Mezua: Getxo euskaldunerantz abia gaitezen!

2009-03-30

Permalink 19:03:33, Atalak: Iritzia, Korrika 16, 459 hitz  

Getxo euskaldunerantz abia gaitezen!



Getxo udalerrrian azken 10 urteotan euskarak arlo formaletan aurrera egin du, euskalgintzan, herrigintzan, irakaskuntzan eta abarretan jardun duten ehunaka pertsonen lanari esker. Tokiko administrazioak ere hutsaren hurrengotik abiatu eta euskaldunekin duen zor historikoaren zati bat estaltzera etorri da: euskara zerbitzua, euskara planak, ekimen solteak eta diru-laguntzak. 2008ko abenduan prentsari aurkeztutako II Plan Nagusiak zer ekarriko duen ikusteke dago. Baina, egungo dinamikarekin ezin da eraiki Euskal Herri euskalduna ahalbidetzeko estrategikoak diren Getxo eta Bilbo Handi euskaldunak.

Getxon ere, eskolak euskaldundu behar du

Igeritoki bat ezin da bete isurbidea irekita uzten bada. Etorkin berriak zein zaharrak euskalduntzeko komeriak; gure gazte euskaldunen artean espainola gero eta hedatuago; eta belaunaldi berrien euskalduntzea bermatzen saiatuko den eskola ereduari betoa jarri diote EAJk eta PSE-EEk. Hemen, Landa alkateak, eredu euskaldun bakarra baino, etorkinen seme-alabak B eredu batera bidaltzea hobetsi du Udalbatzan. Bitartean, haur hezkuntzan %48k euskararen jabetza bermatzen ez duten ereduetan ikasten du.

Elebitasunaren” diskurtsoaren pean

Bestalde
, merkataritzan, borondate hutsezko neurriak baino ezin ditu hartu Udalak, Iturbe zinegotziak onartu zuenez Eusko Jaurlaritzako dekretua “hemen ia ez da igarriko” eta. Badaezpada, 600.000 euroko Valora proiektuaren ikastaroak espainolez ematen dituzte. Baina hori ez da salbuespena: iaz emakumeentzako 17 ikastaroetatik bakarra egin zen euskaraz; gazte ikastaroetan, euskara inoiz ez da %25etik igaro; Haur Zineman %33 baino gutxiago; Getxolandian umeekin lan egiten dutenei ez zaie euskaraz jakitea eskatu... Gainera, emandako hitzak ere jan egin ditu EAJk. 2002ko planean kaleak euskaraz jartzea agindu zuen, EA, ezker abertzalea eta PPren babesarekin. Hiru kale berri euskaraz jarrita, Iturbek dagoeneko Udalbatzan esan du ez dutela hizkuntz paisaia euskaldunduko. Hots, “elebitasuna” aitzakia dela ez dago Getxo euskaldunerantz pausuak emateko borondaterik eta hizkuntza inposatua garaile ateratzen da.

Honek badu konponbidea

Esandakoak esanda, hizkuntza politika zuzentzea badago:
- Erakunde ordenamendua aldatuz udal jardueran euskarak zeharkako presentzia eta kudeaketa izateko.
- Benetako euskara batzordea sortuz, non, egungo bazterkeria alde batera utzita, euskalgintzako eragile guztiek eta ordezkari politikoek zein jendarte mailakoek, era parte hartzailean, Ordenantza eta Euskara Plan egokiak diseinatu eta horietatik eratortzen diren aurrekontuen jarraipena egingo duten.
- Euskararen Ordenantzak eratu, tokiko euskaldunoi tokiko berme legala emateko, eta hizkuntza eskubideak errespetarazteko. II EBPNk ez ditu aintzat hartzen.
- Euskararen politika aktiboetarako aurrekontuaren %2 bideratuz.

Hautua egiteko garaia

Baina, ez gaitezen erakundeengan itsutu. Bertako euskaldunok eta komunitate euskalduna lo jarraitzen badugu nekez lortuko dugu funtsezko aurrerapausurik. Garaia da konturatzeko hemen bizi dugun hizkuntza gatazkan senide, lagun, ezagun, bezero eta abarrekin ditugun harremanetan edota gure aisialdirako baliabideetan espainola dela gutxika-gutxika gure euskalduntasuna txikitu eta espainol bihurtzen gaituena. Orain dela 809 urteko okupazioarekin hasitako asimilazio prozesua indartu ala gelditzea bakoitzaren eta, batez ere, komunitate euskaldunaren esku dago. Hartu erabakia: izan euskaldun, jokatu euskaldun gisa. Horretarako gainera, aitzakia ederra duzu ostiral honetan, Korrikarekin batera ttipi ttapa jarduteko eta hortik aurrera euskara ulertzen duen edonorekin euskaraz moldatzeko. Euskara ikasi, erabili eta defendatu!

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Iraila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution