EHEk kaleraturiko oharra:
Hizkuntza eskubideen urraketa, eguneroko ogi
Euskarak egun bizi duen egoera ez da xamurra; larria dela ere behin eta berriz azpimarratu dugu. Euskarak jasaten duen zapalketa sistematikoa eta neurrigabea da, bizi duen bigarren mailako postuaren adierazle. Administrazioek, egoera hori aldatu bidean, sasi-konponbidez estalitako neurriak hartu nahi izan dituzte etengabean, jendartean noraeza eta neurri baterainoko sosegua ere lortu dutela. Baina egoeraren antzutasunaz jabetuta, horiek iruzurrak eta herritarrak nahasteko trikimailuak besterik ez direla argi utzi nahi dugu. >
lign: justify">Oraingoan ere, amarru berri batekin datozkigu. Lakuako Hezkuntza Sailak, 2008an Lan Eskaintza Publikoaren eskaintza berriarekin, herritarrak atzipetzeko bideak ireki ditu. 550 irakasle lan-postuetatik, 55ek ez ditu hizkuntza eskakizunak zertan bete behar izango. Beraz, 55 irakasle erdaldun erdituko ditu Hezkuntza Sailak datorren urte berri honetan. Atzerapausoak, iruzurrakNeurri berri honek, ezinbestean, lehen aipatzen genuen euskararen egoera larria areagotu baino ez du egiten. Urteetan luzatu den zapalkuntza egoera bere horretan mantentzea baino ez du ekartzen. Euskarak une honetan behar dituen pausu politikoak hartzetik urruti, egungo egoera elikatzera datozen zantzuak dira hauek; eskaintzaren nagusitasuna euskararen jakintza profila betetzera bideratua badago ere, hizkuntza hau ez jakitea merke ateratzen da batzuentzat. Nola liteke euskaraz jakitea exijitzen ez zaion irakasle bateri, hizkuntza horretan irakasteko aukera eskaintzea? Beste batzuentzat, aldiz, oso garestia suertatzen da: euskaldunontzat, euskaraz ikastea eta bizitzea hautatu dutenentzat.
Neurri eraginkorrak hartzearen beharra
Argi dago, horrelako neurriekin ez hizkuntza, ez hizkuntza eskubideen jabe direnak ez doazela inora. Eta honen erantzulea administrazioa da, zalantza gabe.
Euskara, egungo marko eta legedien oinarrian egiten diren iruzurren gainean ez du zereginik. Beharrezkoa da egungo zatiketa administratiboa gaindituko duen aldaketa politikoaren premia. Beharrezkoa da euskararen ofizialtasuna errotiko arazo bihurtu den hizkuntza eskubideen zapalketa gainditu bidean. Euskarak status bat behar du, status propioa, bigarren mailako hizkuntza izatetik lehentasunezko mintzaira izatea ahalbidetuko diona.
Behin neurri eraginkorrak hartuta, ez beste modu batera (eta gutxiago iruzurrak salduz), lortuko dugu Euskal Herrian berezko den hizkuntzaren aitortza eta errespetua, euskararena.Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |