2009-12-29

Permalink 00:03:39, Atalak: Agenda  

2010/01/22 San Bizenteko jaietako bertso afaria, Barakaldon

Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin gozatzeko aukera paregabea, afaria Getaria jatetxean izango da 21,30etan hasita, txartelak AEKn eta Getaria jatetxean bertan urtarrillaren 5tik 19ra bitartean 20€-ren truke, antolatzaileak San Bizenteko jai batzordea, HASI bertso eskola eta Sasiburu Esukaldunon Elkartea.
----------

2009-12-15

Permalink 13:29:26, Atalak: Berriak  

Gu ere lan eta lan, eskerrik asko!

Bertsozale elkartetik jaso dituzten zorion eta laudorio guztiak helarazi dizkigute bai guri eta baita Zallako bertso eskolakoei ere, denok gara egun haundi horren parte!
ESKERRIK ASKO ETA ZORIONAK!!!
BECtekada
----------

2009-10-12

Permalink 15:25:52, Atalak: Berriak  

Martxan dagoz enkarterriko bertso eskolak!!

Ikasturte berria egutegi berria, enkarterriko bertso eskola ezberdinak martxan dagoz daborduko. Barakaldon eguenero batuko da helduen taldea 19,30etatik aurrera Ibarrakaldu dantza taldearen lokalean, Muskizeko gazteen taldeak aldiz eguaztenetan deko hitzordua 18,00etatik 20,00etara gaztegunean, Zallako gazteek ordea astelehenetan jarri daurie zita Mimetiz eskolan 17,00etan hasita.

Zallako taldean ez eze, gainontzekoetan partaidetza haunditu egin da, Barakaldon bost kide berri dagoz eta hiru Muskizen. Ahaztu barik be Portugaleteko Asti-leku ikastolan eskolaz kanpoko ekintza moduan antolatuta dagozan bi talde dekoguzala, lauko taldea L.H.-n eta zazpikoa D.B.H.-n.

Osasunaz gozatzen du enkarterriko bertsogintzak!!
----------

2009-09-16

Permalink 18:41:38, Atalak: Berriak  

Aurten ere BEC-en 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia!

Gaur goizean Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan izan da 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen prentsaurrekoa, bertan Txapelketaren helburuak eta nondik norakoak azaldu dira, sintonia beharrean aurtengoan kantua ere aurkeztu da eta hortaz gehiago jakiteko klik egin www.txapelketanagusia.eu webgunean. Horrezgain jakitera eman dute sarreren salmentarako sistema berria, nahiz eta ohikoak diren tokitan salgai egon, aurtengo edizioan www.bertsosarrerak.eu webgunea martxan jarri dute, bisitatu eta ikusi.
----------

2009-05-05

Permalink 17:14:44, Atalak: Berriak  

Bertsoa.com-ek dio...

"Ezkerraldea bertsotan" lelopean artikulu interesgarria agertzen da bertsoa.com web orrian. Irakurri eta zabaldu!
----------

HASI Bertso Eskola

Hau blogaren deskribapen luzea da.

Bilaketa

Azken erantzunak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution