BERRIA egunkarian hainbat auzipetuk idatziriko gutuna:Kanpaina berria kaleratu du Eusko Jaurlaritzak, justizian ere euskaraz zabalduaz lau haizeetara. Gu, ordea, harrituta, zer esan ez dakigula gaude.
Euskaltzaletzat daukagu geure burua. Euskal Herri euskalduna dugu helburu, eta horretarakoezinbestekoa iruditzen zaigu gure eskubideak aldarrikatzea eta defendatzea. Horregatik, hain zuzen, 2005eko otsailean, Gernikako epaitegian hiru lagunek epaiketa bat zutela baliatuz, eta bertan beste behin, hizkuntza eskubideak urratuko zirela jakinik, gure eskubideen aldarrikapena egiteko ekimen bat burutu genuen. Epaitegira sartu ginen bada hiru epaituak eta hainbat euskaltzale. Eta hizkuntza eskubideak urratzen hasi bezain pronto Euskal Herrian euskaraz abesten hasi ginen.
Orain guztiok zigortu nahi gaituzte. Eskubideen defentsa egitearren hamabi laguni kartzela zigorra eskatzen digute, bosna hilabete bakoitzari. Euskal Herrian euskaraz abestearren epaitu egingo gaituzte.
Euskal Herrian euskaldunok bigarren mailako biztanle izan beharrak, jada ez gaitu harritzen, baina oraindik haserretzen gaitu. Gure eskubideak aldarrikatu eta defendatzearren zigortu nahi izateak berriz, haserretu baino gehiago harritu egin gaitu. Euskal Herrian euskaraz abestearren espetxe zigorra eskatzeak gure onetik atera gaitu.
Hala ere, okerrena azken asteetan egin diguten burla izan da. «Justizian ere euskaraz» diote, administrazio guztietan bezala, justizian ere euskara hutsaren hurrengoa balitz bezala tratatzen duten horiek, justizian ere euskaraz egin nahi dugunak zigortzen gaituzten horiek. Horrelako leloekin badirudi, justizia administrazioak euskaraz funtzionatzen duela, eta herritarrak garela enteratu ez garenak!
Eta hori ez da bidea. Lehen ere hamaikatxo aldiz jasan behar izan dugu euskaldunok euskaraz egin ezina egunerokoan, eta espainieraz funtzionatzen duen administrazioan ez ezazue esan euskaraz egin daitekeenik. Euskaldunak engainatu gabe, normalkuntza plan serio bat jar ezazue martxan, eta egunen batean euskaldunon eskubideak bermatzeko egoeran egongo balitz, orduan esazue «justizian ere euskaraz».
Bitartean, guk geurea dena defendatzen jarraituko dugu. Justizia administrazioa eta beste administrazio guztiak euskaldundu! Epaiketarik ez!Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | ||