Mezua: 2. lan saioa: Argibideak eta aholkuak
2. lan saioa: Argibideak eta aholkuak
Zer egingo dugu aste honetan? Testua landu eta aberastu
Aste honetan grabatu duzuen testua lantzen eta aberasten joango zarete:- soinu-efektuak txertatu
- musika gehitu
- agian, efektu bereziren baten erabilera probatu.
Jarraian hainbat pista eta aholku emango dizkizuet.
Batetik: soinu-efektuak gehitu:
Pentsatu zure testuari zein soinu-efektu egokitzen zaion: itsasoko olatuena, haize bortitza, ate baten danbatekoa, taberna girokoa...
Soinu-bankuren batera joan horien bila (ikus 6. eranskina: "soinuak non?, 21. orria). Gomendioa: MECen bankua baliatu, konpletoa eta erabiterraza baita.
Interesatzen zaizkizunak zure ordenagailuan gorde (Audacityk mp3, ogg edota wav formatuak onartzen dizkizu). Aholkuak: 1.- karpeta bat prestatua eduki soinu-efektuerako, 2.- jaisten dituzun soinuei izen argia eman eta 3.- mp3 edo ogg formatuak erabili (mp3 da ohikoena, ogg -berriz- arinena).
Audacityn txertatzeko "inportatu audio" funtzioa baliatu ("proiektua" menuan, aurrenekoa) eta efektuak gorde dituzun karpetara horien bila joan, banan bana hartu beharko diztuzu.
Pista berri batean kokatuko zaizu efektu bakoitza. Gomendioa: pistari izena eman, bakoitzean zein efektu duzun erraz jakiteko (gogoratu izena emateko pistaren ezkerraldeko laukian "audio-pista"ren ondoko gezi burua klikatu, menu bat irekiko da, bertan "izena" aukeratu).Probatu soinu-maila, ea igo edo jaitsi behar duzun .
Kokatu efektu bakoitza bere tokian (bakoitzari dagokion unean jarri).
Efektu guztiak kokatutakoan, pista horiek bakar batean batu ditzakezu ("proiektua" > "nahaste bizkorra" )
Bestetik, musika jarri
Apunteetako 6. orrian azaltzen da nola.
Biderik ohikoenak hauek dira:
- Musika internetetik jaistea (beti ere mp3, ogg edo wav formatuetan). Doako musika legala non eskuratu dezakezun 7. eranskinean azaltzen da (26-28 or.)
- CD batean duzun kantaren bat "ripeatzea": CD-tik ordenagailura kopiatzea, eta aldiberean formatua aldatzea (CD audiotik mp3ra, esaterako).
Nola ripeatu?
Windows Media Player-en 10.en edizioa baldin baduzu, WMPk berak egingo dizu. Honela- Diskoa CD unitatean sartu. Itxaron.
- Lehiotxo bat irekiko zaizu zer egin nahi duzun galdetuz. "Rip music from CD" aukeratu.
- Esan kanta zein karpetetan gorde behar duen
- Track-a (abestia) aukeratu
- Helburu-formatua (mp3, ogg) aukeratu "File tipe" lehiotxoan
- "Extract audio" botoia sakatu
- Zein karpetetan gorde behar duen esan
- "Go" sakatu
Musika lortutakoan, lehen emandako argibideak jarraitu:
- Bolumena doitu
- Bere tokira (unera) mugitu
- Pistari izena eman
- ...
Beno, asteartean argibide gehiago emango dizkizuet: efektu-bereziak....
Bukatutakoan (ostegunean), lana bidali
Esan bezala, grabazioa prest duzunean, mp3 formatuan gorde eta e-postaz bidali behar duzu normalkuntza@jaizkibel.net era. Mesedez ostegun goizean bidali.
Ostegun arratsalderako zuen testu guztiak egongo dira entzungai.
Elkarrengandik ikasteko eta elkarri hobetzen laguntzeko aukera dugu, aprobetxatu!
Laguntza behar izanez gero, galdetu
Zailtasun edo zalantzaren bat baldin baduzu, "Tutoreari galderak" atalean egin ditzakezu, edota normalkuntza@ jaizkibel.net era bidali
Zabaldu
Bildu
Twitter