Blog bat blogari batek eginda eta Irakaskuntzaz pentsatuta 
Aurreko larunbatean bost urteko lana burutu zen, hain zuzen Donostiako Kursaal Jauregian Euskal Curriculuma aurkeztu zen.
Ruben Iglesiasek, Udalbiltzako Euskal Curriculumaren arduraduna dena, esan du "Euskal Curriculuma aplikatzeko bi dira proposatzen ditugun ildoak: batetik, ikastetxeko hezkuntza eta curriculum proiektuan txertatzea eta, bestetik, bitartekoak sortu eta garatzea"
Burutzeko prozesua bost urtekoa izan da eta aurkezpenarekin lehenego pausoa besterik ez da eman. Hemendik aurrera garrantzitsuena etorriko da, hain zuzen Curriculuma garatzea.
Etb-1ko "Mihiluze" saioan ikusi ahal dugu ze trataera mota ematen diogun euskarari. Akatsak edo zer izango dira?.
Adibideak: BOKADILLOAK EZ DIRA GELDITZEN (gaztelaniaz "no quedan bocadillos")
BUREZUR ERABILPENA DERRIGORREZKOA (gaztelaniaz "uso obligatorio de casco")
SARRERA NEKATUAK (gaztelaniaz "entradas agotadas").
ETA ABAR.
Ikusi, irakurri, barre egin,....edo negar egiteko http://www.eitb.com/mihiluze/galeria.asp?hizk=eu&posicion=1 helbide honetan
Orain dela 80 urte Ernesto Guevara jaio zen. Hori dela eta bere alargunak web orrialdea sortu du idazlanak, argazkiak, egunkarietako berriak eta abar ezagutzerazteko. Baita ere idazle batzuk bere idazlanak argitaratu dituzte, haien artean Mario Benedetti, Eduarno Galeano, Silvio Rodriguez,...
Jarraitu nahi badugu www.che80.co.cu orrialdera joan gaitezke.
Aste honetan OPRE ROMA sariak bananduko dituzte Bizkaia eta Gipuzkoan. Sari honekin Kale dor Kayiko elkarteak ijito ikasleak bultzatu nahi du. Asteazkenean Deustuko Unibertsitatean Bizkaiko ikasleentzako saioa izango da eta ostegunean Gipuzkuarrentzat Donostiako FICE fakultatean. Egun pozgarria ume ta gazteentzat izango da eta baita familientzat ere. Guztiontzat, ZORIONAK!.
Salva Rodriguez Albaceteko ijito gazte bat da. Aurten parte hartu du "Cuatro" katearen "tienes talento" programan eta irabazle suertatu da. Camaronen "La leyenda del tiempo" abestu zuen eta irabazi ere egin zuen. Berak esandakoa entzuteko aukera duzu.
http://blog.cuatro.com/tienes_talento/
Aurreko bi urtetan izan den moduan aurten ere Blogeen inguruko jardunaldiak osapatuko dira Santiago de Compostelan. Jardunaldi honen izenburua "Redes sociales y educación" da. Aurreko bi urteetan Roa eta Ayerben izan ziren jardunaldiak.

Ikasblogaren II edizioa aurten ospatuko da Galdakaoko Elexalde Institutan, Zaratamoko Berritzeguneak antolatuta. “Profesorado analógico versus alumnado digital, ¿tendremos que cambiar alguna cosa…? hitzaldiarekin hasiko da Jardunaldia.
Iaz Getxo ospatu zen lehenengo edizioa eta izena emateko blogean agertzen den moduan helburuak hauxek dira:
Ikasblogak eta irakasleblogak elkartrukatu.
Esan beharra dago lagun batzuk ematen digutela parte hartzeko aukera . Aurten Irene Gonzalez Mendizabali MILA ESKER eman nahi dizkiot.

Urtero "Enseñantes con gitanos" direlakoen jardunaldiak ospatzen dira. Aurten Sevillan izango dira Irailaren 5tik 7ra arte eta egitaraua ikustea aukera dugu.

Goizez hitzaldiak entzuteko aukera dago eta arratsaldez, aldiz, taileretan, esperientziak ezagutzeko astia izango da. Ikas Komunitateetan parte hartzen duen Andalucia Ikastetxera joan beharko da tailerretan parte ahal izateko. Ikastetxe honek "tres mil viviendas" izeneko auzoan kokaturik dago.
ESPIRAL SARIen irabazleak ezagutu ditugu eta haien artean lagun batzuk ikusi ahal izan ditugu, Angel eta Marcosena. Haiei eta guztiei ZORIONAK!. Baita ere eztabaida sortu da sariak ematerakoan
Blog hau Antón Carranza Goienetxek egindakoa da. Deustun jaioa Deustuko Ibarrekolanda auzoan bizi naiz.
Visita mi página en Internet en el Aula
| www.flickr.com |