Mezua: EEPren iruzurra salatu dute

2007-11-13

Permalink 22:34:28, Atalak: Berriak, Orokorra, 104 hitz  

EEPren iruzurra salatu dute

Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) hainbat kide Euskara Erakunde Publikoaren (EEP) bulegoaren aurrean bildu ziren asteburuan, Frantziako Estatuaren eta Max Brisson EEPko presidentearen «iruzurra» salatzeko. Elkarrateratzean, pailazo panpin eta "Brisson pailazo" irakur zitekeen kartel bat jarri dute.

Izan ere, EHEren ustez, Euskararen Erakunde Publikoa bera «iruzurra» da. «EEP sortu zuten gure hizkuntzari oinarrizkoa den elementua onartu gabe, hau da, ofizialtasuna».

Erakundea sortu zela hiru urte bete dira. Eta oraino EEPk ez duela euskara «heriotza bidetik kentzeko urrats nabarmenik» egin uste du EHEk. Erakundeak ez duela hizkuntza salbatzeko eta garapen bidean jartzeko gaitasunik uste du, halaber.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution