
Eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatzen jarraitzen du Euskal Herriak Bere Eskolako kideek. "Azkeneko aste hauetan kezka ezberdinak agertu dira Tontxu Camposek egin behar zuen proposamen murriztua ez ote zen beherapen berrietan eroriko, eta guztia PNVk eginiko presioak direla eta. Antza PNVk oraindik ere denboran luzatzea eskatu dio Tontxu Camposi, proiektu pilotoak martxan jar ditzan eskatuz eta beste 3 urtez gutxienez eskolak euskaldundu ez dezan lortuz", adierazi dutenez. Hori guztia salatzeko kontzentrazioa deitu dute biharko, azaroak 4, Bilbon dagoen Sabin Etxearen aurrean. "PNV, iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du!" lelopean. Bertaratzeko deia luzatu dute.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||