EHU-ko soldaten eta CPE-aren ixtorioen testuinguruan (ikus hau, hau eta hau adibidez), Washington DC-ko Troy unibertsitatearen iragarki hau (metroan atxemana) surrealista egiten da. Surrealista baino gehiago, beldurgarria egiten zaut egia erran, fitexko lan-merkatuan sartuko den doktoregai gisa begiraturik. Nolakoak bilakatuko gira Europan ondoko urteetan? Hean zerbait on ateratzen dugun, ez giten sekulan holakoetarat heldu...
Bi argazki. Bat aitzinetik (baibai, turista japones talde bat da), bestea gibeletik.
Gustukoak ditut argazki hauek, lehena sustut, pena izanen zen ez banitu hemen sartu!
Ohartu niz janaria ez dutala oraino batere aipatua. Halakoik ono! Holako gauza inportante bat ahanztea ere...
Egia erran ez dut oino aldi batez ere jan fast-food edo gisa hortako toki batean. Kanpoan jan dutalarik txinatarretan eta japoniarretan jan dut. Hautu ainitz bada, ona eta aski merke. Makiltxoen maneatzean espezialista bilakatuko niz fitexko!
Bestenaz, janaria etxen prestatzen dugu gehienetan, eta bazkaria unibertsitaterat eramaiten dugu. Hola gainera, egun osoa unibertsitatetik ateratu gabe pasten ahal dugu, ordinagailuaren aitzinean, iupi!!! Ondoko argazkiko zakuño isotermikoa badut ene janariaren eramaiteko. Ene kide japonesek erran dautate Japonian horren beste bertsio bat badutela, pila edo bateria batzuei esker parte bat beroki eta bestea freskoki mantentzen duena...
Hara. Erosketak egiten ditugu beraz, eta egia erran biziki untsa jaten dugu. Gure atzoko afaria argazkitan hartu dut (he!). Lehenik, espinarta entselada bat. Iduriz espinarta mota berezi bat da, freskorik ere ona dena. Biiiziki entselada ona. Argazki berean deserta ere ikusten da: mangoa (madarien artean). Fruitu exotikoak badituzte, biziki onak, eta urte osoan gainera (marrubiak adibidez...). Aski txarra den fruitu 'exotikoa', sasoinekoa dena alta: mandarina! Bitxi da bai.
Eta gero, Marylandeko espezialitatea sukaldatu dugu: Maryland crab cake! Badia bat bada Marylanden, Chesapeake bay, karramarro edo kraba sinbolo gisa duena (ainitz ekoizten dute, doaika), eta hango errezeta tipiko bat da hau. Kraba pozikatua hartzen da, maionesa, arrultze egosi eta zonbait espezierekin nahasten, hamburgerretako 'steak haché' forma emaiten (nunbaitike), eta hop! labera! Interesatuek 'The Honorable Parris N. Glendening' Marylandeko gobernadorearen errezeta segitzen ahal dute...
Ohartzen niz orain argazkia ez dela biziki pollita, plata itsusia delako, bainan bon, ideia bat ukan dezazuen! Cake hori bera aski xukoa da, bainan (espinarta) entseladarekin biziki untsa juhan da.
Hean beste esperientzia gastronomiko batzu bizitzen dituztan fitexko!
Usaia bilakatuko da orain, Georgetowneko Unibertsitateko klase hortarat joaitean promenatzea eta argazkiak hartzea. Egia erran, inguruak Marylandeko Unibertsitatekoak baino aise pollitagoak dira.
Georgetowneko Unibertsitateko eraikuntza bat
Bai, gaur 15 gradu ginituen, eta jendea galtza-motxetan eta mini-zaietan ateratu da. Argazki hau hartu ondotik, gauza guzi horieri pentsatzen ari nintzelarik, tifli-tafletan zen mutiko bat kurutzatu dut...
Potomac ibaia
Washingtoneko gaztetxea...
Gazte/ikasle ainitz ikusten dira inguruetan, unibertsitate inguruko etxeak alokatzen dituzte. Gaur, aro ederrarekin, etxe aitzineko eskalerretan ziren denak, borta idekirik, eta musika etxe barnetik entzunez, bolumen zoingehiagoketa eginez doaika... Beste batzu etxe hunen barnean ziren.
M street, auzoko karrika komertsante bat. Dena magasin da karrika hau, gehienak karioegiak enetzat (salbu H&M?...)
P street-eko etxe batzu
Hiri amerikar hauek sortzerakoan, teknika funtzionala eta efikaza atxeman zuten Estatu Batuetan: erregela bat eta arkatz bat hartu, marra batzu marraztu iparretik hegora, beste batzu hegotik iparrera, eta behar bezainbat karrika egin daitezke! Trafikoa erretxagoa egiteko, erregela eta arkatz berdinarekin, diagonal bat edo beste gehitzea aski. Horren ondotik heldu da problema: ze izen eman karrika hauei, bereziki historia laburra duen herrialde batetan? Hori hori ariketa zaila imaginazionearentzat... Bon, enetzat ariketa zaila litzateke, bainan ez da ahantzi behar amerikar hauek, imaginazionearen aldetik pixka bat motzak baldin badira ere, funtzionaltasunaren eta efikazitatearen aldetik biziki onak direla: “egin dezagun ‘bataille navale’ bat!” erran zuten. Mendebaldetik ekialderat doazen karrikak A, B, C... deitu, iparretik hegorat doazenak 1, 2, 3... eta fini! Gero, egia da hiribide-diagonal horiek badirela hor gaindi... Hean, zer badugu zenbakiak eta hizkiak bezala, kopuru haundian? "Estatuak!" oihukatu zuen batek. Eta hara, etorbideak Massachusetts, Florida, Pennsylvania... deitzen dira.
Azpiako mapañoan ez da beharbada untsa ageri, so egin hemen, eta ez: ez dut hainbeste exageratzen!
Ni Q karrikan bizi niz, gaineko aldean mapa huntan, 25. karrikaren parean, errekaren ezkerrean.