Ez dut blogosfera deritzon fenomenoari buruz sarri hitzegiten, baina beti harritu dit blogetik blogera oso erraz zabaldu daitezkela berri eta iritziak, sarri inolako egiaztapen edo espiritu kritikorik gabe.
Horrek medio klasikoak agortuta daudela ikusi duten enpresari azkar batzuen trikimailuak baimendu ditu, hona adibide bi:
1) FON enpresa: Orain hilda dirudien fenomeno mediatiko buenrrollista horrek, nola lortu zuen hainbesteko entzutea? Nork bere Wifia erabiliz sare herritar bat muntatzeko ahaleginak bazeuden aurretik, eta horretan zebiltzanak ez zuten oso begi onez hartu FON-en proposamen merkatilista. Hala ere blogosferatik ti-ta batean zabaldu zen berria. Ba al zenekiten blogari ezagun askori enpresako partehartzeak eman zizkietela? Enpresako parte hartzeak dituzu ala manipulazioaren intrumentu sentitzen zara? ;D
2) "Amo a Laura": Beste hau medio gehiagorekin egina, eta arlo teknologikotik kanpo. Nik lehen aldiz Buenafuenteren programan entzun nuen "Amo a Laura pero esperare hasta el matrimonio" estribilloa zuen kanta baten zatia. Anaia eta biok ultra-erlijiosoen material barregarriena biltzeko katxondeoa daukagunez, sarean bilatzea bururatu zitzaidan eta blog mordo batean aipatzen zutela ikusi nuen.
Kantaren iturria zen "Asociacion Nuevo Renacer" delakoaren webguneak MTV telebista katearekin zuen gehiegizko obsesioa ikusita |-| publizitate kanpaina baten aurrean nengoela erabaki nuen.
Baina harrigarriena "jendearen" erantzunak ziren: Berdin zuen zein blogetan begiratu, batenbatek beti aipatzen zuen "ze ondo dagoen jertse urdina daraman beltzarana", eta zelakoak egingo zizkion. Erantzun naturala? Berdina leku guztietan? Bai zera!. 88|
Lagun batek kontatu zidan bi egunetara: "Espainolako Telediarioan esan dute MTV-ren kanpaina bat dela". Hau sorpresa. Ni haserretzen nauena ez da parodia: Manipulazioa "berdinen arterko komunikabide" omen diren blogen erabileran datza, kanpaina guztia blogen instrumentalizazio horretara zuzenduta dago: alde batetik amua eta bestetik foroetan partehartze masibo eta planifikatua.
Horren aurrean ez dago burmuina esna izatea baino adblock hobeagorik.:lalala:
(Mezu honetan estekarik zergatik ez dagoen azaltzeko beharrik ez dago, ezta?)
Zabaldu.com-en bidez kartapazioa blogean argitaratutako berri oker hau zabaltzen dabil, IBM-k Windows bertan behera utziko lukela. 88|
Berri hori Martxoak 6ean Groklaw aldizkarian agertu zen, LinuxForum 2006ean IBM Stuttgarteko Andreas Plescheken hitz batzuk oinarri.
Baina IBM-k berria ukatu zuen hurrengo egunean bertan. Apurka GNU/Linux gero eta gehiago erabilko zutela bai, baina inolaz ere Windows bertan behera utzi. :crazy:
Honek blogosfera delakoaren autoerreferentzia permanentearen eta berrien iturriak ez aipatzearen arriskua agerian uzten du.