Artxiboak: Urria 2007, 25

2007-10-25

Permalink 12:21:57, Atalak: Berriak, Udal administrazioa, 235 hitz  

Basauriko AEK eta Euskarabila elkarteek azkenik lehiaketa publiko bidez lortu ahal izango dituzte dirulaguntzak

Euskararen aldeko Euskarabila eta AEK elkarteek azkenik dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute, baina, aurreko urteetan ez bezala, dirulaguntzak ez dira nominatiboak izango, hau da, berauek lortu ahal izateko lehiaketa publiko batetik pasa beharko dute. Bi elkarteek adierazi duten moduan, alkatesak (PSE) 2008ko dirulaguntzak bermatu dizkie arestian aipaturiko deialdi horren bidez.

Dena dela eta "nahiz eta alkatesak bere hitza bete", Euskarabilatik esan dute "Dirulaguntza nominatiboak kentzearen erabakiarekin guztiz ezados egoten jarraitzen dugu. Ezin da azken 11 urteotan euskararen normalizazioaren alde eginiko lana borratu". Arrazoi horiek direla eta, aurrekontuetan "Euskarabila Euskaldunon Elkarteak bere izena eta eginiko lana aintzat hartzea" eskatu dute.

Alkatesak kalteturiko beste elkartearen (AEK) dirulaguntza nominatiboak kentzeko erabilitako argudioen artean "azken bi urteotan dirulaguntzak erabili ez dituztela" dago. Deklarazio hauen aurrean, Ruben del Cura, AEK-ko zuzendariak adierazi du "bere erabakia gure akatsean oinarrituta justifikatzen saiatzen ari direla" eta "erabakia detaile horretaz konturatu baino lehen zegoela hartuta".

Aurreko egunetan Basauriko PPko bozeramaileak eginiko adierazpenen harira  -zeinetan AEK eta Euskarabila elkarteen dirulaguntzak kentzea ziurtzat jotzen zen "euskara irakastera bakarrik ez zirelako mugatzen"-. Alkatesak aditzera eman du "elkarte hauek egiten duten lanaren ezjakintasunetik esanak direla" eta Agüerosek (PPko bozeramailea) adierazpenok "bere alderdiaren bozeramaile gisa egin behar zituela eta ez udal gobernuaren izenean." "Gure gobernu kideek, errealitatearekin zerikusirik ez duen obsesio bat dutela" ere gaineratu zuen.


Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Urria 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution