Mezua: Zer da hau?

2006-11-10

Permalink 12:59:32, Atalak: littera  

Zer da hau?

Kaixo irakasle guztioi.
1. mailako Euskal Filologiako ikasleak gara. Zuei elarazi nahiko genizueke ikasten ari garen ikasketaren inguruan ditugun kexa batzuk, guretzat oso garrantzitsuak direnak. Uste dugu Euskal Filologia ikasketa honek euskararen inguruan behintzat ez duela ia ezer lantzen. Berez euskaraz hiru irakasgai besterik ez ditugu ematen. Gainera jaso dugun informazio batez baliatuz enteratu gara gustoko ez ditugun hainbat gauzez. Batetik jakin dugu bai bigarren eta hirugarren urteetan ingeles piloa landu beharko dugula, aukeratu dugun beste atzerriko hizkuntzaz gain. Horretaz gain esan digutenez ikasle guztioi eskatzen digute berdina bai ngelesean eta bai gaztelanian, baina euskal hizkuntzan aldiz, guri beste ikasleei baino gehiago eskatuko zaigu. Bidezkoa al da hori? Euskara ez al da garrantzitsua? Teorikoki hainbeste babesten eta laguntzen den hizkuntza horri gero bizkarra eman? Eta  gure barrena lehertarazi duen azken albistea izan da,  kurtso honetako bigarren  lauhilabetekoan  teknologia berrien irakasgaia ingelesez eman behar dugula jakiteak. Zer da orduan hau, Euskal Filologia edo zer? Non dago ba euskara? Egia esan oso haserre eta nahigabeturik gaude ikasleok (1. mailakoak behintzat) gure karreran dagoen ikasteko plan honekin. Azkenan beste edozein hizkuntzataz askoz gehiago jakingo dugu guk ikasi nahi dugunaz baino, EUSKARAZ.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Aupa Ibai

Ni Euskal Filologiako 2. mailan nago, UPV-EHUn, ordea. Deustuko unibertsitatean Euskal Filologiak jasan dituen aldaketen berri izaten dugu tarteka: egoerak ez du itxura onik, antza. Halere, ez pentsa gurean ere denak behar bezala funtzionatzen duenik, ezta gutxiago ere. Animo blogarekin, eta badakizu non aurki nazakezun, edozer behar izanez gero:

http://www.blogari.net/euskofilia
Permalink-a mezu RSS 2006-11-12 @ 23:00
Bidaltzailea: txutxumutxu [Bisitaria]
Amen!
Permalink-a mezu RSS 2006-11-13 @ 20:08
Bidaltzailea: Nahikari [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/begietatik
Ongi etorri Deustuko Unibertsitateko mundu marabilloso honetara. Ni be Euskal Filologia ikesten nau bertan, ta bai, tamalgarrie da. Txarrena irakasliek be ez direzela mugiduten, ez jake inporta.

Deustuko Unibertsitateko aldizkarie ikusi dozu? Antzeko parezido! Idazkaritzara juen zara? Nonon zeozer galdetu dozu euskaraz eta eeeeehhhh bat jaso erantzun moduen? Eguneroko ogie da unibertsitate hontan.

Arlo batzuk be euskaraz egongo direz, baie materiala erdaraz, ta gero hasi zaitez itzultzen irakasliek be ez da belako iten.

Euskarari garrantzi gitxi emoten jako ta hamen ez bagara mugiduten...

Permalink-a mezu RSS 2006-11-14 @ 13:32
Bidaltzailea: txutxumutxu [Bisitaria]
Atara da litteran! Oin in behar doguna zera da...euskaleko guztiak batu ta "piña" moduen gure eskubideak aldarrikatu!
Permalink-a mezu RSS 2006-11-14 @ 14:07
Bidaltzailea: ni,nor bestela? [Bisitaria]
piña ez al da tropikalegia?
Permalink-a mezu RSS 2006-11-14 @ 23:54
Bidaltzailea: TTAKUN [Kidea]
Aupa!

Zurekin bat nator, gure eskubidea delako eta gainera guk aukeratu ditugun ikasketa batzuk beste era batera egitera inposatzen digutelako .


Hala ere esango nuke, Filologia baten oso garrantzitsua dela beste hizkuntza batzuk ere menperatzea edota behintzat lantzea. Hori bai, zuk gura duzuna sarriago eta sakonago landuz.

Ondorioz, euskara lantzeko ordu gehiago behar ditugu ezta? (Ingelesaren gaindosia jasatzeko bidean gaude...

Animo
Permalink-a mezu RSS 2006-11-20 @ 21:34

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

ibairen txokoa

Blog honetan berriztar xume baten gauzak ikusi edo irakurri ahalko dituzue. Saiatuko naiz ahalik eta era txukun eta zuzenen gauzak jartzen.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution