
Argazkian, "Getxon ere eskolak euskaldundu behar du" lelopean hainbat lagun elkartu ziren udaletxe aurrean, osoko bilkura hasi baino ordu erdi lehenago.
Imanol Landa Getxoko alkateak Udal Gobernuarekiko keinutzat hartu ei zuen, apirilaren 24ko osoko bilkuran, Bizarra Lepoan euskara elkarteak 430 lagun eta elkarteen babesarekin aurkeztutako adierazpena. Getxoko Alderdi Popularrak aurkeztutako A ereduaren aldeko mozioak akuilatuta, "egungo irakaskuntza ereduak gainditu eta euskaldunduko duen eskola sistema, hots, hizkuntza eredu bakarra eta euskalduna" aldarrikatu zuten euskaltzaleek. Landak, baina, irakaskuntza ereduen politika "krisian" dagoela eta "birplanteatu" behar dela aitortu arren, ez zuen zalantz izpirik izan B eta D ereduak sustatzeko "1+1=bi" kanpaina sutsuki defendatu eta, zehazki, B eredua "etorkinentzako eredu egokia" dela adierazteko. Eusko Abertzale Ekintzak ere oneritzia eman zion Bizarra Lepoanek galdera eta eskaeren txandan irakurritako idatziari. Bitartean, PP eta PSE-EEren botoak nahikoak izan ziren "A ereduaren defentsarako" mozioa onartzeko. Hori arrakasta izanda ere, maila sinbolikoan baino ez du eraginik izango erabakiak.Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | ||||||