Artxiboak: Azaroa 2008, 02

2008-11-02

Permalink 18:47:00, Atalak: Berriak, Udal administrazioa, 205 hitz  

Aurtengo Ezabaketa Astea abiatuko da astelehenean


Azken urteotan tradizio bilakatzen ari da azaro aldean burutu ohi den Ezabaketa Astea. Aurten, azaroaren 3tik 9ra bitartean  ekimen andana izango da Euskal Herriaren luze eta zabalean. Izan ere, herri honetako kaleetan ematen diren hizkuntza-urraketak salatzeko tartea zabaldu du EHEk lau haizetara, eta gure paisaia linguistikoan eraginez Euskal Herri euskaldunaren bidean hizkuntza zapalkuntzari aurre egin eta berau agerian uzteko deia helarazi dio jendarteari.

Urteroko kontua da jada EHEk azaroaren bueltan deitzen duen  Ezabaketa Astea. Egitasmo honek hizkuntza eskubideen aldarrikapena du helburu nagusi, baina era berean, Euskal Herri euskalduna eraikitze bidean, auzolanaren bidez urratsak emateko tresna bilakatu da. Euskal Herriko luze eta zabalean hainbat hiri, herri, auzo eta karrika bustiko dituen Ezabaketa Astea astelehenean hasiko da urratsak egiten, azaroak hirugarrena duela, eta 9an izango du amaiera.

Tarte horretan, euskal hiztunon hizkuntza eskubideen aldarria kaleratzearekin batera, EHEren ekimenak agerian utziko ditu Euskal Herriko kaleetan ematen diren hizkuntza eskubideen urraketak, eta zentzu horretan, euskaldunok euskaraz aritzeko eta bizitzeko ditugun zailtasun ugariak nabarmenduko ditu. Era berean, euskarak bizi duen zapalkuntza eta inposaketa azaleratzen dituen paisaia linguistikoan eragiteko beta izango dute egitasmoarekin bat egiten duten herritarrek, euskararen normalizazioa baldintzatzen duten eta egun indarrean diren iruzurrei aurre egiteko eta Euskal Herri osorako euskararen estatus ofiziala aldarrikatzeko baterajotze honen bidez.

Permalink 18:24:21, Atalak: Berriak, Orokorra, 686 hitz  

Jaso Gu EHEk zabaltzen dituen berri garrantzitsuenak zure telefonoan!

Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskarazek (Gu EHE) zabaltzen dituen berririk garrantzitsuenak dagoeneko eskuragarri daude zure sakeleko telefonoan. Urrats erraz batzuk direla medio Getxo udalerrian, Uribe Kosta eskualdean edota Euskal Herri osoan ematen diren hizkuntza eskubideen urraketen, euskarari egindako erasoen eta euskalgintzak bultzatutako ekimenen berri momentuan eta euskaraz jaso ahal izango dituzu inora konektatu gabe, zure telefonora helduko diren SMS mezuen bitartez. Prezioari dagokionez, zerbitzuak hutsaren hurrengoa den kostea dauka, behin Erresuma Batura SMS bat bidaltzearen salneurria baino ez baitu etengabeko zerbitzu honek, zure telefonoan zerbitzu hori aktibatzeko mezuaren prezioa, alegia. Hortik landa doan jasoko dituzu albiste guztiak. Bestalde, Gu EHEk albisterik garrantzitsuenak soilik bidaltzeko konpromisoa hartzen du, jasotzaileari zerbitzu lagungarria eta arinena ematearren.

Gu EHEren bitakoran (http://www.blogari.net/guehe) eta argazki bitakoran (http://www.fotolog.com/guehe) argitaratzen diren albiste nagusiak jaso nahi izanez gero honako pausuak baino ez dituzu eman behar (Twitter dagoeneko erabiltzen baduzu lehenengo hirurak ez dituzu zertan jarraitu behar):

1.- Sartu Twitter-ren. Ordenagailuan zabaldu http://twitter.com webgunea (kontuz, www-rik ez dauka).

2.- Eman izena bertan. Sakatu "Get started join". Ondoren, https://twitter.com/signup orrian honako laukiak bete: username (erabiltzailearen izena), password (pasahitza), Email adress (zure posta elektronikoaren helbidea) eta humanness (zabor posta ekiditeko irudia). Aurrerago lehenengo bi datuak behar izatea badagoenez, gogoan izango duzun zer edo zer jarri. Posta elektronikoa benetakoa izan behar da zerbitzua martxan jartzeko. Bestalde, ez dizugu gomendatzen "I want the inside scoop—please send me email updates!" aktibatzea publizitate pila ez baduzu jaso nahi. Azkenean, sakatu "I accept. Create my account" (onartzen dut sortu nire kontua). Dena ondo egonez gero, https://twitter.com/invitations orrira joango zara. Bestela, jarraitu Twitterren azalpenak eta arazorik izatekotan gurekin jarri harremanetan.

3.- Lagunak gonbidatu ala ez. Lagunei esan nahi badiezu Twitter kontua duzula orain da unea, baina ez da beharrezkoa. Aurrera jarraitzeko goiko aldean eskuinean dagoen "skip" sakatu. https://twitter.com/home helbidera heltzean dagoeneko Twitter erabiltzailea izango zara eta nahi dituzun mezuak sor ditzakezu zure mikrobitakoran.

4.- Lotu Gu EHErekin. Sartu http://twitter.com/guehe orrian eta bertan sakatu "Follow" (jarraitu) eta handik aurrera zure twitter kontuan (http://twitter.com/home) Gu EHEren mezuak jasoko dituzu Twitterren, baina ez oraindik zure telefonoan.

Nahi baduzu, joan zaitezke ere http://twitter.com/txioka orrira. Bertako berriak jarraitzea sakatuz gero, laster Euskal Herriko twitter sarean sartuko zaituzte. Sartzea ala ez erabakita ere, http://txioka.net helbidean jarrai ditzakezu guztien mezuak.

5.- Eman zure sakeleko telefonoaren datuak. Bueltatu zure twitter kontura (http://twitter.com/home) eta bertan hirugarren aukera (Turn on your mobile phone to update your friends on the go) sakatu. http://twitter.com/devices orrian, zure sakeleko telefonoa jarri "Mobile Phone Number"-ren pean. Guztira, 12 digito izan beharko dira: "+" (plus ikurra); nazioarteko kodearen bi digituak (34 Hego Euskal Herrian, 33 Ipar Euskal Herrian...) eta zure telefono mugikorraren 9 digituak. Behin hori eginda, sakatu beheko laukitxoa ("It’s okay for Twitter to send txt messages to my phone. Std. rates apply") Twitterri zuri mezuak bidaltzeko baimena emateko. Horren ondoren gorde itzazu datuak "save" sakatuz.

Nahi izatekotan zure mezulari elektronikoan ere jaso ditzakezu mezuak, "Instant Messenger" aukeraren bidez.

6.- Aktibatu zure telefonoa. Emandako telefonoa ondo dagoen begiratzea eskatuko dizu Twiterrek. Horrela izatekotan, berdez agertzen diren hizkiak bidali SMS batez +447 624 801 423 Erresuma Batuko telefonora (plus ikurra ere idatzi behar da). Dena ondo badoa minutu bat igaro baino lehen honako mezua jasoko duzu zure sakeleko telefonoan: "Your device has been verified and is on. Sen 'off' at any time to silence. Send 'help' for more".

7.- Aktibatu zerbitzua. Bueltatu Gu EHEren Twitter orrira (http://twitter.com/guehe) eta bertan agertzen den "Notifications" testuaren behean sakatu "On" (ez da gero inon sakatu behar aukera hori gordetzeko). Horren ostean, Twitter itxi edo zure mezuak idatz ditzakezu, nahi duzun bezala.

8.- Gozatu zerbitzuaz eta gonbidatu zure lagunak. Hemendik aurrera eta nekatu arte Gu EHEren bitakoren albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu euskaraz, azkar eta doan. Zerbitzua hona iruditzen bazaizu, partekatu horren berri emanez. Mila esker! Bestalde, arazoren bat baduzu, esaiguzu eta saiatuko gara konpontzen.

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Azaroa 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution