Artxiboak: Maiatza 2008

2008-05-15

Permalink 21:23:09, Atalak: Berriak, 222 hitz  

Behatokia eta Uema lankidetzan ariko dira, hizkuntza eskubideen babesean "eraginkorragoak" izateko

berria.info

Hitzarmena sinatu dute gaur, eta beste eragileekin ere akordioak lortzeko pausoak emango dituzte. "Urrats praktikoak egingo ditugu gehiagotan urraketarik gerta ez dadin".

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Donostian. Bi erakundeen helburu nagusia hizkuntza eskubideen babesean eragitea da, eta elkarlanean ariko direla adierazi dute, "eraginkorragoak" izateko. Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok eta Uemako lehendakari Jon Bollarrek parte hartu dute agerraldian.

Behatokiko ordezkariak gizarte eragileekin lankidetzan aritzeko garrantzia azpimarratu du, eta beste gizarte eragileekin lankidetza hitzarmenak sustatzeko "pauso berriak" eman nahi dituztela. Uemako lehendakariak erakundea osatzen duten udalerriek "konpromiso sendoa" hartzen dutela azaldu du. "Urrats praktikoak egingo ditugu gehiagotan urraketarik gerta ez dadin, ez gure udaletan, ez gure udalerrietako herritarrei dagozkien gainerako erakundeetan", esan du Bollarrek.

Behatokiak dio herritarrek "gero eta kontzientzia handiagoa dutela hizkuntza eskubideen urraketen aurrean", "eta gure zerbitzua hurbildu nahi diegu herritarrei".

Uema osatzen duten udalerrietan "ahalegin berezia" egingo dute hizkuntza eskubideen babesean. "Gure lana da urraketa horiei amaiera ematea eta dagokionari gehiagotan gerta ez daitezen proposamenak egitea", adierazi du Bollarrek. Madrilen gaztelania hiztunaren eskubideak, Londresen ingeles hiztunak dituenak Araman, Aramaion, Leitzan edo Bermeon euskal hiztunak horiek berak izatea nahi dugu. Eta argi dago egungo hizkuntza politikak Euskal Herrian ez dituela eskubide horiek bermatzen".

2008-05-12

Permalink 13:28:22, Atalak: Arloka, Udal administrazioa, Berriak, 388 hitz  

Bilbon euskaldunok bigarren mailako herritar garela salatu du EHEk

Ekintza udaletxean

Bilboko EHEk udalak duen hizkuntza politika salatu du. Horrez gain, euskara ordenantzen beharra agerian ipini du.

Bilboko Euskal Herrian Euskaraz:

Eta euskarak?

Bilbo da, Euskal Herrian euskaldun gehien biltzen dituen udalerria. Aldi berean, ordea, Bilboko udala da, euskara ez bermatzeagaitik salaketa gehien jaso duena. Kontseiluak Euskal Herriko udalerrien hizkuntza politiken neurketa egin duenean, 10etik 2,61 puntu lortu ditu Bilbokoak, lotsagarria benetan.

Argi dago, Bilbon, euskaldunok bigarren mailako hiritarrak garela, ez baitira gure hizkuntza eskubideak errespetatzen, Euskaldunok ezin dugu gure egunerokotasunean euskaraz bizi. Adibide garbiak dira, alkatea erdaldun hutsa izatea, InfoBilbaok, udalbatzak, Bilbao udal egunkariak eta udaltzaingoak euskararekiko izandako begirune ezaren salaketak; azken hauen kasuan, zerbitzua euskaraz emateari uko egiteagaitik eta ondorioz, Euskararen Erabilera Planak ezartzen duenari, hau da, zerbitzua herritarrak berak eskatutako hizkuntzan eskaintzea zehazten zuen arautegiari muzin eginez.

Bilboko udalean dagoen euskara planaren epeak edo plana bera betiko luza daiteke, epeak ez dira betetzen eta horiek ez dira neurri egokiak euskararen normalkuntzarako.

Urraketaren beste adibide garbi bat, Bilbon oraindik A eredua soilik eskaintzen duen 4 eskola publiko egotea da. Aldi berean, aipatzekoa da, Miribillako eskolan haur hezkuntza D eredua egon arren, euskalduntzea ez dagoela bermatua eta udalak (Eusko Jaurlaritzarekin batera) eskumena duen arlo honetan, ez duela euskaldunduko duen ereduaren aldeko lanik egin eta egiten. Guraso elkarteak eta euskalgintzak egoera tamalgarri honi irtenbideak aurkitzeko saiakerak egin badituzte ere, administrazioek, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko udalak, ez dute pauso bat bera ere eman.

Premiazkoa eta ezinbestekoa da, lehentasuna aitortu eta euskal herritarrek normaltasun osoz dagokien eskubidez, euskara alor eta eremu guztietan erabili dezaten neurri zehatzak hartu eta aplikatzea. Euskal Herriaren eremu geografikoaz gainera, administrazioa, hedabideak, lan mundua, irakaskuntza, zerbitzu publikoak eta gainerako jendarte-funtzio guztiak ere euskararen lurraldea dira. Hizkuntzaren lurraldetasun-printzipipoak, beraz, Euskal Herriaren lurralde osoa eta jendartearen funtzio guztiak normalizatzea eskatzen du euskararentzat.

Euskarak lehentasunezko tratamendua izan behar du eta horretarako, administrazioak, kasu honetan Bilboko udalak, neurriak hartu behar ditu benetan Biln¡bon euskaraz bizitzea posible izando bada. Udal ordenantzak euskararen inguruko lege-arauak ezartzen ditu herrian. Hau da, udalerrian euskararen marko juridikoa definitzen du. Horregaitik, Euskal Herrian eta Bilbon herritarron hizkuntza eskubideak eta euskararen ofizialtasuna bermatzeko aukerarik ez dugun bitartean, hori bideartzeko trenza dugu udal ordenantza. Euskarak arautua egon behar du eta euskara normalizazio bidean jarriko duen neurriak hartu behar dira. Neurri hori euskararen ordenantzak onartzean datza. Txakurrek, semaforoak, botelloia antenak?araututa daude, euren ordenantzak dauzkate, eta EUSKARAK?

Iturria: gaztesarea.net

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

Creative Commons License

Maiatza 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution