SSEren lizentzia gainera Creative Commons lizentziapean dago. Honen bitartez edozeini erabiltzeko aukera ematen zaio baldin eta egilea aipatzen bada, kasu honetan Microsoft. Informazio trukaketa eta elkarlanerako interesgarria izan daitekeen ekimena, nahiz eta Microsoftek egin :P
Iturria: http://www.macropsia.com.ar/2005/11/microsoft-anuncia-sse/
FAQ SSE: http://msdn.microsoft.com/xml/rss/ssefaq/
"Nire blogera jendea nola iristen den" mezua idazten ari nintzela, nostalgia atalean erreparatu nuen eta ni ere nostalgiak jo nau. Txikitako marrazki bizidun batzuk etorri zaizkit gogora Ferdy. Zapi gorri bat lepoan zuen inurri dibertigarri hura. Gogoratzen dut nola ikastolan Ferdyri buruzko informazioa eman ziguten gero hura telebistan ikusteko ordutegiarekin etab. Nire buruan nuen irudia eta lortu dudana nahiko parekoak ziren, ez zait beraz mito bat erori Telezaborrari gertatu zaion bezala
|
|
||||||||
|
|
||||||||
|
|
||||||||
|
|
||||||||
|
|
||||||||
![[irudia]](http://www.blogari.net/blogs/media/albert.jpg)
Oso estrategia komertzial txarra, DENDAN EROSITAKO CD BATek sorpresatxo hauek ekartzea ez da batere atsegina. CD originalak EZ erosteko beste aitzaki bat, eskerrikasko Sony.
Informazio gehiago: genbeta
Sonyren rootkita profitatzen duten lehenengo birusak sortu dira: Primer virus que utiliza la tecnología rootkit de Sony
Historia pixka bat
1990. urte inguruan Mosaic sortu zen. Mosaic izango da arrakasta duen lehenengo nabigatzaileetako bat. Ondoren 1995. urtean Netscape Navigator
sortuko du Netscape Communications Corporation enpresak. Nabigatzaile
honen arrakasta oso handia izango da eta ondoren etorriko direnentzat
eredu bihurtuko da. Hau guztia ikusirik Microsoft jokoan sartzen da eta
Mosaic-en eskubideak erosi eta, hori oinarri hartuta, Internet Explorer
sortu zuten. Hasierako bertsioak Netscape Navigatorrekin konparatuta ez
zuten arrakastarik erdietsi. 1997. urtean gertatu zen haustura, Internet Explorer
4 bertsioa Windows 98 sistema eragilearekin banatzearekin batera
nabigatzaile hau merkatu kuota handiago bat lortzen hasi zen. Navigator
aldiz ordura artean ordainpeko programa zena, dohainik ematen hasi
behar du. Borroka honetan irabazle Internet Explorer irtengo da eta
Navigator 1998. urtean AOL enpresak
erosiko du. Honekin batera Navigatorren garatzaileek Navigatorren kodea
askatuko dute eta Mozilla izena jarriko diote, aurrerago ikusiko dugun
bezala garrantzi handiko erabakia. Borroka honetan estandarrak
galtzaile atera ziren eta nabigatzaile bakoitzak bere estandar propioak
erabili zituen, orokorrak baztertuz, merkatua mantendu nahian edo
(Microsoftek trikimailu hau gehiago erabili zuen).
Honen ondorioz nabigatzaileen munduan geldialdi bat nabaritzen da,eta
horrela Internet Explorrerrek ateratako azken bertsioa 2001 urtekoa da
gaur egun, nahiz eta ondoren konponketa eta hobekuntza batzuk egin
zaizkion. Hobekuntza eta konponketa hauek ez dira nahikoa izan, beti
ere segurtasun akats handiak aurkitzen baitzaizkio eta konponketa
askotan berandutzen baita.
Gaur egun
Honek guztiak gaur egunera etortzea eskatzen du. Zer gertatzen ari da
orain? Internet Explorerrek orain artean merkatu kuota ia erabatekoa
izan du (%96era ere iritsi zen). Azken aldian ordea, Internet
Explorerren akatsak eta gabeziak hobetzen zituzten nabigatzaile gehiago
sortu dira. Kasu honetan, garrantzi handia hartzen dute Mozilla Fundazioak Navigatorreko kode askearekin egindako aplikazioak: Mozilla suite eta Firefox batez ere.
Internet Explorerren segurtasun akats handiak, spywareak eta birusek eraman dute jendea beste nabigatzaileetara,
Firefox nabigatzailera gehienak. Hau ikusirik, Microsoftek Internet
Explorer 7 atera behar omen du laster, bere sistema eragile berria
(Windows Vista) baino lehen.
Beste hainbat nabigatzaile ere borroka honetan murgiltzeko prest daude. Hauen artean Opera
dugu. Orain dela gutxi arte ordainpeko programa zen arren orain
dohainekoa da. Kalitate oneko programa izan arren ez da software librea
Firefox den bezala eta horregatik ez du honek duen komunitatearen
laguntza.
Beste nabigatzaile interesgarri bat Safari da, Macintosh munduan oso erabilia MacOS Xekin batera baitator. Linux munduan aldiz KDE mahaigaineko sitemarentzako Konqueror aurkitu daiteke.
Aurkarien aurkezpena
Nabigatzaileen abiadurari buruzko argibide gehiago nahiko bagenu, hona hemen azterketa sakon bat egiten duen artikulu bat: Browser speed comparison.
Gure aukera
Microsoften nabigatzailearen bertsio berriarekin, Opera dohainik
izatearekin eta beste hainbat kalitateko nabigatzaileen sorrerarekin,
nabigatzaileen borrokaren beste atal baten aurrean gaudela dirudi.
Grafiko honetan bakoitzak duen merkatu kuota ikus daiteke. ![]()
Gauzak
horrela bakoitzak bere aukera egin dezake, nire ustetan Windows
erabiltzaileentzat erabakia argi dago Firefox. Linux erabiltzaileentzat
aldiz Firefox, Mozilla suite edo KDE erabiltzaileak bagara Konqueror
izan daiteke onenak. MacOS Xen kasuan ekartzen duen Safaria ona izanik,
software librearen aldeko apostua egin nahi badugu Firefox edo aipatu
ez dugun Camino dauzkagu. Azken hau Mac plataformarentzat bereziki egina
Jariora harpidetu
RSS jarioa 
Fitxategia deskarkatu edo entzun
jaitsi[64MP3][OGG][kalitate+]
entzun[64M3U][kalitate+]
I-rratsaioan aipatzen diren zenbait lotura:
Jendartea
tar xzf automatix-ubuntu_v3.0.tar.gz
cd Automatix
./install
Interneteko hedapenak, ezezagun batengandik sei klik-etara egotea ahalbidetzen du
PDF dokumentua (PC Actual aldizkaritik, gazteleraz)
Iturria: Alianzo
Lotura: ñblog-en ikusia
Berri originala: Washington Post (CIA Holds Terror Suspects in Secret Prisons)
Zuek probatu nahi baduzue: FeedBucket
Iturria: TodoRSS
Iturria: The fire ant gazette
Azken erantzunak
Hau blogaren deskribapen luzea da.

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
