Blog bat blogari batek eginda eta Irakaskuntzaz pentsatutaAurten ere, apirilak 8 - Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatuko da.
Data hau oso garrantzitsua da ijitoentzat. 1971ko apirilaren 8an munduko herri guztietako ijitoak bildu ziren Londresen. Bertan zein izango zen haien bandera, himnoa eta data erabaki zen. Horrela, harrezkero apirilaren 8an munduko ijitoek ospatzen dute bere eguna.
Aurton Bilboko Arenalean izango da. Bertan txikientzako jolasak, kaleko tailerrak, txokolatada, musika eta dantza izango dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Aipatu, arratsalde bitartean III. Ipuin eta Kartel Lehiaketaren saribanaketa izango dela.
Adrián Paenza irakasleak arrakasta izugarria izan zuen "Matemática ¿estás ahí?" liburua atera zuen eta orain horren jarraipena berria dago "Matemática ¿dónde estás?" izenburuarekin. Buenos Aireseko Unibertsitatean irakasle ibiltzen da eta liburu honen sarreran hauxe esaten du:
"La riqueza no sólo se mide en dinero o en poder adquisitivo, también se mide en conocimiento, o mejor dicho, debería empezar por ahí. El acceso a la riqueza intelectual es un derecho, sólo que casi siempre está supeditado al fárrago de lo urgente (nadie puede pretender acceder al conocimiento si antes no tiene salud, ni trabajo, ni techo, ni comida en su plato). Así, todos tenemos un compromiso moral: pelear para que la educación sea pública, gratuita y obligatoria en los niveles primario y secundario. Los niños y jóvenes tiene que ir a estudiar , y no a trabajar.
Con la matemática sucede algo parecido. Es una herramienta poderosa que enseña a pensar. Cuando está bien contada es seductora, atractiva, dinámica. Ayuda a tomar decisiones educadas o, al menos, más apropiadas....."
Ostegunero "Radio Euskadi"n Matematikari buruzko saioa entzuteko aukera daukagu. Euskal Herriko Unibertsitateko Raúl Ibañez irakaslea da parte hartzen duena programa honetan arratsaldeko 7:40tik aurrera. Astero jartzen du problema bat eta hurrengo astean emaitza ere ematen du. Edonork bidali ahal ditu bere emaitzak eta askotan irakurtzen ditu Raúl Ibañezek. Aste honetan ikastetxe bateko ikasleek parte hartu dute Goio Lekuona irakaslearekin eta entzuteak merezi du.
ETXERAKO LANAK EGITEN AL DITUZU?.
Galdera honi umeek emandako erantzunak entzutea ez da gauza makala.
Sigma aldizkari berri bat kalean dugu. 2007ko Azaroaren alea da, matematika aldizkaria, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzenduta. SIGMAk helburu bikoitza du: Irakasleen etengabeko formakuntzan laguntza ematea eta ikas-irakaskuntza prozesuaren hobekuntza bultzatzea Irakasleen arteko esperientziak eta ikasgela-jarduerak komunikatzeko tresna baliogarria izatea.
Azken zenbaki honekin bi artikulu aipatu nahi nituzke:
Baita aipatu ere nahi dut Santiago Fernándezen lana. Urte askotan ibiltzen da lan honetan eta eskertzekoa da. Eskerrik asko, Santi.
Gaur egun gero eta aukera gehiago aurkitu dezakegu Interneten gure ikasleekin erabiltzeko. Haien artean aipatu ahal ditugu:
Bilbao Gazte Sarea Bilboko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Saileko Gazte Informazioaren Zentroa da. Bulegoa Zabalgune eraikinean dago, Zabalgune plazan, handizkako merkatua zenean.
Horren helburua Bilboko gazteeentzako erreferentzia-gune izatea da, gazteei beren intereseko gaien inguruan informazioko, orientabideko eta aholkularitzako zerbitzua emanez, ikuspuntu orokorretik eta diziplina anitzekotik.
Gazteei informazioa eta arreta emateko zerbitzu osoa da, erabiltzaileak eskatutako informazio-eskaerari erantzuna emanez.
Informazioa ematea, orientatzea, aholkatzea... hitz gutxitan esanda, inguruneak eskaintzen dizkien aukerak jakinaraztea, interesatzen zaizkien jardueren inguruko erabakiak har ditzaten eta horiek beren eguneroko bizitzara gehi ditzaten.
Informazio-gune, hezkuntza-zentro laguntzaile, gaztegune eta gazte-informazioko panorama osatzen duten gainerako eragile ugariekin sarean lan egitean datza; horrez gain, informazioaren tratamenduko eta hedapeneko lana koordinatzea du helburu, baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko.
Programa honetan TXURDINAGA BEHEKOA B.H.I.k parte hartzen du eta ikasleek bere gainean hartu dute ardura. Hona hemen aurtengo delegatuak.
Blog hau Antón Carranza Goienetxek egindakoa da. Deustun jaioa Deustuko Ibarrekolanda auzoan bizi naiz.
Visita mi página en Internet en el Aula
| www.flickr.com |