antolakuntzan ibili direanan beharra. Mirestekoa eta eskertu beharrekoa. Txapela erosiko neuke holangoan aurrean kendu ahal izateko. Eta datorren asteburuan, Mugari bira, herri-mugimenduaren beste lorpen bat, urteetako ibilbidea daukana. Gaztetan aspaldi entzuten nauen "Igorren ez dago ezer" esaldia. Orain behintzat, alkarte eta herri-mugimenduen beharrari esker, ez dot uste hori holan danik. Gainera, aurrekontuak egiteko be auzo eta sektore-batzarrak geitu dauz Udalak bihartik hasita. Holan ezin leike aspertu!
Ateak itxita
Joan dan barikuan, Igorreko PNVk prentsaurrekoa deitu eban Igorreko Batzokian. Gaia Udalaren obren inguruan egondako "irregulartasunak" zirean. Prentsaurrekora Galder Olibares alkatea eta Gotzone Amuriza alkate-ordea bertaratu zirean. PNVko kideak ez eutsien gelara sartzean itzi, "ekitaldi pribatua" zalako.
Krisia "danok" ordainduko dogu
Gaur goizean "marxistatuta" (parkatu neologismoa) jeiki nazela uste dot. Irratietako tertulianoak jasateko kapaza izaten naz normalean, baina "krisi finantzieroaren" ingurukoek sutu egin nabe. Enpresa handiak salbatu gurean "txoke planak" egiten dabiz Gobernuak eta Banku Zentral desbardinak. Itzelezko dirutzak bideratuko dira "enpresok hondora ez daitezen". Kapitalismoaren betiko historia, "irabaziak pribatizatu eta galerak sozializatu". Enpresak ondo doazenean, langileok estuasunak pasatzen; eta txarto doazenean, ere bai (kaleratzeak). Duela urte batzuk esaten eben moduan, sozialismoa ala basakeria.
PNV ilegalizazinoaren kontra?
Kuriosoa kontua. PNVkoak alderdien ilegalizazinoaren kontra ei dagoz eta herritar guztien eskubideen eta parte hartzearen alde. Bestetik, ilegalizazinoaren kontrako mozino baten kontra agartu zirean lehengoan. Joan dan asteleheneko plenoan, ezker abertzaleko zinegotziek alderdi politikoen ilegalizazinoan kontrako mozinoa aurkeztu eben, Auzitegi Konstituzionalak EAE eta EHAK legez kanpo itzi eta egun gitxira. Egia esan, mozinoak ez eban beste munduko ezer eskatzen, ilegalizazinoen kontrako jarrera agartu eta ezker abertzaleko ordezkariak mintzakide politiko moduan aitortzea. Baina horra ere ez zan heldu Igorreko PNV. Abstentzioagaz nahikoa ez, eta kontrako botoa. Ikustekoa izango da nola jokatzen daben ezker abertzaleko ordezkariei alkate eta zinegotzien karguak kentzerakoan!
Bestalde, gure herriko "apolitikoek" be erakustaldi aparta egin eben: abstentzioa. Oin dala urtebete EAEren hautagaia babestu eta ordutik hona, abstenitu egin dira gai "politikoetan". Eta egunen batean zentsura mozinoren bat badago? Nola jokatuko dabe?
Errekea garbitan, auzolanean
Aspalditik, auzolanean burutu dira beharrak Euskal Herrian. Gaur egungo bizimodua ardazten dauan indibidualismoak ohitura hau galbidean ipini dau, baina ondino topatu leikez jarduera honen adibideak. Auzotar guztiek modu bolondresean egiten dabe behar, danan onerako zeozetan (soroak landu, karea egin, etab.). Zapatuan, Gezala eta Basauntzeko auzotarrek
"Erreka eguna" antolatu eben. Helburua argia: errekako txarrikeria kentzea. Eta horixe egin eben. 20 lagun inguru ibili zirean goizeko 9etatik eguerdira arte inguruak txukunduten, eta hainbat zabor atara eben. Ostean etorri zirean herri-bazkaria, jokoak eta kontzertuak (argia joan arte, behintzat!). Zorionak hemendik egindako behar guztiagatik eta bide beretik jarraitzeko animoak!
Eta orain, kalera
Urribigarrena be heldu da. Egun motela. Eusebio serio GARA irakurtzen. Tomas arduratuta sartu da. "Hi, eta azkenengo ilegalizazinoan aurrean zeozer egin beharko juk, ez?". "Non bizi haz hi, itargien ala?". "Zer ba?". "Kaleko kartelak be ez dozak leiduten ala?
Barikuan 8etan kontzentrazinoa egongo dok Kultur Etxe parean, "Salbuespen egoerari STOP, Euskal Herriak autodeterminazioa" lemagaz. Aparte, ilegalizazinoaren kontrako sinadura-bilketa hasi jeuriek, kirol eta kultur alkarteakaz batu dozak, mozinoren bat sartuko jeuriek datorren asteleheneko plenoan... Ah! Eta zapatu arrastien Bilbon, manifestazino nazionala". Tomas informatua ez egoteaz damutu da derrepente. "Ba, gu be mobidu beharko gozak, ez?".