Artxiboak: Otsaila 2008

2008-02-28

Permalink 14:54:12, Atalak: Ijitoak  

PATRICIA CONDE ETA "LA SEXTA"

Hauxe da Patricia Condek esan zuena bere "Sé lo que hiciste" saioan. Hau arrakeria izan ahal da?. Bakoitzak erabaki dezala irakurri eta entzun ondoren.

"Buenas tardes y bienvenidos a Sé lo que hicisteis. Hoy nos hemos despertado, además de con legañas, como cada lunes, con una noticia increíble. Son unas declaraciones de Madonna que ha dicho: “Siempre quise ser gitana”. Bueno, ella lo ha dicho en inglés pero ese era el sentido. Y nosotros nos hemos preguntado: ¿cómo sería Madonna en versión caló? ¿Habría vendido tantos discos? ¿o quizás los habría robado? ¿quién sabe? Por eso, haciendo un alarde de originalidad, y de tópicos como éste que acabo de decir, hemos preparado un vídeo. Pero ahora no lo podemos ver, así que lo vamos a ver más tarde… se aproxima bastante a la realidad. Luego lo vemos…”

 

----------

2008-02-25

Permalink 10:49:25, Atalak: Ijitoak  

IV JARDUNALDIAK

                            

 SIM ROMI - EMAKUME ETA IJITOA

"Kale dor Kayiko" (Biharko ijitoak) Elkartearen emakumeek Otsailaren 27, 28 eta 29an bere IV Jardunaldiak antolatu dituzte. Lehenengo bi egunetan emakume ejitoek bakarrik parte hartu ahal izango dute. 29an, aldiz, edonork parte hartu ahal izango du. Egun horretan beste ekintzeen artean Celia Gabarriren hitzaldia aipatzeak merezi du "Romanipen-a, Ijito Nortasuna Emakume ikuspegitik" izenburuarekin. Indartzen gaituzten experientziei buruzko mahai ingurua ere guztiz interesgarria izango da.

----------

2008-02-21

Permalink 12:44:06, Atalak: ibarrekolanda  

IBARREKOLANDAKO ARGAZKIAK

Ibarrekolanda hobe ezagutu ahal izateko eta argazki gehiago ikusteko beste aukera bat. Txema Juanesen Cd eta liburuan agertu dira.

 

----------

2008-02-20

Permalink 15:51:14, Atalak: HEZKUNTZA  

PARTAIDETZARI BURUZKO JARDUNALDIAK

                                              

ADARRA Pedagogi Erakundeak 2008ko martxoaren 5 eta 6an bere jardunaldiak antolatuko ditu. Gaia hauxe izango da: "PARTAIDETZARI BURUZKO JARDUNALDIAK".

Jardunaldiak aurkezteko arrazoia zera da:

Eskolak gero eta argiago ikusten du bere helburuak ez dituela bakardadean lortuko. Informazio gizartean, ikasle guztien eskola arrakasta lortzeko, familia eta gainontzeko agenteekiko lan komunitarioa guztiz beharrezkoa da. Eta hau bakarrik lortuko dugu denon artean helburuak adostuta. Aurrerapenak lortzeko, denon partaidetza bultzatu eta komunitate osoaren elkarrizketa erraztu behar da parekotasunean.

Eta jardunaldien helburuak hauxek dira:

  • Partaidetza ikastetxeetan hobetzeko prozesuak aztertzea.
  • Partaidetzaren eta ikasketen hobetzearen arteko loturari buruz hausnartzea.
  • Eskolan parte hartzen duten zenbait agenteen iritziak ezagutzea.
  • Hezkuntzan eta gizartean partaidetza hobetzeko asmoz, esperientziak eta baliabideak trukatzea.

Hitzaldien artean azpimarratu ahal ditugu Fernando Fantova eta Ramón Flechak emango dituztenak.

Experientzien artean Zizurkil eta Zurbarango eskolek mahai gainean jarriko dituztenak. 

Egitarua Adarraren web orrialdean ikusi ahal dugu.

----------
Permalink 15:25:51, Atalak: HEZKUNTZA  

IKAS KOMUNITATEAK

                                       

Kongresu amaitu eta gero zera esan ahal dugu: 

Ikas komunitatea ahalik eta goreneko ikaskuntza ikasle guztientzat eta elkarbizitza hobetzea helburutzat dituen ikastetxe bat da. Helburu hauek lortzeko ondoko ideietan oinarritzen da:

  • Munduan emaitza onak ematen ari diren eraldaketa guztietan.
  • Ikaskuntza dialogiakoan, informazio-gizartean gaur egun garatzen ari den ikaskuntzan.

Abiadurak:

  • Ikasle orok ikasteko duen gaitasuren errekonozimendua.
  • Ikaskuntzaren aldeko interakzio guztiak bultzatzea eta ahalik eta goreneko ikaskuntza maila instrumentala lortzeko baliabide guztiak erabiltzearen beharra.
  • Komunitatearen parte-hartzea eta laguntza beharrrezkoak dira ikasle guztien ikaskuntza areagotzeko eta bizikidetza hobetzeko.
  • Elkarlana, berdintasunezko elkarrizketatik abiatzen da.
  • kultur aniztasuna, gaitasun-aniztasuna... aberasgarrirak dira eta ondo aprobetxaturik ikaskuntza emaitzak gehitzen dituzte.
  • Talde giroak zentzua sortzen laguntzen du eta ikastetxean haurrek beren emozioak garatzea ahalbideratzen du.
  • Elkartasuna ikastetxean, gelan zein hezkuntza-komunitate osoan, funtzionatzeko irizpide nagusia da.

Ateratako emaitza guztiak web orrialdean agertuko dira.

 

----------
Permalink 11:05:43, Atalak: ibarrekolanda  

IBARREKOLANDA AUZOA

Auzokide batek, Txema Juanesek hain zuzen, duela hiru urte atera zuen DVD batean berak bildutako argazkiak eta baita liburu bat ere. Horri esker Ibarrekoloanda auzoko argazki batzuk ikusteko aukera izaten dugu. Beste auzokide batzuk ere bere argazkiak guztion eskuetan jarri dituzte. Guztioi eskerrik asko!.

Argazki gehiago ere ikusi ahal dituzue.

----------

2008-02-15

Permalink 12:38:36, Atalak: Txurdinaga  

EPAILE BATEN IRITZIA

Emilio Calatayud Perez Granadako epaile bat da eta hitzaldi batean ikasleen huts-egite, eskola eta gurasoei buruzko hitzaldia bota zuen, pentsatzekoa dena

ext-align:center">

----------
Permalink 10:13:57, Atalak: Txurdinaga, Seis Centros  

GRANADARAKO BIDAIA

 

Maiatzaren 7tik 10ra "SEIS CENTROS" Elkartearen delegatuak bilduko dira Granadan ebaluazio bileretan bere parte-hartzea ikertzeko asmoz. Joango diren Txurdinaga Behekoa Institutuko delegatuek irizpide batzuk bete beharko dituzte.

----------

2008-02-14

Permalink 15:32:40, Atalak: IKT  

ARIÑO HERRIKO ESKOLA II

Bideo honetan azalpen gehiago jasoko dugu eta horrela hobe ezagutu ahal izango dugu Ariño experientzia.
----------
Permalink 10:06:10, Atalak: IKT  

ARIÑO HERRIKO ESKOLA

Otsailaren 18 eta 19n Bilboko Euskalduna Jauregian "Ikas Komunitateak" Kongresua ospatuko da. Experientzien artean Ariño Herriko eskolarena aurkeztuko da. Bere aurkezpena hauxe da:

Teruelgo probintzian Ariño eskolak dituen Lehen Hezkuntzako hiru unitateek argel digitalak dituzte. Gela horiei "gela buruaski" deitu zaie. Horrek ezinbesteko egiten du irakaskuntzako eta ikaskuntzako metodoetan IKTak integratzeko metodo bat martxan jartzea; izan ere, irakasleek eta ikasleek curriculum-arlo eta eskola-ordu guztietan bitarteko hori dute eskura. Modu horretan, material tradizionalen, metodologien eta rolen aldaketa askoz ere modu logikoagoan eta naturalagoan gertatzen da. Ordenagailu pertsonala nahitaezko bihurtzen da ikasle eta irakasleentzat. 2003ko otsailaren 26an Aragoiko Gobernuko Hezkuntza Sailak eta Microsoft enpresak pupitre digital (idazmahai digitala) izeneko proiektua jarri zuten martxan Ariñoko Lehen Hezkuntzako 4.mailako gelan: Umeek tablet PC bana dute, internetera konektatuta, ikastetxeko sare lokalaren baitako hari gabeko saren baten bidez.

----------

2008-02-13

Permalink 15:37:24, Atalak: ibarrekolanda  

1955.URTEKO NEGUA, BILBON

1955 Urteko eguraldia bai izan zela gogorra. Aurtengo neguko eguraldiaren aldean parekorik ez dauka. Argazki hauetan nolakoa zen Bilbo ikusi ere ahal dugu

----------

2008-02-11

Permalink 15:54:37, Atalak: Ijitoak  

XEDEDUN EMAKUMEAK

                            

"RROMNI hitzak, erromanieraz, emakume eta ijito izaera laburbiltzen ditu, ijito familietan oinarrizko zutabe direnak. Gu gaituzue haiek, eta sentimendu honen inguruan ospatu nahi ditugu gure SIM RROMNI Jardunaldiak, ADARRA Pedagogi Erakundearekin lankidetzan".

Aurreko paragrafoarekin Kale dor Kayiko Elkartearen emakumeek gonbidatzen gaituzte bere 4. Jardunaldietan parte hartzera.

Informazio gehiago Elkartean.

----------
Permalink 12:54:55, Atalak: Txurdinaga, Seis Centros  

"SEIS CENTROS" ELKARTEA

                 

 Aurreko ikasturtean Txurdinaga Behekoa Institutuak Estatuko beste bost institutuekin elkarte bat sortu zuen ikasleen parte hartzea indartzeko asmoz. Horretarako blog bat sortu genuen. Maiatzan Bilbora etorri ziren beste Institutuko delegatuak eta aurten Granadan izango dira jardunaldiak. Nola hautatu delegatuak, nola hartu parte ebaluazio bileretan, .....  lan egiten zuten. Interes haundia dago Bilboko delegatuen artean.

 

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

IBARREKOLANDA

Blog hau Antón Carranza Goienetxek egindakoa da. Deustun jaioa Deustuko Ibarrekolanda auzoan bizi naiz.
Visita mi página en Internet en el Aula

www.flickr.com
Locations of visitors to this page

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ibarrekoland

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution