2009-06-22

Permalink 12:40:56, Atalak: JUNTEA  

Helbide barrie

----------

2009-06-16

Permalink 09:05:24, Atalak: JUNTEA  

Obrak txokoan

Txokoa txiki gelditu jaku. Egia esan, esperimentu baten antzera hasi zana, denbora aurrera joan ahala sendotu egin da, eta horren froga, urte bat eta piku honetan argitaraturiko 250 sarrera baino gehiago. Eta holan, zeozer handiagoa, dotoreagoa eta aukera gehiago emongo euskuna behar genduala ebatzi genduan. "Egoitza" barriko obrakaz ibili gara azken egunotan, eta honezkero dana dago prest. Orain arte moduan, ongi etorria izango zara gurean. Bisitatu gura bagaituzu, klikatu hemen , hauxe da gure txoko berriztatua.
----------

2009-06-15

Permalink 10:35:24, Atalak: BEHARRERAKO BIDEAN...  

Argazkiak eta gorrotoak

    Gaur, beharrerako bidean, beheko irudia izan dot gogoan. 740 aurpegi, 740 errealitate gordin, eta Hertzainak musika taldeak abesten eban moduen "batzuentzat ordaintzen dagokien zigorra, beste batzuentzat berriz, askatasun haizea...". 

                                                    

     Kontua da, baten batek erabaki dauela aurpegi hauek Euskal Herriko paisaiatik desagertuazo behar direla. Krudela da benetan aurpegi bat delitu bihurtzea, krudela den legez preso ohi baten egote hutsa delitu bihurtzea. Eta zelan ez, preso ohi bat jipoitu eta gertaturikoa salatzerakoan atxilotzea, Lander Fernandezegaz egin daben moduan... Batzuei ez dautsie gehiagorako emoten eta odola gorrotoz gainezka daukie. Gizajoak...

    Igorren, adibidez, kontrako efektua lortu dabe eta presoen argazkiak, inoiz baino gehiago ikusi ahal izan doguz kalean jaietan zehar. Halanda be poliziak, zorigaitzezko behar honetan tematzen badira, istiluak sortuko dira non nahi. Argi dago handi- maundiei ez jakiezala herriaren algarak eta pozak gustatzen. Triste horiek ez dabez alkartasuna eta xamurtasuna ulertzen eta preso dauzenen argazkiak lapurtu gura deuskuez.

    Eta presoen aurkako gurutzada ez da hor amaitzen. Asteburu honetan, karraturiko zirkulua asmatu dau Rubalcabaren bandak eta hiru preso "atxilotu" egin dauz GC-k, paper batzuetan irakurri ei dauelako, orain dala hiru urte, gartzelatik atera gure izan ebezalako helikoptero baten laguntzagaz. Eta zientzia fikziozko zentzubako istorio hau dala eta, hiru preso, euren senide batzuk eta abokatu bat GC-ren esku dagoz, honek dakarren danagaz.

    Gaur, beharrerako bidean, begietara begiratzen nauten 740 argazki hauen atzean dauzenak eduki dodaz gogoan, eta euren amak, eta euren aitak eta euren lagunak eta euren alabak eta euren semeak...

----------

2009-06-12

Permalink 13:30:31, Atalak: ARRATIA NEWS  

Maniobretan?


Atzo, iluntzeko 8ek inguruan, Guardia Zibilaren bizpahiru Patrol geratu ziren bidegurutzean. Argiak piztu, pikoleto bat kotxetik atera, txaleko erreflektantea jantzi... Emoten eban kontrola ipini behar euriela gasolindegi parean, herrian bertan! Bien bitartean, jendea herri-afariaren aurreko triki-poteoan egoan, lasai. Segituan hasi zirean txistuak. Eta derrepente, aitu genduan zergaitik zan pikoletoen despliegea. Tanke itxurako dozena erdi bat ibilgailu militar pasatu zirean iñizituen haizean herriaren erdigunetik. Barrukoak, harro, irribarretsu eta burua atarata. Probokazino barria. Bere egunean, kontrako jarrera zabala sortu eban militarren presentziak Igorren. Gure ustez, berba bitan labur daiteke igorreztarron artean sortzen daben sentimendua: alde hemendik!

----------

2009-06-11

Permalink 16:24:38, Atalak: IRAGARKIAK  

Mobilizazioa

EMAKUMEEN AURKAKO ERASO MATXISTARIK EZ!!
 
HASERRE GAUDELAKO, NAZKATUTA GAUDELAKO,
 
GAUR, EKAINAK 11, ARRATSALDEKO 18:00-etan, IGORREKO KULTUR ETXE AURREAN BILDUKO GARA, 
 
HORRELAKO ERASORIK EZ DUGULA ONARTZEN ARGI UZTEKO!
 
NOKA, ARRATIAKO EMAKUME TALDEA

Deialdiaren arrazoiak ikusteko, klikatu hemen
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

IGORRE SAREAN

Arratia, Gorbeiaren magaleko txoko zoragarria, parke naturalez inguratutako haran miragarria. Karlisten lurraldea omen. Eskubi politikoa jaun eta jabe da lurralde honetan, baina bagara egoera iraultzearen alde beharren gabizen beso, ahots eta buruak. Eta ziberespaziora jauzia emotea pentsatu dogu, gure herri zoragarri hau astindu gura dogulako, eta gure ahotsa sareratu; gure historia txikia aldatuko daben esku, beso, berba eta burmuinak izan gura dogu. Erdu geugaz!
BISITATU GAITUZTE, ESKERRIK ASKO DENOI

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

igorresarean

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution