Mezua: Microsoftek OpenDocument onartu du

Microsoftek OpenDocument onartu du

2006-07-06

Microsoftek iragarri du Office 2007ari OpenDocument formatu librea ireki eta idazteko gaitasuna emango dion gehigarri bati babesa emango diola.

Orain dela hilabete batzuk "B plan" horren zurrumurrua zabaldu zen, eta horren berri eman genuen hemen, oraingoan berretsi egin dute. Hau ez da OpenDocument fundazioak jada iragarri zuen gehigarria, Microsoftek berak babestutako bat baizik, BSD lizentziapean banatuko dutena.

Ez da harritzekoa, orain bi aste jakin genuen Belgikako gobernuak, Europar Batasunak 2007an hartuko omen duen erabakia aurreratuz, bere administrazioan OpenDocument estandar librearen erabilera legez ezarri zuela. Horrek Microsoftek Europan aldaketa prozesua gelditzeko zituen esperantzak zapuztu zituen.

Kale egin dio Microsofti aurrez aurreko enfrentamentua eta munduko administrazioak apurka estandar libreen alde egiten hasi dira, OpenDocument delarik Microsofti kalte gehien egin diezaioken estandarra, Microsoften etekinen %80 inguru Windows eta Office saltzetik bait datoz.

Formatuaren kontrola galdu dute jada eta OpenDocument ISO estandarra izango da etorkizunean administrazioetan erabiliko dena, baina zein aplikazio erabiliko den erabakitzeko dago, funtzionari askok nahiago izango dute bere betiko Word hori erabiltzea  alternatiba libreren bati aukera ematea baino, eta hori da orain monopolistek aurrean daukaten erroka, formatuaren bataila galdu izana ez dezala galera handiago bat ekarri.

Web munduan ikusi dugun estandarren nahaste planifikatua espero dezakegu, hasieran estandarrari eutsi baina ez modu oso batean, eta apurka estabere aplikazioak bakarrik erabili ditzazkeen "hobekuntza" jabedunak gehitu, estandarrak ezarritako bidetik aldenduz.

Hobe hasieratik aukerarik ez ematea eta zuzenean alternatiba libreetara jotzea

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)