Artxiboak: Maiatza 2006

OpenDocument Fundazioak badu Microsoft Office plugina prest

2006-05-05

Aurreko mezuan aipatzen nuen Massachusetts-ek deialdi publiko bat egin zuela Microsoft Office bidez OpenDocument ireki ahal izateko modurik zegoen galdetuz, eta erantzuna berehala heldu da.

OpenDocument Fundazioak badu prest gehigarri bat MS Office-k OpenDocument formatua ireki, erabili eta gordetzeko aukera izan dezan.

Berri ona da ere Massachusettseko funtzionari ezinduentzat, aurreko batean aipatzen nuen bezala Windows sistema eragilearen ezgaitasunak medio gaur egungo teknologia lagungarriak ez zeudelako prest OpenOffice edo bestelako programekin bat egiteko. Eta hau izan zen OpenDocument administrazioan oztopatzeko Microsoftek erabili zuen argudio serio bakarrenetakoa, hipokrita xamarra izanda ere.

Bestalde, Microsoften indar posizioa ahultzen du plugin honek, administrazioek hartutako bidea mozteko asmoz OpenDocument soporterik ez ezartzea erabaki bait zuen, eta munduan instalatuta zeuden MS Office kopurua mahai gainean jarri.

Gehigarri honi esker administrazioek errezago dute erabakia hartzea ez dituztelako MS Office erabiltzaileak epe laburrean programaz aldatzera behartuko.

Orain arte OpenOffice zen Microsoft Officerekin zuen konpatibilitate maila frogatzeko beharrean zegoena, orain tortillak buelta eman du.

Pentsa daiteke ere Doc, Pps eta bestelako Office formatuak Internetetik apurka desagertuz joango direla eta OpenDocument formatuko fitxategiek hartuko dutela leku hori.

Betiere Microsoftek ez badu gehigarria moduren batean boikoteatzen, noski. Ez litateke lehen aldia, baina egingo al dute oraingoan ere? Erabaki arriskutsua dirudi.

Info +:
http://www.groklaw.net/article.php?story=20060504015438308
http://linux.slashdot.org/article.pl?sid=06/05/04/1246256&from=rss

OpenDocument ISO estandarra da jada

2006-05-04

Bulegotika aplikazioetarako ODF edo OpenDocument fitxategi formatua bada jada ISO estandar bat, zehazki ISO/IEC 26300 estandarra.

Europar Batasunak badu jada barne erabilerarako hautagai bat, ISO estandarra izan behar zuela adierazi bait zuen.

Microsoft hasierako harrokeriak eta gero bere Office XML formatua ere ISO estandarra bihurtzeko lasterketa bizian sartu zen, baina oraindik ez du prozesua bukatu.

Europar Batasunak erabakia 2007an hartuko du, baina orain Microsoften aurkako epaiketa baten erdian izanik, ez dirudi erlazioa ona denik, ezta etorkizunean Microsoft Office erabiltzen jarraitzearen alde egiteko gogo handirik izango dutenik.

Epaiketa honetan Microsoftekoek esandakoak eta gero, OpenDocument fitxategi formatura migrazioan aurreratuta dabilen Massachusetts (EEBB) estatuko adminitrazioak deialdi publiko bat egin du inork Microsoft Office erabilita OpenDocument estandarra irekitzeko modurik ezagutzen duen galdetuz. Badirudi Microsoft publikoki lotsaraztea dela deialdi honen helburua.

Laster Europako administrazioak OpenOffice erabiliko duela dirudi.

Aurrekariak:
http://www.blogari.net/herritek?cat=235

Info +:
- http://www.consortiuminfo.org/standardsblog/article.php?story=20060503080915835
- http://www.groklaw.net/article.php?story=2006050308590433

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution