Artxiboak: Otsaila 2006

2006-02-26

Permalink 13:18:00, Atalak: hweb, 0 hitz  

Democracy - Interneteko TB berria izan daiteke

[irudia]

2006-02-24

Permalink 08:29:00, Atalak: hweb, 9 hitz  

Txina liluragarria

Txina liluragarria
Txina liluragarria
Hitzik behar ez duten irudiak: The university of York
Permalink 08:00:00, Atalak: hweb, 0 hitz  

Tagzania euskaraz

[irudia]

Permalink 00:01:00, Atalak: hweb, 0 hitz  

Google page creater, google berrize

[irudia]

2006-02-23

Permalink 19:57:00, Atalak: hweb, 0 hitz  

Robotikari buruzko blog berria

[irudia]

2006-02-21

Permalink 18:05:00, Atalak: hweb, 8 hitz  

Googlek ama bat erosi du

Artikulo kuriosoa
"Google a comprado a mi madre"

2006-02-20

Permalink 22:26:00, Atalak: hweb, 0 hitz  

Wifree FON bezala baina ez komertziala (EUSKARAZ)

[irudia]

Permalink 14:20:00, Atalak: hweb, 58 hitz  

"Software libre" eta Google (harrigarria)

Ariketa bat proposatzera natorkizue, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
1. joan Google bilatzailera
2. Bilaketa hitz bezala sartu "Software libre"
3. Begiratu pantailaren eskuinean dauden iragarkiei.

(aurpegia eduki behar da gero!)
EGUNERAKETA
Egin ariketa berdina hauekin: Ubuntu seguridad, Linux seguridad, Linux*
Gehiago
gnu/linux
Linus
Torvalds
sistema operativo
*Azkeneko hau barrapunton topatu dut orain eta eztabaida berdina piztu da han ere.

2006-02-17

Permalink 16:37:00, Atalak: hweb, 111 hitz  

Technorati eta Gmail berrikuntzak dituzte

Technoratikberrikuntza bat gehitu du bilatzailean. Orain bilaketa bat egitean blogak duen garrantzia kontutan hartzeko barra txiki bat gehitu du. Garrantzi hori, blogak dituen sarrera loturen arabera eta beste hainbat parametroen arabera erabakitzen du.

Baina arazo bat egon liteke (google dirson blogean aipatzen dena):

Baina blog bat (bere gai nagusia A duena) gaur B gaiari buruz hitz egiten hasten bada?. Lotura gutxiago dituen, baina B gaiaz beti hitz egiten duen blog bat baino garrantzi handiagoa izango du?

Gmail Googleren posta zerbitzuak, gmail erabiltzen duten zure kontaktuekin ezer instalatu gabe hitz egiteko aukera ematen dizu. Oso aukera interesgarria. Lehengo egunean IKTero batekin :P erabiltzeko aukera izan nuen eta berari ere interesgarria iruditu zitzaion.

2006-02-16

Permalink 00:20:00, Atalak: hweb, 0 hitz  

Abestiak entzun eta ezagutzen dituen programa

[irudia]

2006-02-15

Permalink 00:32:00, Atalak: hweb, 0 hitz  

Eten digitala, digitala bakarrik balitz!

[irudia]

2006-02-13

Permalink 19:55:00, Atalak: hweb, 42 hitz  

Blogak eta literatura hitzaldia

UEUren literatura Sailak, Donostiako Kultur Patronatuaren laguntzaz, Blogak
eta literaturaren inguruko mahai ingurua antolatu du datorren otsailaren
17an, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean (19.30)
. Bertan parte hartuko dute
Iban Zalduak, Katixa Agirrek, Xabier Mendigurenek eta Markos Zapiainek.

Sarrera irekia da.

Ea joaterik dudan!

Permalink 19:40:00, Atalak: hweb, 87 hitz  

teketenTB beste ekimen bat

Gure podcasta askok ezagutzen duzue, baina orain teketenTB ere ireki dut (nola ez blogari.net-en). Bertan aurkitzen (eta egiten?) ditudan bideoak jarriko ditut. YouTubek ematen dituen aukerei esker.

Momentuz ez dut bideorik egingo, internetetik zehar aurkitzen ditudan bideo interesgarriak munduari erakutsiko dizkiot, kolaborazioak ere ongi etorriak izango dira noski. Horretarako gauza bat proposatzen dizuet, norbaitek YouTuben aurkitutako bideo interesgarri bat aurkitzen badu markatu del.icio.us-en "teketentb" etiketarekin eta jartzen saiatuko naiz, ados?

Ea ba animoak eman behar dizkiot nire buruari marroi berri honekin ere hasteko :P

2006-02-10

Permalink 09:15:00, Atalak: hweb, 130 hitz  

Interneten berriak direnentzat

Jende askok galdetzen dit, hainbat gaiei buruz eta interneten asko ibiltzen garenok ezagutu arren, mundu honetan sartuak ez daudenak ez dituzte ezagutzen. Jende horri zuzendua dago esteka bilduma hau. Azken finean tresnak garrantzitsuak badira ere, hauek ezagutu eta erabilita hartzen dute balioa.


Wikipediari buruz

* Wikipedia euskaraz >http://eu.wikipedia.org"> http://eu.wikipedia.org
* Wikipediari buruz euskaraz > http://teketen.blogspot.com/2005/10/wikipedia-entziklopedia-askea.html

Blogei buruz

* Blogak eta bere aplikazioak > http://teketen.blogspot.com/2006/01/blogak-eta-bere-aplikazioak.html

Jarioei buruz

* Sindikazioa, hitz bat mila erabilpen > http://teketen.blogspot.com/2005/12/kontaizu-artikulu-berria-sindikazioa.html

Podcasting edo i-rratsaioari buruz

* Zer da podcast bat? > http://www.blogari.net/blogari/2005/12/20/zer_da_podcast_bat

E-learningari buruz

* Etxea ere nire i-kastola > http://teketen.blogspot.com/2006/02/kontaizu-artikulu-berria-sarean-e.html

WIFI

* Euskal Wireless > http://www.euskalwireless.net

Euskarazko Software Katalogoa

* Euskarazko Software Katalogoa > http://softkat.ueu.org

2006-02-07

Permalink 18:22:00, Atalak: hweb, 691 hitz  

Kontaizu artikulu berria sarean, e-learning

Gaurkoan urruneko ikasketaz jardungo gara, baina bere zentzu zabalenean. Hau da, berez internet bidezko (e-learning) bezala ezagutzen denaz eta internetek ematen dizkigun aukerak aprobetxatuz lor daitezkeen jakintzak ere aztertuko ditugu.

E-learning edo i-rakaskuntza, zer da?

I-rakaskuntza (internet bidezko ikasketa) Internetek ematen dituen aukerak hezkuntzan aprobetxatzearen ekintza bezala defini daiteke. Beste hitz batzuetan, ordutegi eta kokapen geografikoaren menpe ez dagoen ikasketa prozesu bat da i-rakaskuntza.

Non erabili daiteke?

Aplikazioak asko izan daitezke baina hauek izan daitezke interesgarrienetarikoak.

Unibertsitateetan, ikasleek klasez kanpoko praktikak edo egin beharrak egiteko aukera ematen du. Klasean emandakoa indartzeko laborategi birtualak ere egin daitezke. Azken muturreraino eramaten badugu, ikasketa prozesu guztia ere internet bidez egin daiteke, hori da hain zuzen ere UOC-ek(Universitat Oberta de Catalunya) http://www.uoc.es/web/esp/index.html egiten duena adibidez.

Eskola eta Ikastoletan, aurreko adibidetik eratorri daitezkeen aplikazioaz gain, irakasleak gidaturiko internet bidezko ikasketa prozesu bat abia daiteke. Era honetan ikastetxean egiten denaz gain irakasleak bidalitako lana internet bidez egin, irakasleak hau zuzendu eta eztabaida parte hartzaile bat ere eman daiteke, ikasketa prozesua dinamikoagoa bihurtzeaz gain denontzako aberatsagoa izan baitaiteke.

Beste alde batetik, eskoletako eta ikastoletako irakasleei begira euren eten gabeko ikasketan laguntza handikoa izan daiteke. Bere denbora hobeto antolatzeko aukera ematen zaio irakasleari eta ikasi behar dituen gaiak ikasteaz gaian, berarekin batera lan berdinean ari direnekin gaia eztabaidatzeko, komentatzeko edo galdera denon artean konpontzeko aukera ederra ematen du. Berriro ere denon artean ikasketa prozesu osatu eta sortzaileago bat lortuz.

Zer behar da i-rakaskuntza prozesu bat abiatzeko?

Gehienetan gogoa eta jendearen prestakuntza minimo batzuk behar izaten dira. Ez dira asko, jadanik i-rakaskuntza era egokian kudeatzeko tresnak badaude eta hauek ezagutzeko eta erabiltzeko lan pixka bat hartu behar den arren ondoren dena erraz egiten da. Esan daiteke, beraz, internet erabiltzeko jakintza minimoak dituen pertsona orok duela plataforma hauek erabiltzeko gaitasuna, azalpen batzuk emanda.

  • li>Plataforma hauetako ezagunenak hauek izan daitezke:
  • Plataforma guzti hauek orokorrean komunak diren ezaugarri batzuk dituzte, i-rakaskuntza prozesua jarraitu eta aurrera ateratzeko, beti ere segimendu bat eginda. Komunak izan daitezkeen ezaugarriak hauek izan daitezke:

    • Foroak
    • Ikasle, irakasle eta tutoreak kudeatzeko sistema
    • Edukiak txertatzeko era erraza
    • Ikastaroak sortzeko kudeaketa sistema
    • Kanpoko paketeak sartzeko aukerak
    • Beste hainbat tresna: wikiak, txat gelak, ekimenen egutegia etab.

    Interneten ikasi daitekeena ez da i-rakaskuntzara mugatzen

    Internetek aukera asko ematen dizkigu interesatzen zaizkigun gauza guztietan sakondu ahal izateko. Ez da i-rakaskuntza sistema bat behar gure jakintzak zabaldu ahal izateko. Hona hemen gure jakintzak handitzeko erabili daitezkeen lotura sorta bat:

    Google (http://www.google.com): Bilatzaile bat den arren, mundu osoko jakintzaren datu base bat ere uler daiteke, azken finean hori baita Google.

    Google Scholar (http://scholar.google.com): Testu akademikoak aurkitzeko Googlek eskaintzen duen beste zerbitzu bat.

    Wikipedia (http://eu.wikipedia.org): Denon artean eraikitako entziklopedia irekia.

    Elhuyar hitzegia (http://www1.euskadi.net/hizt_el/indice_e.htm): Elhuyar hiztegia interneten, EU->ES eta ES->EU itzulpenak egin daiitezke.

    Euskalterm (http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm): Terminologia banku publikoa. Euskara, Gaztelera, Frantsesa, Ingeles eta Latin terminoak bila daitezke.

    Hiztegia 3000 (http://www1.euskadi.net/hizt_3000/indice_c.htm): EU->ES eta ES->EU itzulpenak egin daitezke.

    Google Books (http://books.google.com): Liburutegi unibertsalaren bidean Googleren ekimena libur digitalizatzeko.

    Open Content Alliance (http://www.opencontentalliance.org): Liburutegi unibertsalaren bidean beste ekimen bat, Yahook bultzatua.

    Armiarma.com ekimena

    Klasikoen gordailua (http://klasikoak.armiarma.com/) Literaturako testu klasikoen webgunea: liburuez gain, baladak, kantak, herri literatura, testu zaharrak, e.a.

    Basquepoetry.net (http://www.basquepoetry.net/): Euskal poesiaren ataria

    Bertso eta olerkien hemeroteka (http://urkiza.armiarma.com/): Julen Urkiza-ren Euskal Bertso eta Olerkien Bibliografia-ren gainean garatutako ekimena.

    Literatur Aldizkarien Gordailua (http://andima.armiarma.com/): Ibinagabeitia proiektua: 29 aldizkari eta 6.000tik gora artikulu digitalizatuta.

    Kritiken hemeroteka (http://www.armiarma.com/kritikak.htm) : Euskal literatura modernoko liburuei buruz kaleratu diren kritiken gordailua.

    Literatur Emailuak (http://www.armiarma.com/emailuak.htm): Literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzeko asteroko albistegia; harpidetza doan.

    Euskal Lokuzioak Sarean (http://intza.armiarma.com/): Intza proiektua: euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera.

    Zaldi Ero idazleekin (http://zaldiero.armiarma.com/): Berrehun argazkiko erakusketa duzu webgune hau, Miel A. Elustondok aurkeztua.

    2006-02-06

    Permalink 21:32:00, Atalak: hweb, 0 hitz  

    Arropa tolesten ez dakitenentzat



    2006-02-05

    Permalink 16:09:00, Atalak: hweb, 0 hitz  

    Euskarazko Software Katalogoa

    [irudia]

    2006-02-03

    Permalink 18:43:00, Atalak: hweb, 114 hitz  

    Blog rankingean 25.

    Alianzoren blog rankinga eguneratu da eta gure bloga 25. postuan agertu da Pais Vasco (ez zait sailkapen hori asko gustatzen baina tira) zerrendan.
    Hona hemen zerrendaren zati bat:

    1 google.dirson.com
    2 Borjamari
    3 Papel Continuo
    4 Sustatu
    5 QuéWeb! Colección de cosas mal hechas
    6 telendro.com.es
    7 código escrito
    8 TODAS :: La Bitácora para ellas :: The weblog for girls ::
    9 Redes Sociales
    10 Ciencia15
    11 Sin que sirva de precedente
    12 Salsa Digital
    13 internet&euskadi
    14 Prospectiva
    15 El GNUdista
    16 Magonia
    17 Weblog de diseño gráfico y portafolio de Miguel García
    18 RicPlan, R-Evolutions
    19 blogWiMax
    20 El mapamóvil
    21 cyberEuskadi
    22 Taxista
    23 Klik Bikoitza
    24 Rio Rojo
    25 Teketen

    [XX] Euskarazko blogak
    [XX] Elebidunak
    [XX] Gazteleraz

    (zerbait gaizki jarri badut abisu bat eman)

    Azken erantzunak

    hWeb

    Hau blogaren deskribapen luzea da. Creative Commons License
    lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

    Otsaila 2006
    Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
    <<  <   >  >>
        1 2 3 4 5
    6 7 8 9 10 11 12
    13 14 15 16 17 18 19
    20 21 22 23 24 25 26
    27 28          

    Bilaketa

    Atalak


    Estekak

      Blog hau sindikatu XML

      Zer da hau?

      Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
      Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

      free 
website stats program

      powered by
      b2evolution