Mezua: Aupa nire lagunak

2006-12-18

Permalink 22:25:07, Atalak: Bertsoak  

Aupa nire lagunak

Bertsoen sail honetan idatziko deutsuet niri lagunek txapelketa bat irabazi nabanean idatzi eustien bertso bat. Esan behar dot ikaragarri hunkitu nintzela, ia negar ta dana ein neban.

Aupa Zabala txapeldun
zorionak oin hasteko
ilusioz hasi zinen
final laurdenetarako
gaurkoa polita da bai
zuretzat ta guretzako
beste pauso bat emanez
pilotari izateko
ikusi nahi zaitugu guk
gogokin irabazteko
pilotari zu izatea
bikaina da danontzako
herria zurekin dago
launik ez dozu faltako
jarraitu egurra ematen
zu ta danon onerako.

Bertsoa oso ona. Eskerrak eman behar kuadrillako guztie. Apartak dira benetan.

 

Erantzunak:

Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
niri oiloipurdia jarri didan bertsoa hau da:
maialen lujanbiok kantatua 2001eko txapelketako finalean.

gaia: Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalayan. Gaur jaso duzu berak handik bidalitako postala.

Kaixo Maialen: zer moduz?
Oroimena daukat zugan,
presente zauzkadalako
nere mendi abenturan.
Zorionean gabiltza
mendiarekin loturan;
badakizu, beti gisa,
nahi ta ezinaren mugan.
Makaluko gailur horrek
gu jartzen gaitu liluran;
etzirako egongo gera
gailurrarekin joskuran.
Har zazu muxu bero bat,
jarri konfiantza gugan.
Zein bero zen muxua ta
nik zeinen hotz hartu dudan!
Permalink-a mezu RSS 2006-12-19 @ 00:12
Bidaltzailea: dzg [Bisitaria]
Amets Arzallus

Gaia:Denbora luze daramazu kalera atera gabe,atera zara eta berriro ez ateratzea erabaki duzu.

Nahiz ta berdina gertatu zaien
bati baino gehiagori
alperrik dira mila aholku,
konseilu eta teori
norberegana itzuliz gero
jota lurrera erori.
Orain ez daukat kalera irten
behar den aina kategori,
malkoak dauzkat bi masailetan
ta hemen nago hilzori.
Hoiek goizeroko ogi
bi malko txiki ta lodi
hemen hilko naiz baina hala ere
esan nahiko nuke hori:
Ni gaizki egon naiteke baina
zuek ez zaudete ongi.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-20 @ 11:59
Bidaltzailea: Julieneta [Bisitaria]
Laberintoa, Julieneta,
begiradak, mahai azpia...
ginkasa, piña, Durango, Bilbo,
M.Jones-en abestia...
Bart ametsetan atera nion
une bati argazkia
azaldu nahian egingo dizut
une horren marrazkia;
“Desio jauna, pasio andrea,
zu, ni eta eguzkia.”
Argazki umel eztia
Maitasun ihintzak bustia,
Nahiz eta zure begirada bik
Piztu lotsaren piztia...
Zuri begira emango nuke
Nire bizitza guztia!
Permalink-a mezu RSS 2007-01-01 @ 00:44

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

ibairen txokoa

Blog honetan berriztar xume baten gauzak ikusi edo irakurri ahalko dituzue. Saiatuko naiz ahalik eta era txukun eta zuzenen gauzak jartzen.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution