Euskara nagusi izango den lurraldea aldarrikatzen ari dira gaur Azpeitian, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen egunean.
Uema (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Eguna ospatzen ari dira gaur goizetik Azpeitian (Gipuzkoa), Sustraiak galtzen ez utzi, euskarari eutsi, eta udaletxean hamarretan hasita egin duten batzarrean ofizialki onartu dituzte Uemako kide bezala, Azpeitia ez ezik, Atxondo, Otxandio eta Mallabia (Bizkaia) eta Areso (Nafarroa).
Egun guztiko jaia dute antolatua, eta euskara nagusi izango den lurraldearen alde ari dira egiten. "Euskarak, biziko bada, erdarek bezala, nagusi izango den gunea behar du", dio Jon Bollar Uemako lehendakariak. "Gutxieneko lurralde horretan euskaraz arlo guztietan jardun ahal izateko laguntza eta bermea eskaintzea da erronka".
Herri ekimenak 1991. urtean sortu zuen Uema, eta oraindik arazoak dituztela dio Bollarrek: "17 urteko lanaren ondoren, Uemarenganako susmoak ez dira desagertu". Arazoak arazo, Uemak bere autonomiari eutsiko diola nabarmendu zuen.
Egitaraua
09:00. Pilota partidak Frontoi Txikin: Lea-Artibai eta Azpeitia elkarren aurka.
10:00. Uemaren Batzar Nagusiaren bilera eta kide berrien onarpen ofiziala, udaletxean.
11:00. Herrialdekako herri kirol lehia, plazan.
11:00. Harrera instituzionala, udaletxeko batzar aretoan.
13:00. Ekitaldia, plazan. Bertsolariak, dantzariak...
14:30. Bazkaria Azoka plazan.
15:30. Haur parkea, herriko plazan. Puzgarriak eta jolas ekologikoak.
17:00. Antzezkizuna taldearen txotxongiloak, udaletxe azpian.
18:00. Dantzaldia plazan, Edan taldearekin. Herriko kaleetan barna, gainera, Botapoa batukada ibiliko da.
Egun guztian. Txosna jarrita egongo da herriko plazan, eta Kontseiluaren erakusketa ikusi ahal izango da udaletxe azpian.
Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | ||||||