Artxiboak: Otsaila 2007

2007-02-12

Permalink 01:08:40, Atalak: littera, ist  

Datuak eta metadatuak

Datuaren kontzeptua argi izan arren, metadatuarena ulertzeak arazoak sortzen ditu. Metadatuari nolabaiteko definizioa eman beharko bagenio, "datuei buruzko datuak" dirala esango genuke, hau da, datu bat edo batzuk deskribatzen dituzten beste datuak. Sarritan zaila izaten da datu eta metadatuen artean desberdintzea datu batzuk metadatu izan baitaitezke, eta alderantziz. Informazio gehiago wikipediako web orrialdean bilatu daiteke, horretarako klikatu hemen.

Metadatuaren kontzeptua argiago azaltzeko adibide jar dezagun. Liburu bat hartzen badugu, honek bere fitxa teknikoan titulua, egilearen izena, editoriala... izango lituzke. Hauek metadatu lez hartuko genituzke, datu batzuk kokatzeko laguntza ematen baitigu.

Baina aurrez aipatu den bezala oso zaila da datu eta metadatuen artean ezberdintzea. Adibidez poema bat datu multzo bat da, baina metadatu multzo bat ere izan daiteke abesti batetan erabiltzen den letra bada.

Honi buruzko informazioa bilatu nahiz gero, hemen daude estekaren batzuk:

----------

2007-02-11

Permalink 16:53:53, Atalak: littera, ist  

Ahozko hizkuntzatik hipertestura

Historian eman den aurrerapausurik handienetakoa dugu ahozko hizkuntzatik hipertesturako nolabaiteko eboluzio hori. Eboluzio edo aldaketa honen sorrera edo hasiera Grezian kokatu behar dugu. Bertan ahozko hizkuntza papiroan idazten hasi zirenenan eman zitzaion sorrera gaur egun hipertestutzat definitzen dugun honi.

Honen ondorioz askori sortu zaion galdera hurrengoa izan da, hipertestua literatura izanik, aurrez izandakoa literatura ere al dugu? Walter Ongen ustez ahozko hizkuntza ezin daiteke literaturatzat jo eta berataz gain hainbat izan dira ere honi buruzko erreflexioa egin dutenak. Beraz, ikus dezakegunez aldaketa hori ez dugu hipertestuaren sorrera bakarrik, baliteke literaturaren sorrera ere izatea. Ahozko hizkuntza literatura denentzat ez da literaturaren sorrera izango, baina kontrakoa uste dutenentzat (Ongen kasua adibide gisa) literaturaren sorrera moduan ere hartu liteke. Interesgarria litzateke hau luze eta sakon aztertzea.

 

 

----------
Permalink 16:32:57, Atalak: littera, ist  

Edizio digitalari buruzko hitzaldia

Joan den azaroaren 17an Deustuko unibertsitatean edizio digitalari buruzko hitzaldi bat izan genuen. Bertan La Complutense unibertsitateko irakasle batek, gizon ingeles batek eta neska batek hitzegin ziguten.

Azaldu zigutenez askok uste arren filologoek teknologi munduaren inguruan ez dutela zertan askorik jakin, hauen arteko erlazioa gero eta estuagoa izaten ari da, eta honek filologoei nolabaiteko jakintza batzuk eskatzen dizkie informatikaren inguruan. Honetaz gain beste hainbat datu edota gai azaldu zizkiguten, humanismoa eta teknologiaren arteko lotura, testuen inguruko kritikak... baina ni gehien harritu ninduena hurrengo datu edo informazioa izan zen, espainiar estatuan %32ak besterik ez du interneta erabiltzen. Harrigarria benetan! Nik uste nuen interneta gaur egungo zoko guztietan sartutik zegoela, baina ematen dunenez bada oraindik honen xarma ezagutzen ez duenik, eta asko gainera.

Hitzaldi honen inguruan niretzat mezurik argiena aurrez aipatutakoa izan zen. Filologoek eta filologia ikasten ari direnenk (nire kasua adibidez) ezin dute teknolgiatik at geratu gaur egun bien arteko erlazioa oso estua baita.  

----------
Permalink 16:32:43, Atalak: Bertsoak  

Edizio digitalari buruzko hitzaldia

Joan den azaroaren 17an Deustuko unibertsitatean edizio digitalari buruzko hitzaldi bat izan genuen. Bertan La Complutense unibertsitateko irakasle batek, gizon ingeles batek eta neska batek hitzegin ziguten.

Azaldu zigutenez askok uste arren filologoek teknologi munduaren inguruan ez dutela zertan askorik jakin, hauen arteko erlazioa gero eta estuagoa izaten ari da, eta honek filologoei nolabaiteko jakintza batzuk eskatzen dizkie informatikaren inguruan. Honetaz gain beste hainbat datu edota gai azaldu zizkiguten, humanismoa eta teknologiaren arteko lotura, testuen inguruko kritikak... baina ni gehien harritu ninduena hurrengo datu edo informazioa izan zen, espainiar estatuan %32ak besterik ez du interneta erabiltzen. Harrigarria benetan! Nik uste nuen interneta gaur egungo zoko guztietan sartutik zegoela, baina ematen dunenez bada oraindik honen xarma ezagutzen ez duenik, eta asko gainera.

Hitzaldi honen inguruan niretzat mezurik argiena aurrez aipatutakoa izan zen. Filologoek eta filologia ikasten ari direnenk (nire kasua adibidez) ezin dute teknolgiatik at geratu gaur egun bien arteko erlazioa oso estua baita.  

----------
Permalink 15:55:54, Atalak: littera, ist  

HTML hizkuntza

HTML (Hiper Text Markup Language) hizkuntza nolabaiteko ordenagailuen hizkuntza dugu. Hizkuntza honek hipertestuak deskribitzea ahalbidetzen du, hau da, testu edota dokumentu ezberdinak ondo estrukturatuta eta bere estekekin txukun azaltzea ahalbidetzen du.

HTML dokumentu bat <html> etiketarekin hasi eta </html> amaitzen da. HTML dokumentu baten barnean zati bi izango genituzke, idazpurua (<head>) eta gorputza (<body>). Idazpuruaren barnean aipagarriena <title> zatia dugu, honek HTML dokumentu baten izenburua zehaztea ahalbidetzen baitu. Gorputzari dagokionez, bertan izango da testua, eta hau ondoren hiperirakurle batetan aurkeztuko da. Dena den honi buruzko informazio gehiago jaso nahi duenarentzat, hurrengo web orrialdean http://werbach.com/barebones/barebones_espanol.html oso gauza interesgarriak aurki daitezke.

Azkenik, eta dana hobeto azaltzeko, HTML tesu baten oinarrizko egitura hurrengoa izango genuke:

<html> <head> <title>Título</title> </head> <body> Idazten dugun testua, estekak, aipamen grafikoak... </body> </html> 

 

 

----------
Permalink 15:10:50, Atalak: littera, ist  

Prest al gaude web 2.0rako?

Interneten web 2.0aren inguruko informazioa bilatzen aritu naiz eta gauza oso interesgarriak ikusi ondoren hainbat pertsonek planteatzen duten galderari buruz bueltak ematen hasi naiz, web 2.0rako prest al gaude?

Web 2.0ak audientziak sortzeko bere kapazitatea erakutsi ondoren, ez da trafiko hau monetizatzeko gai izan. Honen adibide argi bat Menéame  izango genuke. Arazo nagusiena portal hauek publizitatetik bizi dirala da, eta honetaz gain anuntziante nagusienak ez datozala web 2.0arekin bat. Arlo publizitario hauek aldiz, telebista, egunkari zein aldizkarietan, interneten baino diru gutxiago kontsumitzen dituzte.

Honekin esan nahi dena da telebista, aldizkari zein egunkarietan publizitatea sartuz itzelezko dirutzak uzten dituzten entitate hauek, interneten askoz gutxiago gastatuko dutela. Horretaz gain euren dirua web orrialde handietan (MSN, Yahoo...) edota web  orrialde espezializatuetan inbertituko dutela, horrela beste guztiak aparte utziz. Azken finean garrantzitsuena audientzia da, ezta? 

----------

2007-02-10

Permalink 16:01:42, Atalak: littera, ist  

Ahozko literatura, hipermedioa eta hipertestua

Hiru kontzeptu hauek elkarrekin erlazio oso estua dute. Bestalde esan dezakegu kronologikoki nolabait ordenaturik ere daudela.

Lehendabizi ahozko literatura edukiko genuke. Hau izango litzateke literatura eta idatzi ororen sorrera, nahiz eta kontzeptu hontan hainbatek duda edo desadostasuna duen. Adibidez Walter Ongek esaten duenez "ahoz transmititzen den zerbait ez da literatura". Bere ustetan ahozko literatura honi hurrengo izena edo definizioa eman beharko litzaioke, "Ahozkoak bakarrik diren forma artistikoak".

Ondoren hipertestua daukagu. Honen hasiera Grezian kokatzen da, aurrez aipatutako ahozko literatura papiroan idazten hasten den unean. Hipertestua hainbat testu euren artean erlazioan jartzeko era bat izango genuke, horretarako estekez baliatzen delarik. Ted Nelsonen definiziotik abiatuz, atera dezakegun ondorioa da hipertestua estekez, hiperbinkuloez eta ainguraketez osatua dagoela.

Azkenik hipermedioa izango genuke. Hau idatzizkoa, esandakoa eta zeinu edo irudi bitartez adierazitakoaren erlazio bat da. Testuez gain soinu eta irudiez lagundutako testuak dira. Ted Nelsonek argitaratutako No More Teacher´s Looks liburuan hipermedioa aurkezpenak egiteko edo desbideratzeko medio lez aurkezten du.

Ikus dezakegunez interesgarria da nolako eboluzioa ematen den ahozko literaturatik hipermediora heldu arte.      

 

----------
Permalink 13:56:46, Atalak: littera, ist  

Web 2.0

Web 2.0a teknologia munduan azkenaldian eman den aurrerapen nagusietako bat dugu. Honen hasiera O´Reilly Mediako konferentzia batean aurki genezake. Bertan webaren nolabaiteko eboluzio baten inguruan hitzegiten ari zirela Dale Doughertyk aipatu zuen gaur egun dugun web 2.0aren kontzeptua.
Christian Van Der Hensten ustetan web 2.0a ez da teknologia bat, jarrera bat baizik, aurrez genuen webak eguneratze gutxi eta erabiltzailearekiko interakzio eza baitzituen. 
Kontzeptu hau hobeto azaltzeko eta errezago ulertzeko adibideak erabiltzea da egokiena. Hemen ditugu adibideren batzuk:
Doubleclick-> Google AdSense (Publizitate zerbitzuak)
Ofoto-> Flickr (Komunitate fotografikoak)
mp3.com-> Napster (Musika deskargak)
Page views-> Cost per click
CMSak-> Wikiak (edukiaren erabilera)
Hau dugu era orokor batetan web 2.0 kontzeptuaren azalpen bat.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

ibairen txokoa

Blog honetan berriztar xume baten gauzak ikusi edo irakurri ahalko dituzue. Saiatuko naiz ahalik eta era txukun eta zuzenen gauzak jartzen.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution