2007-06-25

Permalink 09:54:18, Atalak: littera, ist  

5 Itzultzaile automatiko

Hainbat dira gaur egun MT (Machine Translation) itzulpen sistemarekin erlazionaturik dauden ereduak. Hemen ditugu interneten bertan aurki ditzakegun itzultzaile automatikoko 5 adibide:

  • Google itzultzailea: Honek gaztelania, italiera, frantseza, portugesa, alemana... hizkuntzatan itzultzeko aukera ematen du.

 

  • Opentrad: Honek Espainian dauden hizkuntzetatik gaztelaniara itzultzea ahalbidetzen du.

 

  • Cervantes institutua: Honek gaztelania, katalanera, galiziera, ingelesa eta frantsezaren artean itzultzeko aukera ematen du.

 

  • InterTran: Honek finlandesa, hungaroa, bulgaroa, serbiera, italiera, japoniera... hizkuntzen arteko itzulpenak egitea eskaintzen digu.

 

  • Al Misbar: Itzultzaile honek arabiera eta ingelesaren arteko itzulpenak egiteko aukera ematen du.
----------
Permalink 00:54:49, Atalak: littera, ist  

Terminoen definizioa

HIRUGARREN GALDEKETA

3. Ondorengo terminoak definitu: itzulpengintza automatikoa, lagunduriko itzulpengintza automatikoa, edukiaren kudeaketaren sistema eta itzulpengintza teknologia.

  • Itzulpen automatikoa: Itzulpengintza automatikoa ordenagailuen erabileraren bidez garatzen den itzulpen zehatza da. Honen bidez testuak hizkuntza batetik bestera literalki itzul daitezke.

  • Itzulpen automatizatua: Itzulpen mota honetan itzultzaileek ordenagailuaren software-a erabiltzen dute. Itzulpenaren prosezua bermatu eta errazteko diseinatua dago software mota hau.

 

  • Edukiaren kudeaketaren sistema: Edukiak sortu eta administrazioa baimentzea ahalbidetze duen sistema da. Horrela edukia alde batetik maneiatu daiteke, eta bestetik diseinua.

 

  • Itzulpengintza teknologia: Jarduera hau testu baten irterpretazioan datzan jarduera da. Helburua jatorrizko testua oinarri bezala hartuz, beste hizkuntza baten antzekoa sortzea da. Sortutako testu berri horri "meta testua" izena ematen zaio askotan, baina ezagunagoa da "itzulpena" izenarekin. 
----------

2007-06-24

Permalink 22:48:21, Atalak: littera, ist  

Itzulpen automatikoaren ezaugarriak FEMTI-ren arabera

HIRUGARREN GALDEKETA

1. Itzulpen automatikoaren ezaugarriak FEMTI-ren arabera zeintzuk diren aipatu:

FEMTI (The Framework for Machine Translation Evaluation in ISLE)-ren arabera itzulpen automatikoaren ezaugarriak ondorengo hauek dira:

  • Asimilazioa
  • Dibulgazioa
  • Komunikazioa
  • Funtzionaltasuna
  • Fidagarritasuna
  • Erabilpena
  • Eragingarritasuna
  • Mantenimendua
  • Portabilitatea
  • Produktibitatea
  • Ziurtasuna
  • Asetasuna

Itzultzaile automatikoek testuak, testu artxiboak eta web orrialdeak itzultzerako garaian itzelezko erraztasuna ematen dute.

----------
Permalink 22:34:29, Atalak: littera, ist  

Linguistikari buruzko bilerak

BIGARREN GALDEKETA

2. Erreferentziak bete eta Hizkuntzalaritzako neurketaren gainean egingo diren biltzarrei buruzko iruzkin bat egin.


 

Hau Pragan egingo den bilera bat dugu, non Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berriak izango diren mintzagai nagusia. Bertan jorratuko diren gaietako batzuk hurrengoak dira:

- Teknologia linguistikoen aplikazioak

- Hizkuntzren prosezamendua

- Lenguaiaren prosezamendu multimodala

- Analisi semantiko eta sintaktikoak

- Itzulpen automatikoa

- Textuen ekoizpen automatikoa

 

NAACL Ameriketako linguistika komputazionalen elkartea da. Konferentzian itzulpen automatikoari buruz hitz egin dute eta itzulpen on bat egiteko eragileak aztertu eta ikertzen aritu dira.

 

Hurrengo iraileko 10, 11 eta 12an  Sevillan izango den bilera da, non helburu nagusia Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berrien erabilpena hedatzea izango den. Jorratuko diren gaien artean hurrengoak ditugu:

- Hizkuntzaren eredu linguistiko, matematiko eta psikologikoak

- Corpusaren linguistika.

-Informazio elebakar nahiz eleanitzen erauzketa eta errecuperaketa"

-Analisi sintaktiko eta morfologikoentzako gramatika

- Lexikografia konputazionala

 

IRUZKIN OROKORRA

Hiru bilera edo eztabaidaleku hauek Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berrien inguruan hitzegiten dute. Azken finean teknologia hauek egungo gizartean duten garrantzia jendeari helaraztea da helburu nagusia.

----------
Permalink 21:51:11, Atalak: littera, ist  

Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berriak ikasteko 5 arrazoi

BIGARREN GALDEKETA

1. Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berriak ikasteko 5 arrazoi eman.

Ikastea pertsona ororentzat mesedegarria eta lagungarria da edozein arlotan. Kasu honetan hainbat eta hainbat arrazoi ezberdin egon daitezke, baina bost aipatzekotan hurrengoak lirateke:

 

  • Gaur egun gizarteak duen informazio iturri edota biltegirik handiena internet dugu. Internet ongi eta era abilean erabiltzeko ikasketa hauek egitea oso lagungarria litzateke.

 

  • Aipagarria eta aldi berean garrantzitsua da filologoek teknologia berrien munduan duten lan eskaintza handia. Ikasketa honek eginda izateak lan mundurako ateak gehiago irekiko lizkiguke.

 

  • Mota guztietako itzulpenak egiteko garaian ere oso baliagarria da Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berrien jakintza on bat izatea. Honek, itzulpenak egiterako garaian, gauzak asko errezten ditu.

 

  • Azken arrazoia Uriah P.Levik egindako tesian aurki daiteke. Bertan Hizkuntza Teknologia Berriak teknologia intelektual bat direla esaten zuen, eta bere adbenimendua idazkeraren agertzearekin konpara daitekeela. Teknologia berriak eta idazkera tradizionalaren arteko harremana aztertzea intersgarria litzateke.

 

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

ibairen txokoa

Blog honetan berriztar xume baten gauzak ikusi edo irakurri ahalko dituzue. Saiatuko naiz ahalik eta era txukun eta zuzenen gauzak jartzen.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution